• Hasiera
  • Taldea
  • Zerbitzuak
    • Enpresa berrien sorrera
    • Enpresei zerbitzuak
    • Behatokia
  • Programak
  • Lea-Artibai
    • Lea-Artibai
    • Enpresa ehuna
    • Eskualde estrategia
  • Bezeroak
  • Kontaktua
  • Berriak
  • Dirulaguntzak
    • Industria & B2B dirulaguntzak
    • Txikizkako merkataritza dirulaguntzak
    • Turismoa dirulaguntzak
    • Ekintzailetza dirulaguntzak
    • Udalen dirulaguntzak
  • es
Denak ikusi
Enplegua Sustatzeko Tokiko Ekintzetarako Laguntzak 2024
Dirulaguntza mota:
Kontratazioa/ formazioa
Eskatzeko epea:
2024/05/03 - 2024/06/03

Deialdiaren xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko toki erakundeei laguntzak ematea, enplegua sortzeko proiektuak abian jar ditzaten. Proiektu horiek eragina izan behar dute beren jardun-eremuko lurraldearen garapen sozioekonomikoan eta modernizazioan, eta modu orekatuan eskaini behar dituzte enplegu-aukerak EAEko eskualde guztietan; betiere, 2030erako Enpleguaren Euskal Estrategiarekin bat etorrita eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasun-printzipio

Erakunde Onuradunak

Euskal Autonomia Erkidegoko mankomunitateak, koadrilak, udalerri-elkarteak edo udalerriak, bai eta horien mendeko toki-garapenerako agentziak ere, nortasun juridikoa badute.

Diruz Lagun Daitezkeen Proiektuak

Deialdi honen babesean diruz lagundu daitezkeen proiektutzat hartuko dira honako ekimen hauetakoren bat egitea dakarten ekimenak:

1. MOTA: ENPLEGUA SUSTATZEA

Enplegua sustatzeko jardueratzat hartzen dira langabeen enplegagarritasuna handitzea helburu duten kontratazioak, haien kualifikazioa eta/edo gaitasun pertsonalak eta motibazioa indartuko dituen aldi baterako lan-esperientziaren bidez.

Tipologia horri atxikitako kontratazioek baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • Toki-eremuan onura publikoko edo gizarte-intereseko jarduerekin lotuta egotea.
  • Erakundeen egiturazko zereginetan diharduten langileak ordezkatzea ez dakartenak.
  • Toki-erakundeek ezin izango dituzte kontratatu aurreko laguntza-deialdietan edo antzekoetan erakunde beragatik izan diren pertsonak.
  • Kontratuen gutxieneko iraupena hiru hilabetekoa izango da, eta enplegu-politika aktiboen programei lotutako kontratuen formularen arabera formalizatuko dira.
  • Kontratuak lanaldi osokoak edo partzialekoak izan daitezke, gutxienez lanaldiaren % 50ekoak.
  • Kontratatzen diren pertsonek lanik gabe eta enplegu-eskatzaile gisa izena emanda eta altan egon beharko dute Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan, hautagaitza dagokion lan-eskaintzara bidaltzen den unean eta kontratua hasi aurreko egunean.

2. MOTA: KONTRATAZIORAKO LAGUNTZAK

Laguntza horien helburua laguntza ekonomikoa ematea da, tokiko enpresek Lanbiden enplegu-eskatzaile gisa inskribatuta dauden eta langabezian dauden pertsonak merkatu arruntean kontrata ditzaten errazteko, toki-erakundeek, haien mendeko erakundeak barne, abian jarri eta gauzatzen dituzten jardueren bidez.

Kontratazio horiek ezaugarri hauek izan beharko dituzte:

  • Kontratuak kontratu mugagabeen modalitatearen bidez formalizatu ahal izango dira, bai eta iraupen mugatuko kontratuen bidez ere. Kontratu horien gutxieneko iraupena 3 hilabetekoa izango da.
  • Kontratuak lanaldi osokoak edo partzialekoak izan daitezke, gutxienez lanaldiaren % 50ekoak.
  • Kontratatuek langabezian egon beharko dute, eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan izena emanda eta enplegu-eskatzaile gisa alta emanda egon beharko dute kontratua hasi aurreko egunean.
  • Kontratatutako pertsonak dirulaguntzaren eskabidean aipatzen den eremu geografikoan bizi behar du.
  • Kontratazioak eginda egon beharko dira toki-erakundeak dirulaguntza ebazten duen unean.

Laguntzaren Zenbatekoa

Eman beharreko laguntzen gehieneko zenbatekoa eta proiektu-tipologia bakoitzeko diruz lagun daitezkeen gastuak honako hauek izango dira:

1. MOTA: ENPLEGUA SUSTATZEA

12.500 euroko gehieneko laguntza lan-kontratu bakoitzeko.

2. MOTA: KONTRATAZIORAKO LAGUNTZAK

8.000 euroko laguntza lanaldi osoko kontratu mugagabe bakoitzeko. Lanaldi partzialeko kontratuen kasuan, dirulaguntza lan egindako lanaldiarekiko proportzionala izango da.

Ordaintzeko Modua

Deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak bi zatitan ordainduko dira, honela:

Lehenengo ordainketa, % 53koa, ebazpena eman ondoren, 2024ko aurrekontuaren kargura.

Bigarren ordainketa, gainerako % 47koa, edo justifikazioaren ondoriozko zenbatekoa, proiektua amaitu eta gastuak justifikatu ondoren.

Gauzatze Epea

Jarduerak 2024ko apirilaren 3tik 2024ko abenduaren 31ra bitartean hastea, eta, gehienez, 2025eko ekainaren 30ean amaitzea.

Justifikatzeko Epea

Dirulaguntzen toki-erakunde onuradunak gehienez ere hiru (3) hilabeteko epean aurkeztu beharko du, proiektua amaitu ondoren.

Beste Dokumentu Batzuk

Ebazpena: 2404401e.pdf (euskadi.eus)

Udalerriaren tamaina
< 5000 biztanle
> 5000 biztanle
Erakundea
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak
Udalerriaren kokapena
Kostaldea
Landa eremua
Buletina ikusi
Gurekin hitzegitea gustatuko litzaizuke?
Xemein Etorbidea, 12-A
Lea-Artibai Berrikuntza Gunea
Markina Xemein (BIZKAIA)
946169172
kaixo@leartibaifundazioa.eus
© Leartibai Fundazioa 2025 | All Rights Reserved