
Itsasgora-programa honen helburua da arrantza- eta akuikultura-sektoreari laguntzea iraunkortasunaren aldeko apustuan, ikerketa zientifikoa eta teknikoa eta berrikuntza sustatuz, bai eta natura-ondarea eta biodibertsitatea babesteko, kontserbatzeko eta lehengoratzeko konpromisoa indartzea ere, genero-aldeak murrizteko eta emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasuna lortzeko politikak eta ekintzak txertatzen lagunduz. Era berean, kontuan hartu beharko da desgaitasunen bat duten pertsonentzako irisgarritasun unibertsala, deialdi bakoitzean egingo diren eragiketen xedearen arabera.
ERAKUNDE ONURADUNAK
Oinarri arautzaile hauen babesean, honako tipologia hauek izan daitezke erakunde onuradun:
- Pertsona juridiko publikoak.
- Irabazi-asmorik gabeko pertsona juridiko pribatuak.
- Pertsona juridiko publikoen taldeak edo irabazi-asmorik gabeko pribatuak.
Laguntzen onuradun diren pertsona juridikoek behar bezala eratuta egon behar dute, dagokion erregistroan behar bezala inskribatuta, eta helbidea Espainiako lurraldean izan behar dute.
DIRULAGUNTZAREN XEDE DEN JARDUERA
Proiektu guztiek baldintza hauetako bat bete beharko dute gutxienez:
- Autonomia erkidegoaz gaindikoa izatea, eta autonomia-erkidego edo hiri autonomo batean baino gehiagotan jardutea.
- Estatuaren eskumeneko itsas ingurunean garatzea.
- Estatuko legerian oinarrizko izaerarekin definitutako eta araututako espazio babestuetan garatzea.
Proiektuen zenbatekoa ezin izango da, inola ere, 50.000 eurotik beherakoa eta 5.000.000 eurotik gorakoa izan.
Dirulaguntzaren xede den jarduera gauzatzeko epea deialdian ardatz bakoitzerako zehaztutakoa izango da, betiere programa operatiboak baimendutako gehieneko mugak kontuan hartuta.