
Titulu honetan jasotako laguntzen xedea da pertsona sustatzaileek sustatutako en-
presa-proiektuak sortzeko eta abian jartzeko laguntzak arautzea, hiru jarduera-motaren
bidez:
a) 1. atala.—Enpresa-proiektuak sortu eta abian jartzeko aholkularitza.
b) 2. atala.—Enpresak abian jartzeko eta sortzeko laguntzak.
c) 3. atala.—Enpresa-transmisiorako laguntzak.
ENTITATE ONURADUNAK:
Atal honetan ezarritako onurak lortzeko aukera izango dute enpresa-transmisioz eskuratutako enpresek, zeinahi dela haien forma juridikoa, enpresaburu indibidualak barne, baita ondasun-erkidegoek eta sozietate zibilek ere, baldintza hauek betetzen badituzte:
- Eskuratzea 2022ko urriaren 1etik 2023ko uztailaren 30ra artean egin izana.
- Sozietatearen egoitza eta zerga-egoitza Bizkaiko Lurralde Historikoan izatea. Eta, era berean, lantokia ere lurralde horretan izatea.
Aurreko 1. atalean aipatutako entitate onuradunetako langile-bazkideek betekizun hauek bete behar dituzte:
- Transmititzen den entitateko bazkide edo titularra ez izatea, merkataritza-kontratua edo eskualdaketa-kontratua egiten den unean.
DIRUZ LAGUN DAITEKEEN EKINTZA:
Enpresa-transmisioan datza, horrela ulertuta:
- Funtzionamenduan dagoen enpresa baten gutxienez %80 eskuratzea, enpresen partetik, edozein forma juridiko dutela, enpresaburu indibidualak barne, baita ondasun-erkidegoek eta sozietate zibilek ere, betiere atal honetan ezarritako baldintzak betetzen badituzte.
- Jarduera berberarekin jarraitzea, kokapen berean, irteten den enpresaren jardueraren titulartasuna iraungiz, zeinahi dela haien forma juridikoa, eta eskuratzaileak alta berria eskatuz, hau da, negozio-eskualdaketa.
Gainera, honako betekizun hauek ere eman beharko dira:
- Enpresa-transmisioak Barakaldoko DEMA Enpresa Garapenaren baimena eduki behar du, edo I. Ataleko entitate adjudikatzailearena, DEMAren enpresa-transmisioko metodologia aplikatu duena.
- Enpresa-transmisioa merkataritza-kontratu bidez egin behar da, eskritura publikoarekin, merkataritzako funts-balioa adieraziz; edo negozio-eskualdaketen kasuan kontratu bidez.
DIRULAGUNTZAREN ZENBATEKOA:
Entitate onuradun bakoitzak 10.000 euroko dirulaguntza jasoko du, eta gehieneko dirulaguntza 20.000 eurokoa izango da.
Kopurua 5.000 eurotan gehituko da aurreko paragrafoan definitutako pertsona bakoitzaz gain aipatutako bazkide bakoitzeko.
Beraz, bazkide langile diren 3 eskuratzaile har daitezke kontuan, gehienez, dirulaguntza kalkulatzeko; ondorioz, entitate onuradun bakoitzeko eman daitekeen dirulaguntzaren kopururik handiena 20.000 euro izango da guztira.