• Hasiera
  • Taldea
  • Zerbitzuak
    • Enpresa berrien sorrera
    • Enpresei zerbitzuak
    • Behatokia
  • Programak
  • Lea-Artibai
    • Lea-Artibai
    • Enpresa ehuna
    • Eskualde estrategia
  • Bezeroak
  • Kontaktua
  • Berriak
  • Dirulaguntzak
    • Industria & B2B dirulaguntzak
    • Txikizkako merkataritza dirulaguntzak
    • Turismoa dirulaguntzak
    • Ekintzailetza dirulaguntzak
    • Udalen dirulaguntzak
  • es
Denak ikusi
«Basque Digital Innovation Hub (BDIH) – Konexio» laguntza programa_2022
Dirulaguntza mota:
Eraldaketa digitala
Eskatzeko epea:
2022/07/28 - 2022/10/14
Araudia:
Minimis

Programa honen helburua da euskal industriari Basque Digital Innovation Hub (BDIH) eta Europako zenbait Digital Innovation Hubs (DIHs) esperimentazio- eta testatze-azpiegituren erabilerarako sarbidea, konexioa eta laguntza teknikoa emango dion zubi-plan bat aurrera eramateko diseinatutako laguntzak arautzea.

Entitate onuradunak:

Euskal Autonomia Erkidegoan jarduera-zentro bat duten industria arloko enpresek eta produktu-prozesu industrialekin lotutako zerbitzuak eskaintzen dituztenek

Diruz lagundutako jarduerak:

  • Teknologia digitalak eta jasangarriak xurgatzeko gaitasuna areagotzen duen ekintza-plan bat egitea, eta/edo
  • Horien kontzeptu-proba bat egitea.

Proiektu horiek gehienez ere 2 hilabeteko epean gauzatu beharko dira, ebazpenaren berri ematen denetik aurrera zenbatzen hasita, eta honako teknologia hauek txertatzeko kontzeptu-proba bat diseinatzea izango dute xede:

  • Robotika malgua.
  • Fabrikazio gehigarria.
  • Zibersegurtasuna.
  • Makina adimendunak eta konektatuak.
  • Material aurreratuak.
  • Sare elektriko digitalak.
  • Gailu medikoak eta osasun digitala.

Gastu hautagarriak:

  • Aurkeztutako proiektuaren alorrean aditua den eta proiektu horren exekuzioan parte hartu duen BDIHaren kontratazio-gastuak (erakunde onuradunak hautatuko du).
  • Aurkeztutako proiektuaren alorrean aditua den eta proiektu horren exekuzioan parte hartu duen Europako DIHaren kontratazio-gastuak (erakunde onuradunak hautatuko du).
  • Erakunde eskatzaileko langileen bidaia-gastuak (Europako DHI baten aktiboak erabiltzen direnean soilik).

Gastu hautagarriek Laguntza Eskaera SPRIn aurkezten denetik aurrera eta proiektua gauzatzeko epean sortuak edo  fakturatuak izan behar dute. Halaber, laguntza-eskaera aurkeztu aurretik sortu edo fakturatutako gastuak ere onartuko dira, proiektua 2022eko urtarrilaren 1etik aurrera hasi bada

Laguntzaren zenbatekoa: 

Gastu hautagarrien % 80 diruz laguntzea, gehieneko zenbateko hauekin:

  • 12.000 euro proiektua BDIHko eragile batekin lankidetzan gauzatuz gero.
  • 20.000 euro proiektua BDIHko eragile batekin baino gehiagorekin lankidetzan gauzatuz gero.
  • 15.000 euro proiektua Europako DIH batekin eginez gero, proiektuko 12.000 euroko eta bidaietarako 3.000 euroko muga partzialekin.
Enpresaren tamaina
1 - >250
Sektore ekonomikoa
Industria sektorea
Industriari lotutako zerbitzuak
Erakundea
Energiaren Euskal Erakundea
Buletina ikusi
Gurekin hitzegitea gustatuko litzaizuke?
Xemein Etorbidea, 12-A
Lea-Artibai Berrikuntza Gunea
Markina Xemein (BIZKAIA)
946169172
kaixo@leartibaifundazioa.eus
© Leartibai Fundazioa 2025 | All Rights Reserved