• Hasiera
  • Taldea
  • Zerbitzuak
    • Enpresa berrien sorrera
    • Enpresei zerbitzuak
    • Behatokia
  • Programak
  • Lea-Artibai
    • Lea-Artibai
    • Enpresa ehuna
    • Eskualde estrategia
  • Bezeroak
  • Kontaktua
  • Berriak
  • Dirulaguntzak
    • Industria & B2B dirulaguntzak
    • Txikizkako merkataritza dirulaguntzak
    • Turismoa dirulaguntzak
    • Ekintzailetza dirulaguntzak
    • Udalen dirulaguntzak
  • es
Denak ikusi
Energia-Eraginkortasunean, Energia Berriztagarrietan, Garraioan eta Mugikortasun Eraginkorrean Inbertsioak egiteko Laguntza-Programa_2024
Dirulaguntza mota:
Ingurumena eta efizientzia energetikoa
Eskatzeko epea:
2024/05/15 - 2024/10/31

EAEko lurraldean instalazio eta eraikinetan energia aurreztea eta energia berriztagarriak erabiltzea, energia-kontsumoa arrazionalizatzea eta garraioan eta pertsonen mugikortasunean petrolioarekiko mendekotasuna murriztea helburu duten ekintzak sustatzeko, Laguntza Programa hau argitaratu da, energia-eraginkortasunean, energia berriztagarrietan, garraioan eta mugikortasun eraginkorrean inbertsioak egiteko. Honako sei laguntza-azpiprograma hauek osatzen dute programa hori:

  • 1. laguntza-azpiprograma – Industrian eta eraikinetan hidrogenoa kontsumitzeko inbertsioak.
  • 2. laguntza-azpiprograma – Industria-sektoreetako eta hirugarren sektoreko ETEetako energia-eraginkortasuneko inbertsioak.
  • 3. laguntza-azpiprograma – Energia berriztagarrien instalazioak gauzatzeko inbertsioak.
  • 4. laguntza-azpiprograma – Energia-eskaria kudeatzeko sistema integralak ezartzea.
  • 5. laguntza-azpiprograma – Garraio eta mugikortasun eraginkorrerako jarduketak.
  • 6. laguntza-azpiprograma – Ostalaritza-sektorean energia-eraginkortasun handiko ekipoak berritzea: hotelak, jatetxeak eta kafetegiak.

Laguntzaren Onuradunak

Honako erakunde hauek izango dira laguntza honen onuradunak, betiere EAEn gauzatzen badituzte:

1. azpiprograma (industrian eta eraikinetan hidrogenoa kontsumitzeko inbertsioak):

  • Izaera pribatuko pertsona juridikoak.
  • Kontzejuak, ermandadeak, administrazio-batzarrak eta eremu txikiagoko beste lurralde-erakunde batzuk.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra.

2. azpiprograma (Industria-sektoreetako eta hirugarren sektoreko ETEetako energia-eraginkortasuneko inbertsioak):

  • Industriako eta hirugarren sektoreko ETEak diren enpresak.
  • Zerbitzu Energetikoen Enpresa gisa jarduten duen pertsona juridiko oro.

3. azpiprograma (energia berriztagarrien instalazioak gauzatzeari lotutako inbertsioak):

  • Merkatuan ondasunak eta/edo zerbitzuak eskaintzen dituen jarduera ekonomikorik egiten ez duten pertsona fisikoak.
  • Merkatuan ondasunak eta/edo zerbitzuak eskaintzen dituen jarduera ekonomikoa egiten duten pertsona fisikoak (autonomoak).
  • Jabeen erkidegoak.
  • Izaera pribatuko pertsona juridikoak.
  • Kontzejuak, ermandadeak, administrazio-batzarrak eta eremu txikiagoko beste lurralde-erakunde batzuk.
  • Zerbitzu Energetikoen Enpresa gisa jarduten duen pertsona juridiko oro.

4. azpiprograma (energia-eskaria kudeatzeko sistema integralak ezartzea):

  • Pertsona juridiko pribatuak.
  • Kontzejuak, ermandadeak, administrazio-batzarrak eta eremu txikiagoko beste lurralde-erakunde batzuk.
  • Zerbitzu Energetikoen Enpresa gisa jarduten duen pertsona juridiko oro.

5. azpiprograma (garraioko eta mugikortasun eraginkorreko jarduketak):

  • Merkatuan ondasunak eta/edo zerbitzuak eskaintzen dituen jarduera ekonomikoa egiten duten pertsona fisikoak (autonomoak).
  • Egoitza soziala edo fiskala EAEn duten edo duten pertsona juridiko pribatuak.
  • Comunidades de propietarios.
  • Kontzejuak, ermandadeak, administrazio-batzarrak eta eremu txikiagoko beste lurralde-erakunde batzuk.

6. azpiprograma (Ostalaritza-sektorean energia-eraginkortasun handiko ekipoak berritzea; hotelak, jatetxeak eta kafetegiak):

  • Izaera pribatuko pertsona juridikoak eta jarduera ekonomikoren bat egiten duten pertsona fisikoak (autonomoak).

