• Hasiera
  • Taldea
  • Zerbitzuak
    • Enpresa berrien sorrera
    • Enpresei zerbitzuak
    • Behatokia
  • Programak
  • Lea-Artibai
    • Lea-Artibai
    • Enpresa ehuna
    • Eskualde estrategia
  • Bezeroak
  • Kontaktua
  • Berriak
  • Dirulaguntzak
    • Industria & B2B dirulaguntzak
    • Txikizkako merkataritza dirulaguntzak
    • Turismoa dirulaguntzak
    • Ekintzailetza dirulaguntzak
    • Udalen dirulaguntzak
  • es
Denak ikusi
Elkartu Programa 2025
Dirulaguntza mota:
Nazioartekotzea
Eskatzeko epea:
2025/10/14 - 2025/11/17
Araudia:
Minimis

Oinarri hauen helburua da nazioartekotze-jarduerak egiteko enpresa-lankidetzara bideratutako dirulaguntzak ezartzea eta horietarako deialdia egitea 2025eko ekitaldirako, hurrengo artikuluetan jasotzen diren baldintzetan.

Erakunde onuradunak

Onuradun izan daitezke enpresa-lankidetzako elkarteak eta taldeak, horien artean esportazio-partzuergoak, salmenta-taldeak eta kanpo-merkatuetan batera jarduteko konpromisoa duen beste edozein figura, juridikoki baliozkoa dena.

Diruz lagun daitezkeen gastuak

  • Eratze-Gastuak: kanpoko aholkularitza alderdi juridikoetan, fiskaletan eta finantzarioetan, akordioak ezartzeko eta partzuergoak edo bestelako enpresa-elkarteak eratzeko.
  • Jarduketa-plana edo nazioarteko estrategia garatzeko gastuak.
  • Gastu operatiboak: gainera, diruz lagundu ahal izango dira xede-merkatuan jardun ahal izateko beharrezkoak diren gastuak:
    • Merkatuen prospekziorako aholkularitza-zerbitzuak.
    • Jabetza industrialari eta homologazioei lotutako gastuak:
      • Patenteen eta marken erregistroa.
      • Homologazioa eta ziurtapena.
    • Taldearen funtzionamendu operatiboarekin lotutako gastuak.
    • Xede-merkatuko merkataritza-agentea edo ordezkaria hautatzeko gastuak.
  • Sustapen-gastuak: sustapenarekin lotutako gastuak ere sartuko dira:
    • Nazioarteko azoketan parte hartzea.
    • Bisitari gisa atzerrian egiten diren kongresu, foro espezializatu eta nazioarteko azoketan parte hartzea.
    • Online formatuko kongresu, foro espezializatu eta nazioarteko azoketan parte hartzea.
    • Misio zuzenak
    • Alderantzizko misioak
    • Sustapen- eta hedapen-elementuak.
  • Azterlanak egitea:
    • Nazioartekotze-planak berregitea eta kontingentzia-planak idaztea lankidetzan.
    • Ikuspegi sektoriala edo taldekatua duten supply chain globaleko alternatibak eta birdiseinu-azterlanak egitea.
    • Nazioarteko e-commerce estrategia bat lantzea.
  • Egitura-gastuak: langileak hautatzeko kanpo-kontratazioko gastuak eta/edo kudeatzailearen soldata-kostu gordina, esportazio-partzuergoen kasuan.

Laguntzen zenbatekoa

Laguntzak ehuneko hauetara irits daitezke, iraunkortasun-konpromisoaren arabera:

  • Onartutako aurrekontuaren zenbatekoaren % 80, erakunde onuraduneko buruak Global Compact edo Munduko Itunean bazkide dela egiaztatzen badu.
    % 60, erakunde onuradunaren burua ez bada Global Compact edo Munduko Ituneko bazkide.

Gainera, eskaera bakoitzeko gehieneko dirulaguntza hauek ezarri dira:

  • Gehienez 66.000 euro onuradun bakoitzeko partzuergoen kasuan, eta 22.000 euro partzuergoan parte hartzen duen enpresa bakoitzeko.
    Gehienez 60.000 euro elkarte bakoitzeko.
    Gehienez 52.500 euro onuradun bakoitzeko, eta gehienez 17.500 euro enpresa bakoitzeko, enpresa-lankidetzako taldeen kasuan.

Laguntzaren ordainketa

Dirulaguntza bi zatitan ordainduko da, honela:

  • Dirulaguntzaren % 50, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazi ondoren.
  • Gainerako % 50aren likidazioa, lagundutako ekintzak egitean egindako gastuak justifikatu ondoren.

Justifikatzeko epea

Laguntza emateko ebazpena jasotzen den unetik 2026ko otsailaren 28ra arte justifikatu ahal izango da laguntza.

Enpresaren tamaina
1 - >250
Sektore ekonomikoa
Industria sektorea
Industriari lotutako zerbitzuak
Handizkako merkataritza
Elikagaigintza
Eraikuntza
Garraioa
Erakundea
SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentzia
Eusko Jaurlaritza
Buletina ikusi
Gurekin hitzegitea gustatuko litzaizuke?
Xemein Etorbidea, 12-A
Lea-Artibai Berrikuntza Gunea
Markina Xemein (BIZKAIA)
946169172
kaixo@leartibaifundazioa.eus
© Leartibai Fundazioa 2025 | All Rights Reserved