• Hasiera
  • Taldea
  • Zerbitzuak
    • Enpresa berrien sorrera
    • Enpresei zerbitzuak
    • Behatokia
  • Programak
  • Lea-Artibai
    • Lea-Artibai
    • Enpresa ehuna
    • Eskualde estrategia
  • Bezeroak
  • Kontaktua
  • Berriak
  • Dirulaguntzak
    • Industria & B2B dirulaguntzak
    • Txikizkako merkataritza dirulaguntzak
    • Turismoa dirulaguntzak
    • Ekintzailetza dirulaguntzak
    • Udalen dirulaguntzak
  • es
Denak ikusi
“Basque Digital Innovation Hub (BDIH) – Konexio” Programa 2024
Dirulaguntza mota:
Berrikuntza eta lehiakortasuna ,  Eraldaketa digitala
Eskatzeko epea:
2024/05/21 - 2024/10/15
Araudia:
Minimis

Programaren helburua zubi-plan bat gidatzea da, euskal industriari Basque Digital Innovation Hub (BDIH) eta Europako Digital Innovation Hubs (DIH) azpiegitura erabiltzeko sarbidea, konexioa eta laguntza teknikoa emateko.

Erakunde Onuradunak

Programa honetan aurreikusitako laguntzak eskuratu ahal izango dituzte produktu-prozesu industrialari lotutako industria- eta zerbitzu-enpresek, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoan jarduera-zentro bat badute, EJZren dagokion epigrafe industrialean alta emanda badaude eta BDIHko agente bat edo batzuk edo DIHko agente bat badute lagun proiektua egiteko.

Diruz Lagun daitezkeen Jarduerak

Diruz lagundu daitezkeen jardueratzat hartuko dira industria-enpresek gidatutako laguntza teknikoko proiektuak eta produktu-prozesu industrialari lotutako zerbitzu-proiektuak, baldin eta honako hauek ahalbidetzen badituzte:

  • Ekintza-plan bat egitea, teknologia digitalak eta jasangarriak eta/edo jasangarriak xurgatzeko gaitasuna areagotzeko,
  • Kontzeptuen proba bat egitea.

Proiektu horiek teknologia hauek txertatzeko kontzeptu-proba bat diseinatzera bideratuko dira nahitaez:

  • Robotika Malgua
  • Fabrikazio Aditibo
  • Zibersegurtasuna
  • Makina Adimendunak eta Konektatuak
  • Material Aurreratuak
  • Sare Elektriko Digitalak
  • Gailu Medikoak eta Osasun Digitala

Gastu Hautagarriak

Gastu hautagarritzat hartuko dira kontzeptu hauek:

  • Erakunde onuradunak aukeratutako BDIHa kontratatzeko gastuak, aurkeztutako proiektuaren esparruan aditua eta proiektua gauzatzeko benetan inplikatua.
  • Erakunde onuradunak aukeratutako Europako DIHaren kontratazio-gastuak, aurkeztutako proiektuaren esparruan aditua eta proiektua gauzatzen benetan inplikatua.
  • Erakunde eskatzaileko langileen bidaia-gastuak.

Laguntzen Zenbatekoa

Deialdi honen xede diren laguntzak dirulaguntza gisa antolatuko dira, onartutako gastu hautagarrien gaineko ehuneko hauetan:

  • Gastu hautagarrien % 80ko dirulaguntza, gehieneko zenbateko hauekin:
    • 12.000 euro, proiektua BDIHko agente batekin lankidetzan egiten bada,
    • 20.000 euro, proiektua BDIHko agente batekin baino gehiagorekin lankidetzan egiten bada,
    • 15.000 euro proiektua Europako DIH batekin egiten bada, proiektu bakoitzeko 12.000 euroko muga partzialarekin, eta 3.000 euro bidaietarako.

Gehienez ere bi eskabide onartuko dira erakunde bakoitzeko.

Gauzatzeko Epea

Proiektu horiek 2024ko abenduaren 20a baino lehen burutu beharko dira.

Justifikatzeko Epea

Diruz lagundu daitekeen jarduera amaitu ondoren, eta 10 egun balioduneko epean, erakunde onuradunek proiektua gauzatu izana justifikatu beharko dute, SPRIren web-orrian ezarritako likidazio-eskaeraren inprimakiak erabiliz.

Enpresaren tamaina
1 - >250
Sektore ekonomikoa
Industria sektorea
Industriari lotutako zerbitzuak
Erakundea
SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentzia
Buletina ikusi
Gurekin hitzegitea gustatuko litzaizuke?
Xemein Etorbidea, 12-A
Lea-Artibai Berrikuntza Gunea
Markina Xemein (BIZKAIA)
946169172
kaixo@leartibaifundazioa.eus
© Leartibai Fundazioa 2025 | All Rights Reserved