
Titulu honetan jasotako laguntzen xedea da pertsona sustatzaileek sustatutako enpresa-proiektuak sortzeko eta abian jartzeko laguntzak arautzea, hiru jarduera-motaren bidez:
a) 1. atala.—Enpresa-proiektuak sortu eta abian jartzeko aholkularitza.
b) 2. atala.—Enpresak abian jartzeko eta sortzeko laguntzak.
c) 3. atala.—Enpresa-transmisiorako laguntzak.
ENTITATE ONURADUNAK:
- Sozietatearen egoitza eta zerga-egoitza Bizkaiko Lurralde Historikoan izatea. Eta, era berean, lantokia ere lurralde horretan izatea.
- 2022ko urriaren 1etik 2023ko uztailaren 28ra bitartean, biak barne, Bizkaiko Foru Ogasunean jarduera ekonomikoetan alta emanda egotea; eta dirulaguntza eskatzen den egunean altari eustea, espedientea eskatu, izapidetu eta ebazten den egunean.
DIRUZ LAGUN DAITEZKEEN GASTUAK:
Enpresa bat sortzea, abian jartzea eta funtzionaraztea izango dira diruz lagun daitezkeen ekintzak. Enpresa horiek edozein forma juridiko izan dezakete, atal honetan ezartzen diren baldintzak betez gero, norbanako enpresaburuak ere izan daitezke, bai eta profesionalak, ondasun-erkidegoak eta sozietate zibilak ere.
LAGUNTZEN ZENBATEKOA ETA MUGA:
Entitate onuradunak 5.000 euroko dirulaguntza jasoko du, eta gehieneko dirulaguntza 15.000 eurokoa izango da.
Zenbateko hori 2.000 euro emendatuko da aurreko paragrafoan zehaztutakoa ez den bazkide edo sustatzaile bakoitzeko, gehienez, bost bazkide edo sustatzaileraino.
Beraz, dirulaguntza kalkulatzeko kontuan, gehienez, 6 sustatzaile edo bazkide langile sar daitezke; ondorioz, entitate onuradun bakoitzeko eman daitekeen dirulaguntzaren kopururik handiena, gehien jota, 15.000 euro izango da guztira.