• Hasiera
  • Taldea
  • Zerbitzuak
    • Enpresa berrien sorrera
    • Enpresei zerbitzuak
    • Behatokia
  • Programak
  • Lea-Artibai
    • Lea-Artibai
    • Enpresa ehuna
    • Eskualde estrategia
  • Bezeroak
  • Kontaktua
  • Berriak
  • Dirulaguntzak
    • Industria & B2B dirulaguntzak
    • Txikizkako merkataritza dirulaguntzak
    • Turismoa dirulaguntzak
    • Ekintzailetza dirulaguntzak
    • Udalen dirulaguntzak
  • es
Denak ikusi
Enpresentzako Banda Zabal Ultralasterraren Laguntza Programa 2025
Dirulaguntza mota:
Inbertsioetarako laguntzak
Eskatzeko epea:
2025/11/05 - 2025/12/05
Araudia:
Minimis

Programaren xedea da zerbitzu mota hori kontratatzeko aukerarik ez duten enpresek banda zabal ultralasterreko zerbitzuak kontrata ditzaten laguntzea, ez dagoelako komunikazio elektronikoen operadoreen telekomunikazio-azpiegiturarik kokatuta dauden poligonoetan edo eremu geografikoetan. Horrela, mota horretako azpiegiturak zabaldu nahi dira euskal enpresa onuradunek okupatzen dituzten kokapenetan.

Erakunde onuradunak

Programa honetan aurreikusitako laguntzak pertsona fisiko edo juridikoek jaso ahal izango dituzte, baldin eta:

  • Euskal Autonomia Erkidegoan jarduera-zentro bat badute, eta bertan dirulaguntzaren xede den proiektuak eragina badu,
  • proiektua beren jarduera-eremuko jarduera ekonomikoko eremu geografiko batean gauzatzea, EAEn, non enpresek ez duten aukerarik segundoko seiehun (600) megabiteko banda zabaleko zerbitzuak edo gehiago kontratatzeko,
  • eta Euskal Autonomia Erkidegoko EJZren dagokion epigrafean alta emanda daudenak.

Diruz lagun daitezkeen jarduerak

Diruz lagundu daitezkeen jardueratzat hartuko dira enpresa onuradunek Banda Zabal Ultralasterreko zerbitzuak – gutxienez 600 Mbps simetrikoak – kontratatzeko aukera ematen duten komunikazio elektronikoen sareak hedatzeko proiektuak.

Gastu hautagarriak

Gastu hautagarritzat hartuko da komunikazio elektronikoen operadoreak enpresari egotzitako alta bakarreko kuota.

Aurreko definizioan sartutzat joko dira sarea hedatzetik eratorritako gastuak, telekomunikazio-operadorearen hedapenean lagun egiten duten telekomunikazio-zerbitzuen hornitzaileek egindakoak.

Alta-kuotaren gastua egin ahal izateko, kontratatutako zerbitzuen hileko tarifak lehian hedatuta dauden eremuetan aplikatutakoen antzekoak izan beharko dira.

Laguntzen zenbatekoa

Laguntzaren intentsitatea gastu hautagarrien % 90ekoa izango da, 30.000 euroko mugarekin laguntza-eskaera bakoitzeko.

Laguntzaren ordainketa

Dirulaguntza bi zatitan ordainduko da.

  • Lehenengo ordainketa laguntza emateko ebazpena jakinarazi ondoren egingo da, dirulaguntzaren % 50.
  • Bigarren ordainketa gainerako % 50a izango da, likidazio-eskaera eta eskatutako egiaztagiriak aurkeztu ondoren.

Gauzatzeko epea

Laguntza-eskabidea SPRIn aurkezten denetik aurrera eta proiektua gauzatzeko ezarritako epean sortutako gastuak onartuko dira.

Proiektuak hasi eta gehienez ere 12 hilabeteko epean gauzatu beharko dira, eta emakidaren urtearen barruan hasi beharko dira beti.

Halaber, 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera hasitako proiektuen laguntza-eskabidea aurkeztu aurretik sortutako gastuak onartuko dira.

Justifikatzeko epea

Diruz lagundu daitekeen jarduera amaitu ondoren, eta gehienez ere 3 hilabeteko epean, erakunde onuradunek hori justifikatu beharko dute, SPRIren web-orrian ezarritako likidazio-eskaeraren inprimakiak erabiliz.

Enpresaren tamaina
1 - >250
Sektore ekonomikoa
Industria sektorea
Industriari lotutako zerbitzuak
Handizkako merkataritza
Elikagaigintza
Eraikuntza
Garraioa
Erakundea
Eusko Jaurlaritza
Buletina ikusi
Gurekin hitzegitea gustatuko litzaizuke?
Xemein Etorbidea, 12-A
Lea-Artibai Berrikuntza Gunea
Markina Xemein (BIZKAIA)
946169172
kaixo@leartibaifundazioa.eus
© Leartibai Fundazioa 2025 | All Rights Reserved