Oinarri hauen xedea da «Global Training» 2024 programako bekak kudeatzen dituzten banakako edo lankidetzako erakundeei itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak emateko araubidea finkatzea. Programa horren helburua da unibertsitate-titulazioa eta goi-mailako lanbide-heziketako titulua duten euskal gazteen prestakuntza praktikoa atzerrian dauden enpresa eta erakundeetan.
«Global Training» beken gehieneko kopurua 500 izango da, eta erakunde onuradun bakoitzak, oinarri hauetan aurreikusitako baldintzen arabera, gutxienez 50 eta gehienez 80 bekaren kudeaketa eskaini beharko du.
Erakunde Onuradunak
Oinarri hauetan jasotako laguntzen onuradun izan daitezke honako baldintza hauek betetzen dituzten erakunde publiko edo pribatuak:
- Merkataritza-sozietatearen izaera ez izatea eta eratuta eta dagokion erregistroan inskribatuta egotea.
- Gutxienez bi urteko esperientzia unibertsitateko edo goi-mailako lanbide-heziketako proiektu eta jardueretan.
- Beren estatutuen arabera jarduera-eremua honako hau duten erakundeak izatea:
EAE. - Nazioarteko sareren bateko kide izatea edo antzeko ezaugarriak dituzten atzerriko beste erakunde batzuekin lankidetza-hitzarmenak edo -akordioak sinatu izana.
Diruz Lagun Daitezkeen Jarduerak
Diruz lagundu daitezkeen jarduerak hauek dira: bekadunak esleitutako destinora irten aurreko prestakuntza deitzea, zabaltzea, hautatzea eta ematea, praktikak egingo dituzten enpresak eta erakundeak identifikatzea eta konprometitzea, eta programaren garapena programa amaitu arte kudeatzea.
Diruz Lagun Daitezkeen Gastuak
Diruz lagundu daitezkeen gastuak honako hauek izango dira:
- Beka bakoitzari hasiera ematen dion prestakuntza espezifikoa emateko antolatutako ikastaroek eragindako gastuak.
- Beka bakoitzaren zuzkidura estaltzearen ondoriozko gastuak: 1.715 euro hilean bekadun bakoitzeko, 6 hilabetez gehienez.
- Aseguru-polizek eragindako gastuak.
- Erakunde onuradunen «Global Training» beka-programa abian jartzeak, kudeatzeak, administratzeak, komunikazioak eta publizitateak eragindako gastuak.