Agrivoltaikan, fotovoltaiko flotatzailean, azpiegituretan, kontsumitzaile kalteberen partaidetza duten autokontsumo kolektiboetan zein bero-ponpa berriztagarriko instalazioen proiektuetan inbertitzeko laguntzak norgehiagoka erregimenean emateko lehen deialdia da hau, Europar Batasunak finantzatutako Berreskuratze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan: NextGeneration EU.
Dirulaguntzaren Onuradunak
Pertsona juridikoak, publikoak edo pribatuak, legezkoak, balio osoz eratuak eta dagokion erregistroan behar bezala inskribatuak, eta aurrekoen taldeak; jabeen erkidegoak (pizgarri-programetarako 4 eta 5).
Diruz Lagun daitezkeen Jarduerak
Honako inbertsio-proiektu hauek jaso ahal izango dute laguntza:
- 1. Pizgarri-Programa: Biltegiratzea duten instalazio agrivoltaikoko proiektu berritzaileak.
- 1.1. Pizgarri-Programa: Agrivoltaikoa laboreekin tartekatua.
- 1.2. Pizgarri-Programa: 2 m ≤ h ≤ 4 m laboreen gainean egitura duen agrivoltaikoa.
- 1.3. Pizgarri-Programa: h > 4 m laboreen gainean egitura duen agrivoltaikoa.
- 2. Pizgarri-Programa: Biltegiratzea duten espazio artifizialetako instalazio fotovoltaiko flotatzaileen proiektu berritzaileak.
- 3. Pizgarri-Programa: Azpiegituretan biltegiratzea duten berriztagarriak integratzeko proiektu berritzaileak.
- 4. Pizgarri-Pprograma: Biltegiratzea eta kontsumitzaile kalteberen parte-hartzea duten autokontsumo kolektiboko proiektu berritzaileak.
- 5. Pizgarri-Programa: Bero-ponpa berriztagarrien instalazioetarako proiektu berritzaileak.
Gauzatze Epea
Laguntzaren xede diren jarduerak egiteko gehieneko epea 2026ko martxoaren 31 izango da, deialdiak aurreko eperik ezartzen ez badu.
Gastuen Aldi Hautagarria
Diruz lagundu daitezkeen inbertsioak egiteko eta laguntzaren xede diren jarduerak gauzatzeko epea 2025eko martxoaren 31ra arte luzatuko da.
Justifikatzeko Epea
Onuradunek diruz lagundu daitekeen proiektua osatzen duten jarduerak egin dituztela justifikatu beharko dute instrukzio-organoaren aurrean, gehienez ere hiru (3) hilabeteko epean, xede diren jarduketak gauzatzeko emandako gehieneko epea amaitzen den egunetik zenbatzen hasita.
Beste Dokumentu Interesgarri Batzuk
Laburpen Fitxa: Ficha_v2 (eudel.eus)