Diruz Lagun daitezkeen Jarduerak

1. azpiprograma (industrian eta eraikinetan hidrogenoa kontsumitzeko inbertsioak):

  • hidrogenoa industria-sektorean erregai edo lehengai gisa erabiltzea frogatzeko, baliozkotzeko eta sartzeko jarduketak;
  • eraikinetan eskari termikoak edo elektrikoak betetzeko erregai gisa hidrogenoa erabiltzeko proiektuak, eta, bi kasuetan, hidrogenoa egokitzeko eta biltegiratzeko inbertsioak.

2. azpiprograma (Industria-sektoreetako eta hirugarren sektoreko ETEetako energia-eraginkortasuneko inbertsioak):

  • Prozesuak eta horien elementu osagarriak berritzea eta hobetzea, energia-eraginkortasun handiko teknologiak erabiliz energia-kontsumoa nabarmen murriztu dela egiazta dadin.
  • Prozesuak eta horien elementu osagarriak berritzea eta hobetzea, energia-eraginkortasun handiko teknologiak erabiliz energia-kontsumoa nabarmen murriztu dela egiazta dadin.

3. azpiprograma (energia berriztagarrien instalazioak gauzatzeari lotutako inbertsioak):

  • Bero-ponpen bidez aprobetxatzeko zundaketa bertikalak egitea (zirkuitu itxia/irekia).
  • Energia berriztagarriko iturrietan oinarritutako eta energia konbentzionalez osatutako bero-sareetan erabiltzaile berriak sartzeko hartune eta azpiestazio berriak.
  • Hondakin-beroak aprobetxatzeko instalazio berriak.

4. azpiprograma (energia-eskaria kudeatzeko sistema integralak ezartzea):

  • Kontsumo-datuak denbora errealean lortzeko neurketa-ekipoak.
  • Energia kontsumitzen duten, energia berriztagarriak sortzen dituzten eta energia biltegiratzen duten sistemak erregulatzeko eta kontrolatzeko ekipoak.
  • Biltegiratze-tresneria, biltegiratze konbentzionalaren, hidraulikoaren edo beste biltegiratze-sistema berritzaile batzuen bidez.
  • Datuak biltzea, komunikatzea eta aztertzea errazteko softwarea garatzea edo erostea, proiektuan garatutako energia-kudeaketako jarduketak eraginkortasunez inplementatu ahal izateko.

5. azpiprograma (garraioko eta mugikortasun eraginkorreko jarduketak):

  • Mugikortasun bertikalean energia aurreztea.
  • Gas naturala hornitzeko instalazioak.
  • Lan-eremuan bizikletaren erabilera sustatzea.
  • Karga-trizikloak, lagundutako pedalei eragitekoak (elektrikoak) edo ez.
  • Bizikletak mailegatzeko sistema publikoak (udal-bizikletsharinga).
  • Bizikleten aparkaleku segurua.

6. azpiprograma (Ostalaritza-sektorean energia-eraginkortasun handiko ekipoak berritzea: hotelak, jatetxeak eta kafetegiak):

  • Produktuetarako hotz-ekipamendu komertziala (hozte-armairuak eta -mahaiak, hotz-ganberak, beira-arasa kontserbatzaileak, erakusmahaiak, etab.), merkatuan dauden energia-eraginkortasun handiko teknologiarik onenak erabiliz, ohiko ekipamenduaren aldean energia-kontsumoa nabarmen murriztea lortzeko.

Diruz Lagun daitezkeen Kostuak

1. azpiprograma (industrian eta eraikinetan hidrogenoa kontsumitzeko inbertsioak):

  • Ingurumena babesteko inbertsioaren kostuak, inbertsioaren guztizko kostuetan inbertsio bereizi gisa identifika daitezkeenean.
  • Gainerako kasu guztietan, ingurumena babesteko inbertsioaren kostuak, antzeko inbertsio bati erreferentzia eginez zehaztuko direnak, ingurumena gutxiago errespetatzen duena, laguntzarik gabe modu sinesgarrian egin zitekeena.

2. azpiprograma (Industria-sektoreetako eta hirugarren sektoreko ETEetako energia-eraginkortasuneko inbertsioak):

  • Diruz lagundu daitezkeen kostuak efizientzia energetikoaren maila handiagoa lortzeko beharrezkoak diren inbertsio-kostu gehigarriak izango dira.

3. azpiprograma (energia berriztagarrien instalazioak gauzatzeari lotutako inbertsioak):

  • Zundaketak egiteko kostuak.
  • Ekipamendu elektromekanikoak, hidraulikoak, kontrolekoak eta osagarriak.
  • Kudeaketa-, kontrol aktibo- eta monitorizazio-sistemak, kudeaketa optimizatzen lagun dezaten.
  • Proiektua behar bezala gauzatzeko beharrezko obra zibila.

4. azpiprograma (energia-eskaria kudeatzeko sistema integralak ezartzea):

  • Diruz lagundu daitezkeen jarduera horiek gauzatzeko behar diren inbertsio-kostuak.

