
Agindu honen xedea da laguntzak emateko oinarri arautzaileak ezartzea, norgehiagoka-erregimenean, Kohesio-Banda Zabalerako Azpiegitura Digitalak Unibertsalizatzeko Programaren (UNICO-Banda Zabala) kontura, Espainia Digital 2026 Agendan aurreikusitakoaren esparruan. Agenda horren lehen ardatzak («Konektibitate Digitala») 2025erako biztanleriaren ehuneko 100erako konektibitate egokia bermatzea du helburu, landa- eta hiri-eremuen arteko eten digitala desagertzea sustatuz eta estaldura ultralasterraren (gigabit) unibertsalizazioan aurrera eginez lurralde nazional osoan, bai eta produkzio-sektoreak eraldatzen laguntzea ere.
Agindu honetan araututako laguntzak jaso ditzakeen proiektu bakoitzaren helburua izan behar da abiadura oso handiko banda zabaleko sareen estaldura eskaintzeko behar diren azpiegiturak hedatzea. Sare horiek eskaera handieneko baldintzetan gutxienez 300 Mbps-ko abiaduran teknologia finkodun zerbitzuak emateko gai izan behar dute, beheranzko zein goranzko noranzkoan, eskatzaileak definitutako eremu geografikora. Eremu geografiko hori lehia-eremuetako batean hauta daitezkeen gune guztiak edo batzuk izango dira.
- Azpiegitura pasiboak eta obra zibila.
- Ekipamendu aktiboa.
- Langile propioen gastuak.
- Proiektuari egotz dakizkiokeen zeharkako kostuak.
Laburpena: Anuncio 23318 del BOE núm. 186 de 2023