
Dirulaguntzen programa honen bidez, helburu hauek lortu nahi dira:
- Bizkaian dauden edo sortu berriak diren sormen-enpresetan proiektu berrien garapena sustatzea, Bizkaian sormen-enpresen sektore indartsua sendotzeko.
- Nazioarteko ikusgaitasuna duten enpresa-proiektu sortzaileak garatzea, Bizkaia sektore horretara talentua erakartzea ahalbidetuko duten lurralde eta hiri sortzaileen nazioarteko sareetan kokatzeko.
- Enpresa sortzaileen hazkundea bizkortzea, jarduera ekonomikoa sortzeari dagokionez.
- Sormen-sektoreak bultzatzeko eta sendotzeko proiektu interesgarrien garapena bultzatzea.
Dirulaguntzaren Onuradunak
Honako hauek jo daitezke dirulaguntzen erakunde onuraduntzat:
- Lanaldi oso baliokidea duten eta beren jarduera nagusia ikus-entzunezkoen, bideojokoen, modaren eta produktu eta zerbitzuen diseinu industrialaren arloetan garatzen duten sormen-enpresak.
- Bilbao Bizkaia Design Council-en (BiDC) identifikatutako sormen-industrietako sektoreren bateko enpresak eta/edo profesionalak biltzen dituzten irabazi asmorik gabeko elkarte sektorialak, ekitaldi, biltzar, azoka, lehiaketa edo antzekoak antolatzeaz bestelako zerbitzuak ematea dutenak jarduera nagusi; Ekonomia Sustatzeko Sailaren beste laguntza-programa batzuen laguntza duten sektoreenak izan ezik.
Dirulaguntza Jaso dezakeen Egitatea
Honako hauek hartuko dira diruz laguntzeko moduko egitatetzat:
- Enpresa sortzaile bat sortzea.
- Lehendik dagoen enpresa sortzaile batean lehiakortasuna hobetzeko proiektu sortzaileak garatzea, hau da, enpresaren jarduera argi dibertsifikatzea ekarriko duen sormenezko negozio-lerro berri bat garatzea, edo produktu/zerbitzuaren estandarizazioa edo dagoen negozioaren eskalagarritasuna ahalbidetuko duen proiektu sortzaile bat garatzea.
- Dagoeneko garatuta dauden sormen-produktuak nazioarteko merkatuetan merkaturatzea, lehendik dauden sormen-enpresentzat.
- Elkarteentzat, sormen-enpresen gaitasun profesionalak eta fakturazioa eta/edo enplegua handitzea ahalbidetuko duten proiektuak garatzea, sormen-sektoreen mugak gainditzeko, lankidetza teknikoa edo komertziala sustatzeko eta haien lehiakortasuna handitzeko.
Diruz Lagun daitezkeen Gastuak
Diruz lagundu daitezkeen gastutzat hartuko dira honako hauek:
- Bideragarritasun- eta merkatu-azterketak, marketin-azterketak eta txosten teknikoak.
- Produktuaren edo zerbitzuaren kontzeptua, ezaugarriak eta oinarrizko funtzionaltasunak garatzea.
- Proiektua garatzeko kanpo-aholkularitza.
- Jabetza intelektuala edo industriala, erregistroak, ziurtagiriak eta homologazioak babestea.
- Bidaiak eta azoketara joatea.
- Merkaturatze-gastuak.
- Proiektura bideratutako langileen barne-gastuak.
Laguntzen Banakako Zenbatekoa
Diruz lagundu daitekeen egitatearen ehunekoa eta gehieneko zenbatekoa balorazio-irizpideak aplikatuta lortutako puntuazioaren arabera ezarriko dira:
- 50-59 puntu: diruz lagun daitekeen gastuaren % 80, gehienez ere 15.000,00 euroko dirulaguntzarekin.
- 60-69 puntu: diruz lagun daitekeen gastuaren % 80, gehienez ere 25.000,00 euroko dirulaguntzarekin.
-
70-79 puntu: diruz lagun daitekeen gastuaren % 100, gehienez ere 35.000,00 euroko dirulaguntzarekin.
- 80 puntu edo gehiago: diruz lagun daitekeen gastuaren % 100, gehienez 40.000,00 euroko dirulaguntzarekin.
Proiektura bideratutako langileen barne-gastuak dirulaguntzaren gehieneko ehunekoa % 40 izango da, eta dirulaguntzaren gehieneko muga 10.000,00 €.
Lortutako puntuazioa 50 eta 59 puntu artekoa bada, dirulaguntzaren gehieneko muga 7.500,00 eurokoa izango da barne-gasturako.
Honako gastu-kontzeptu hauetarako dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa honako hau da:
- Merkaturatze-gastuak: 8.000,00 euro.
- Bidaiak eta azoketara joatea: 8.000,00 euro.
- Jabetza intelektualaren edo industrialaren babesa, erregistroak, ziurtagiriak eta homologazioak: 8.000,00 euro.
Gauzatze Epea
Diruz lagundutako jarduerak edo proiektuak 2024ko urtarrilaren 1etik 2026ko abenduaren 31ra bitartean hasi eta amaitu beharko dira.
Justifikatzeko Epea
Laguntzen onuradunek gehienez ere bitarteko bi justifikazio aurkeztu ahal izango dituzte laguntza onartu ondoren, edozein unetan. Diruz lagundutako gastuen % 20 justifikatu beharko dute, gutxienez, tarteko lehen justifikazioa aurkezteko, eta diruz lagundutako gastuen % 40, gutxienez, bitarteko bigarren justifikazioa aurkezteko.
Onuradunek organo instrukzio-egileari aurkeztu beharko diote ezarritako baldintzak bete izanaren azken justifikazioa, 2027ko urtarrilaren 31 baino lehen.
Beste Dokumentu Batzuk
Laburpena: I-347_eus.pdf