5. azpiprograma (garraioko eta mugikortasun eraginkorreko jarduketak):

  • Diruz lagundu daitezkeen jarduera horiek gauzatzeko behar diren inbertsio-kostuak.

6. azpiprograma (Ostalaritza-sektorean energia-eraginkortasun handiko ekipoak berritzea: hotelak, jatetxeak eta kafetegiak):

  • Laguntzaren xede den ekipamenduari zuzenean lotutako kostuak. Ez da diruz lagunduko inolako kostu gehigarririk, hala nola instalazio-lanak, garraio-lanak eta abar.

Laguntzaren Zenbatekoa

1. azpiprograma (industrian eta eraikinetan hidrogenoa kontsumitzeko inbertsioak):

  • Eman beharreko laguntzaren zenbatekoa diruz lagundu daitezkeen kostuen ehuneko bat izango da. % 40 enpresa handientzat, % 50 enpresa ertainentzat eta % 60 enpresa txikientzat eta gainerako onuradunentzat.
  • Proiektu eta onuradun bakoitzeko laguntza, guztira eta gehienez, 300.000 eurokoa izango da.

2. azpiprograma (Industria-sektoreetako eta hirugarren sektoreko ETEetako energia-eraginkortasuneko inbertsioak):

  • Onuradun bakoitzeko 100.000 euroko laguntzaren guztizko eta gehieneko zenbatekoa.

3. azpiprograma (energia berriztagarrien instalazioak gauzatzeari lotutako inbertsioak):

  • Eman beharreko laguntzaren zenbatekoa diruz lagundu daitezkeen kostuen ehuneko bat izango da.
  • Jarduera ekonomikoa garatzen duten onuradunentzat: diruz lagundu daitezkeen kostuen % 30.
  • Jarduera ekonomikorik egiten ez duten onuradunentzat: diruz lagundu daitezkeen kostuen % 60.
  • Jarduketen guztizko eta gehieneko laguntza 50.000 eurokoa izango da proiektu bakoitzeko, eta 100.000 eurokoa onuradun bakoitzeko.

4. azpiprograma (energia-eskaria kudeatzeko sistema integralak ezartzea):

  • Lan-eremuan bizikletaren (berria) erabilera sustatzea: laguntzaren intentsitateak ezin izango du diruz lagundu daitekeen kostuaren % 25 gainditu. Laguntzaren gehieneko zenbatekoa 10.000 €izango da.
  • Pertsonak edo salgaiak garraiatzeko triziklo berriak, lagundutako pedalei eragitekoak (elektrikoak) edo ez: linea honetako jarduketek diruz lagundu daitekeen kostuaren % 25eko laguntza-ehunekoa izango dute, eta laguntzaren gehieneko zenbatekoa 1.500 €izango da.
  • Bizikletak mailegatzeko sistema publikoak: Linea honetako jarduketek diruz lagun daitekeen kostuaren % 50eko laguntza-ehunekoa izango dute, eta laguntzaren gehieneko zenbatekoa 50.000 €izango da.
  • Bizikleten aparkaleku segurua: Linea honetako jarduketek diruz lagundu daitekeen kostuaren % 25eko laguntza-ehunekoa izango dute, eta tiradera edo modulu indibidualeko laguntzaren gehieneko zenbatekoa 250 eurokoa izango da.

5. azpiprograma (garraioko eta mugikortasun eraginkorreko jarduketak):

  • Eman beharreko laguntzaren zenbatekoa diruz lagundu daitezkeen kostuen ehuneko bat izango da. Lerro honetarako diruz lagundu daitezkeen kostuen % 80 ezartzen da.
  • Dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa 600 euro gehi 40 euro izango da etxebizitza bakoitzeko, eta emaitza ez da 3.000 eurotik gorakoa izango.

6. azpiprograma (Ostalaritza-sektorean energia-eraginkortasun handiko ekipoak berritzea: hotelak, jatetxeak eta kafetegiak):

  • Jarduerek hirurehun mila euroko (300.000 €) laguntza izango dute onuradun bakoitzeko, guztira eta gehienez.

Gauzatze Epea

Nolanahi ere, diruz lagundu daitezkeen jarduerek gauzatuta eta fakturatuta egon beharko dute 2024ko abenduaren 31 baino lehen.

Justifikatzeko Epea

Laguntzaren onuradunek laguntzaren xede den jarduera egin, fakturatu eta ordaindu izana EEEren aurrean justifikatu beharko dute, beranduenez 2025eko urtarrilaren 15ean.

Beste Dokumentu Interesgarri Batzuk

Aldaketak:  2402678e.pdf (euskadi.eus)

Enpresaren tamaina
1 - >250
Sektore ekonomikoa
Industria sektorea
Industriari lotutako zerbitzuak
Handizkako merkataritza
Eraikuntza
Garraioa
Erakundea
Energiaren Euskal Erakundea
Buletina ikusi
Gurekin hitzegitea gustatuko litzaizuke?
Xemein Etorbidea, 12-A
Lea-Artibai Berrikuntza Gunea
Markina Xemein (BIZKAIA)
946169172
kaixo@leartibaifundazioa.eus
© Leartibai Fundazioa 2025 | All Rights Reserved