• Hasiera
  • Taldea
  • Zerbitzuak
    • Enpresa berrien sorrera
    • Enpresei zerbitzuak
    • Behatokia
  • Programak
  • Lea-Artibai
    • Lea-Artibai
    • Enpresa ehuna
    • Eskualde estrategia
  • Bezeroak
  • Kontaktua
  • Berriak
  • Dirulaguntzak
    • Industria & B2B dirulaguntzak
    • Txikizkako merkataritza dirulaguntzak
    • Turismoa dirulaguntzak
    • Ekintzailetza dirulaguntzak
    • Udalen dirulaguntzak
  • es
Denak ikusi
Zabaldu Programa 2024
Dirulaguntza mota:
Nazioartekotzea
Eskatzeko epea:
2024/05/28 - 2024/07/15
Araudia:
Minimis

Zabaldu programak bat egiten du Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren helburuekin, XII. legegintzaldiko gobernu-programan eta hura garatzen duten plangintza estrategikoko tresnetan jasotakoekin, eta nazioartekotze-prozesuetan hasi berri diren enpresei kanpoko merkatuetan duten presentzia handitzen eta nazioartekotze-prozesuetan garapen iraunkorra sustatzen laguntzea du helburu.

Eskatzaileek eskaera bakarra eta gutxienez bi ekintza ezberdin aurkeztu ahal izango dituzte Zabaldu programaren deialdi honetan.

Enpresa Onuradunak

Programaren onuradun izan daitezke Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta dauden edo ekoizpen-instalazioak dituzten enpresa txiki eta ertainak (ETEak), baldin eta beren esportazio-jarduerak 2023an fakturazio osoaren % 50 gainditzen ez badu eta nazioarteko estrategia hasi edo sendotu nahi badute.

Diruz Lagun daitezkeen Gastuak

Laguntza jaso dezaketen enpresen ekintzak honela banatzen dira:

a) Enpresak nazioartekotzeko sustatzeko eta egokitzeko ekintzak.

  • Nazioartekotze-estrategia bat egitea, kanpo-aholkularitzak egina.
  • Jabetza industrialari eta homologazioei lotutako gastuak:
    • Patenteen eta marken erregistroa.
    • Homologazioa eta ziurtapena.
    • Paper zientifikoak argitaratzearen ondoriozko gastuak, soilik sortzen ari diren enpresentzat (startupak).
  • Azokei lotutako gastuak:
    • Nazioarteko azoketan parte hartzea (bai estatuan, bai atzerrian) erakusketari gisa.
    • Kongresu, foro espezializatu eta nazioarteko azoketan parte hartzea, bisitari gisa.
    • Online formatuko kongresu, foro espezializatu eta nazioarteko azoketan parte hartzea.
  • Bidaiak:
    • Merkatuak aztertzeko eta/edo bezero izan daitezkeen enpresekin harremanetan jartzeko prospekzio-bidaiak.
    • Alderantzizko misioak, bezero izan daitezkeen enpresentzako gonbidapenak.
  • Komunikazio- eta marketin-gastuak:
    • Zabalkunde- eta sustapen-materiala helmugako herrialdera egokitzea, hizkuntza ofizialean edo ingelesez.
    • Katalogoak, liburuxkak eta kartelak egitea, web-orriak sortzea eta abian jartzea, eta, ondoren, nazioarteko merkatura egokitzea.
    • Publizitatea.
    • Produktuen edo zerbitzuen aurkezpenak, sustapenak eta aldi baterako erakusketak helmugako herrialdeko merkataritza-guneetako korterretan.
    • Harreman publikoak: xede-herrialdean produktuak eta/edo zerbitzuak merkaturatzeko publizitate-agentziak kontratatzeko gastuak.
    • Sustapen-formatu berriak garatzea, merkatuetarako sarbidea birtualki hobetzeko.
  • Jasangarritasun-txostenak, enpresak helmugako herrialdean duen eragina aztertzeko, kanpoko aholkularitza-enpresak egindako 2030 Agendaren garapen jasangarriko helburuak kontuan hartuta.
  • Eskaeraren ekitaldian eratutako kanpoko ezarpen komertzial eta/edo produktiboei lotutako gastuak.
  • Talentua: kanpo-eragiketetarako langileak hautatzea.

b) Eragiketa- edo estrategia-aholkularitzan oinarritutako ekintzak, intereseko merkatuetan sartzea eta jardutea errazteko.

Sortzen ari diren enpresen kasuan (startupak), diruz lagunduko dira nazioartekotze-estrategia, nazioarteko marketin-planak eta/edo kanpoko ezarpen potentzialen bideragarritasun-azterketak egiten emandako barne-orduak.

Dirulaguntzen Zenbatekoa

Laguntzak onartutako aurrekontuaren % 50era irits daitezke, eta gehienez ere 45.000 euroko dirulaguntza emango da enpresa bakoitzeko.

Laguntzaren Ordainketa

Dirulaguntza bi zatitan ordainduko da, honela:

  • Dirulaguntzaren % 35, emandako laguntza onartu ondoren.
  • Gainerako % 65eko likidazioa, lagundutako ekintzak egitean egindako gastuak justifikatu ondoren.

Gauzatze Epea

2024ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean egindako ekintzek jasoko dute laguntza.

Justifikatzeko Epea

Justifikazio-dokumentazioa laguntza emateko ebazpena jasotzen den unetik 2025eko otsailaren 28ra arte aurkeztu beharko da.

Enpresaren tamaina
1 - 250
Sektore ekonomikoa
Industria sektorea
Industriari lotutako zerbitzuak
Handizkako merkataritza
Elikagaigintza
Eraikuntza
Garraioa
Kultura eta sormen industriak
Erakundea
SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentzia
Buletina ikusi
Gurekin hitzegitea gustatuko litzaizuke?
Xemein Etorbidea, 12-A
Lea-Artibai Berrikuntza Gunea
Markina Xemein (BIZKAIA)
946169172
kaixo@leartibaifundazioa.eus
© Leartibai Fundazioa 2025 | All Rights Reserved