• Hasiera
  • Taldea
  • Zerbitzuak
    • Enpresa berrien sorrera
    • Enpresei zerbitzuak
    • Behatokia
  • Programak
  • Lea-Artibai
    • Lea-Artibai
    • Enpresa ehuna
    • Eskualde estrategia
  • Bezeroak
  • Kontaktua
  • Berriak
  • Dirulaguntzak
    • Industria & B2B dirulaguntzak
    • Txikizkako merkataritza dirulaguntzak
    • Turismoa dirulaguntzak
    • Ekintzailetza dirulaguntzak
    • Udalen dirulaguntzak
  • es
Denak ikusi
Azpitek 2026
Dirulaguntza mota:
Inbertsioetarako laguntzak
Eskatzeko epea:
2025/12/30 - 2026/03/27

Agindu honen xedea da ikerketa-azpiegiturak eta -ekipamendua erosi, instalatu, berritu eta eguneratzen laguntzeko 2026ko ekitaldian emango den laguntza-programa arautzea, sektore estrategikoekin, teknologia giltzarriekin eta zeharkakoekin eta Euskadi 2030 Industria Planeko proiektu eraldatzaileekin bat egiten lagunduko duen ezagutza sortzen laguntzeko.

Laguntza horiek I+G+B garatzera eta erakunde zientifiko-teknologikoek etorkizunean emaitzak baliozkotu eta frogatzera bideratuta daude. Horretarako, onuradun izango dira Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarean egiaztatuta dauden foku anitzeko zentro teknologikoak. Azken helburua da lortutako emaitzen kalitatea indartzea eta haien inpaktu zientifiko-teknologikoa, ekonomikoa eta soziala maximizatzea.

Erakunde onuradunak

Agindu honetan araututako laguntzak eskuratu ahal izango dituzte Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarean integratuta dauden eta horretarako zentro teknologiko multifokalizatuen eta ikerketa kooperatiboko zentroen kategorietan egiaztatuta dauden eragile zientifiko-teknologikoek.

Nolanahi ere, aurreko paragrafoan adierazitako erakunde onuradunek berek egin beharko dituzte arau honetan ezarritako diruz lagundu daitezkeen jarduerak, eta laguntzaren xede diren proiektuak Euskal Autonomia Erkidegoan kokatu beharko dituzte.

Diruz lagundu daitezkeen jarduerak

Diruz lagundu ahal izango dira ikerketako azpiegiturak eta ekipamendua erosteko, instalatzeko eta eguneratzeko jarduketak, eraikinak eraikitzeko, birmoldatzeko edo hobetzeko obra zibila eta ikerketa-jardueretan erabilitako altzariak barne, baita etorkizuneko baliozkotzea eta emaitzen frogapena ere.

Deialdi honen ondorioetarako, ikerketa-azpiegitura eta -ekipamendutzat hartzen da ikerketa-jarduerak garatzeko eta etorkizunean emaitzak baliozkotu eta erakusteko behar diren baliabide fisikoen (ekipoak) eta instalazioen (beharrezko baliabide fisikoak dituen esparrua) multzoa.

Ekipamendu hori ekipamendu bakar bat izan daiteke, edo instalazio bat, edo ekipamendu-multzo bat, espazio bakar bat edo helburu jakin bat hornitzeko. Era berean, ekipamenduaren helburua betetzeko behar diren aldaketak, gehigarriak, osagarriak edo aparatu osagarriak ere sar daitezke.

Diruz lagundu daitezkeen gastuak

Honako hauek hartuko dira gastu finantzagarritzat: aktibo finko material eta ez-materialen exekuzio-kostuak, ikerketa-azpiegiturak eta -ekipamendua eskuratzetik zuzenean eratorriak; eguneratzeko beharrezkoak diren osagarriak edo tresna osagarriak erostea; eta ekipamendua martxan jartzeko eta funtzionatzeko zalantzarik gabe behar diren beste kostu batzuk.

Era berean, gastu finantzagarriak izan daitezke izaera espezializatuko software-lizentzia iraunkorrak, soil-soilik ikerketara bideratutakoak eta erositako ekipamendua behar bezala erabiltzeko aukera ematen dutenak.

Proiektuaren kostuen auditoretzari dagozkion gastuak ere finantzatu ahal izango dira. Auditoria-kostua gehienez 1.500,00 eurokoa izango da proiektu eta erakunde onuradun bakoitzeko.

Laguntzen zenbatekoa

Erakunde onuradun bakoitzari eman beharreko laguntzen mugak ehuneko hauetara irits daitezke:

  • % 50, azpiegituraren erabilera erakundearen jarduera ekonomikoarekin lotuta badago.
  • % 100, azpiegituraren erabilera erakundearen jarduera ez-ekonomikoarekin lotuta badago.

Laguntzaren ordainketa

Laguntzak zuzenean erakunde onuradunei ordainduko zaizkie, zatika, honela:

  • Dirulaguntzaren % 70 ebazpena jakinarazi ondoren ordainduko da.
  • Dirulaguntzaren gainerako % 30a ordaintzeko, aldez aurretik dagokion jarduera egin dela eta ezarritako helburuen eta egindako gastuaren betetze-maila agiri bidez justifikatu beharko da.

Gauzatzeko epea

Deialdi honetara 2026. urtetik 2027ko urriaren 31ra bitartean garatzen diren proiektuak aurkeztu ahal izango dira, edo, bestela, epea luzatu eta onartu arte garatzen direnak, aldez aurretik dagokion luzapena eskatuta.

Justifikatzeko epea

Dirulaguntzaren justifikazioa, 2027ko ekitaldiko azaroaren 30era arte egin ahal izango dena.

Enpresaren tamaina
1 - >250
Sektore ekonomikoa
Erakundea
SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentzia
Eusko Jaurlaritza
Buletina ikusi
Gurekin hitzegitea gustatuko litzaizuke?
Xemein Etorbidea, 12-A
Lea-Artibai Berrikuntza Gunea
Markina Xemein (BIZKAIA)
946169172
kaixo@leartibaifundazioa.eus
© Leartibai Fundazioa 2026 | All Rights Reserved