• Hasiera
  • Taldea
  • Zerbitzuak
    • Enpresa berrien sorrera
    • Enpresei zerbitzuak
    • Behatokia
  • Programak
  • Lea-Artibai
    • Lea-Artibai
    • Enpresa ehuna
    • Eskualde estrategia
  • Bezeroak
  • Kontaktua
  • Berriak
  • Dirulaguntzak
    • Industria & B2B dirulaguntzak
    • Txikizkako merkataritza dirulaguntzak
    • Turismoa dirulaguntzak
    • Ekintzailetza dirulaguntzak
    • Udalen dirulaguntzak
  • es
Denak ikusi
Energia berriztagarrien bidez autokontsumorako energia elektrikoa sortzeko eta kontsumo termikoak elektrifikatzeko laguntza-programa 2025
Dirulaguntza mota:
Ingurumena eta efizientzia energetikoa
Eskatzeko epea:
2025/05/09 - 2026/09/30

EAEko lurraldean energia berriztagarri elektrikoen hedapena sustatzeko, autokontsumorako elektrizitatea sortzeko eta energia berriztagarrien bidezko kontsumo termikoak elektrifikatzeko jarduerak egitea da programa honen xedea.

Laguntzen onuradunak

Honako hauek izango dira laguntza honen onuradunak:

  • Merkatuan ondasunak eta/edo zerbitzuak eskaintzen dituen jarduera ekonomikorik egiten ez duten pertsona fisikoak.
  • Pertsona juridikoak, izaera pribatukoak, edo merkatuan ondasunak edo zerbitzuak eskaintzen dituen jarduera ekonomiko bat egiten duten pertsona fisikoak.
  • Nortasun juridikoa duten edo ez duten partzuergoak, elkarteak edo enpresa-taldeak edo pertsona fisikoen partzuergoak, elkarteak edo taldeak, besteak beste:
    • Bizitegi-sektoreko jabeen erkidegoak.
    • Energia berriztagarrien komunitateak eta herritarren energia-komunitateak.
    •  Kontzejuak, ermandadeak, administrazio-batzarrak eta eremu txikiagoko beste lurralde-erakunde batzuk, udalerriak, udalerrien mankomunitateak, Arabako lurralde historikoko koadrilak eta EAEko beste toki-erakunde batzuk.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra, foru-aldundiak eta erakunde, organismo publiko, fundazio eta sozietate guztiak.
  • Estatuko Administrazio Orokorraren mendeko portu-agintaritzak, betiere EAEn kokatuta badaude.

Diruz lagun daitezkeen jarduerak

Diruz laguntzeko modukoak izango dira jarraian zerrendatzen diren jarduerak, baldin eta EAEn gauzatzen badira eta horietako bakoitzerako ezartzen diren baldintzak betetzen badituzte:

  • Autokontsumorako energia elektrikoa sortzeko instalazioak egiteko inbertsioak.
  • Energia berriztagarrien iturrien bidez kontsumo termikoak elektrifikatzeko instalazioak egiteko inbertsioak.

Hautagarritasun-aldiaren ondorioetarako, exekuzio-konpromiso irmo oro laguntza-eskaeraren ondorengoa izatea eskatuko da.

Diruz lagun daitezkeen kostuak

Iturri berriztagarriak erabiliz autokontsumorako energia elektrikoa sortzeko instalazioetan diruz lagundu daitezkeen kostuak:

  • Ekipoetan eta materialetan inbertitzea.
  • Lotutako obrak eta/edo instalazioak gauzatzeko kostuak.
  • Ekipamendu elektromekanikoak, kontrolekoak eta osagarriak.
  • Goi-tentsioko, erdi-tentsioko eta behe-tentsioko sistema elektriko orokorra, transformadoreak, ebakuazio-linea eta sistema eta azpiegitura elektriko gehigarriak barne.
  • Monitorizazio-sistemak.
  • Obra zibilak.
  • Proiektuak edo memoria teknikoak idaztearen kostuak.
  • Zuzendaritza fakultatiboaren kostuak.
  • Obraren segurtasuna eta osasuna koordinatzea eta muntatzea.
  • Estalkietako amiantoa kentzea, eguzki-proiektu fotovoltaikoetarako.
  • Hondakinen kudeaketarekin lotutako kostuak.
  • Beharrezko gisa behar bezala justifikatzen diren beste partida batzuk.

Energia berriztagarrien iturrien bidez kontsumo termikoak elektrifikatzeko instalazioetan diruz lagundu daitezkeen kostuak:

  • Ekipoetan eta materialetan inbertitzea.
  • Obrak eta/edo instalazioak egiteko kostuak.
  • Ekipamendu elektromekanikoak, hidraulikoak, kontrolekoak eta osagarriak.
  • Kudeaketa-sistemak.
  • Miaketa-zundaketak eta TRT saiakuntzak instalazio geotermikoen kasurako.
  • Obra zibilak.
  • Diruz lagundutako sorkuntza-instalazioari lotutako klimatizazioaren barne-banaketa, zirkuitu hidraulikoak eta bero-igorleak, hala nola zoru erradiatzailea, tenperatura baxuko erradiadoreak edo fan coilak.
  • Kokalekuan dauden instalazioak eraistearen kostua.
  • Proiektuak edo memoria teknikoak idaztearen kostuak.
  • Zuzendaritza fakultatiboaren kostuak.
  • Obraren segurtasuna eta osasuna koordinatzea eta muntatzea.
  •  Hondakinen kudeaketarekin lotutako kostuak.
  • Beharrezko gisa behar bezala justifikatzen diren beste partida batzuk.

Gauzatze eta Justifikazio Epea

Diruz lagundu daitezkeen jarduerek justifikatuta, gauzatuta, fakturatuta eta ordainduta egon beharko dute laguntza eskatu eta gero, gehienez ere hamabi (12) hilabeteko epean, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazten den egunetik zenbatzen hasita, eta, nolanahi ere, beranduenez 2027ko abenduaren 30a baino lehen.

Enpresaren tamaina
1 - >250
Sektore ekonomikoa
Industria sektorea
Industriari lotutako zerbitzuak
Handizkako merkataritza
Elikagaigintza
Eraikuntza
Garraioa
Erakundea
Energiaren Euskal Erakundea
Eusko Jaurlaritza
Buletina ikusi
Gurekin hitzegitea gustatuko litzaizuke?
Xemein Etorbidea, 12-A
Lea-Artibai Berrikuntza Gunea
Markina Xemein (BIZKAIA)
946169172
kaixo@leartibaifundazioa.eus
© Leartibai Fundazioa 2025 | All Rights Reserved