Agindu honen xedea da Itsas Garapen Elkartea Tokiko Ekintza Taldeari onartutako Partaidetzazko Toki Garapeneko Estrategien (EDLP) babesean gauzatzen diren proiektuetarako laguntzen deialdia egitea.
Pertsona onuradunak
Inbertsio produktiboko proiektuetarako:
- pertsona fisiko edo juridiko pribatuak,
- pertsona fisiko edo juridiko pribatuen taldeak,
- ondasun-erkidegoak edo beste edozein unitate ekonomiko edo ondare bereizi, nortasun juridikorik ez izan arren, proiektuak edo jarduerak aurrera eraman ditzaketenak.
Enplegua sortzeko proiektuen onuradun izan daitezke mikro, enpresa txiki eta ertainak diren pertsona fisiko edo juridikoak.
Ekoizpenekoak ez diren inbertsio-proiektuetarako, EAEko eragile sektorial hauek izan daitezke onuradunak:
- Arrantzaleen kofradiak eta horien federazioak.
- Arrantza-sektoreko elkarte profesionalak eta horien federazioak.
- Ekoizleen erakundeak eta horien elkarteak.
Irabazi-asmorik gabeko erakundeak, arrantzaleen kofradiek edo arrantza-sektoreko elkarteek soilik osatutakoak. - Irabazi-asmoa duten edo irabazi asmorik ez duten pertsona fisiko edo juridikoak, baldin eta, Galpen lurralde-eremuaren barruan, oinarri arautzaileetan deskribatutako helburuetako bat badute.
Laguntza-lerroak
Diruz lagundu beharreko laguntza-lerro hauek ezartzen dira:
- Inbertsio produktiboak.
- Enplegua sortzea:
- Inoiz enplegurik izan ez duten edo lehen zuten enplegua galdu duten langileak besteren kontura kontratatzea.
- Jarduera independenteak sortzea, langile autonomoak instalatzea edo gizarte-ekonomiako araubide juridiko baten pean enpresetan sartzea sustatzeko.
- Inbertsio ez-produktiboak:
- Arrain-kontsumoa sustatzeko sustapen-kanpainak.
- Pertsonak gaitzeko eta prestatzeko enpresak sustatzea, garapen pertsonalerako.
- Itsas arrantzako ondarea eta arrantza-aparailuak zabaltzea.
- Arrantza-eremuetako ekosistemen ingurumen-azterketak.
- Erabiltzen ez diren arrantza-aktiboak berraprobetxatzeko azterlanak.
- Arrantza-baliabideen ustiapen iraunkorrerako azterlanak.
- Energia-eraginkortasunari buruzko azterlanak edo klima-aldaketaren aurreko jarduketak.
- Arrantza-sektorearen barruan trantsizio digitala sustatzeko azterlanak.
- Ura aurrezteko eta berrerabiltzeko azterketa.
- Logistikako, garraioko eta banaketako eragiketek sortutako inpaktua murrizteko azterketa.
- Proiektu berriak sortzeko bideragarritasun tekniko eta ekonomikoko azterlanak.
- Arrantza-sektoreko higienea, osasuna, segurtasuna eta lan-baldintzak hobetzeko jarduerak.
Laguntzaren ordainketa
Ordainketak laguntza aurreko oinarrian ezarritako baldintzetan justifikatu ondoren eta ATETeko teknikariek ziurtagiria egin ondoren egingo dira.
Inbertsio-proiektuei dagozkien urte anitzeko dirulaguntzen kasuan, urteko bakoitzari dagozkion ordainketa partzialak egingo dira, ezarritako justifikazio-sistemaren arabera.
Gauzatzeko Epea
- Inbertsioak urtean behin edo hainbat urtetan gauzatu ahal izango dira.
- Urteko inbertsioak gauzatzeko gehieneko epea 2025eko abenduaren 31 izango da.
- Urte anitzeko inbertsioak gauzatzeko gehieneko epea 2026ko abenduaren 31 izango da.
Justifikatzeko Epea
Proiektua gauzatzeko gehieneko epea amaitzen denetik gehienez 10 eguneko epean justifikatu beharko da proiektua gauzatu dela.