• Hasiera
  • Taldea
  • Zerbitzuak
    • Enpresa berrien sorrera
    • Enpresei zerbitzuak
    • Behatokia
  • Programak
  • Lea-Artibai
    • Lea-Artibai
    • Enpresa ehuna
    • Eskualde estrategia
  • Bezeroak
  • Kontaktua
  • Berriak
  • Dirulaguntzak
    • Industria & B2B dirulaguntzak
    • Txikizkako merkataritza dirulaguntzak
    • Turismoa dirulaguntzak
    • Ekintzailetza dirulaguntzak
    • Udalen dirulaguntzak
  • es
Denak ikusi
Fast Track Innobideak Programa_2024
Dirulaguntza mota:
Berrikuntza eta lehiakortasuna
Eskatzeko epea:
2024/04/03 - 2024/05/30

Oinarri hauen xedea da EAEn kokatutako industriako ETEetan eta produktu-prozesu industrialari lotutako zerbitzuetan produktuaren eta/edo prozesuaren berrikuntza zehazteko laguntza-programa bat arautzea eta deitzea, bi ildoren bidez:

  • 1. Lerroa: Euskadi 2030 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planaren baitako espezializazio-eremuetan berrikuntza-proiektuak egitea.
  • 2. Lerroa: Berrikuntza bultzatzeko funtsezko ekintza osagarriak egitea.

Erakunde Onuradunak

ETEak, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoan jarduera industrialeko zentro bat edo produktu-prozesu industrialari lotutako zerbitzu-zentro bat badute eta Euskal Autonomia Erkidegoko Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren dagokion epigrafean alta emanda badaude.

2. lerroan, Kudeaketa Aurreratuaren – Kudeabideren bidez pasabidea sustatzeko funtsezko ekintza osagarrien kasuan, gutxienez 50 enpleguko plantilla izan beharko dute, batez beste, dirulaguntzaren eskaera aurkeztu aurreko 12 hilabeteetan.

Diruz Lagun Daitezkeen Jarduerak

Hauek izango dira diruz lagundu daitezkeen jarduerak:

1. Lerroa: Proiektuak egitea Euskadi 2030 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planaren barruan dauden espezializazio-eremuetan:

  • Garapena TRL altuetan (7-9 bitarteko TRLak), produkturako eta produkzio-prozesurako.
  • Produkturako eta produkzio-prozesurako teknologiak sartzea.
  • Negozio-prozesuetan metodologiak txertatzea.
  • Negozio-Ereduetan.

Proiektu batek dirulaguntza jaso ahal izateko, 50.000 euroko aurrekontua aurkeztu beharko du gutxienez.

2. Lerroa: Berrikuntza sustatzeko funtsezko ekintza osagarriak gauzatzea, honako tipologia hauetakoren batean:

  • Kudeaketa aurreratua – KUDEABIDE.
  • I+G+b babestea eta balioestea.
  • I+G+b nazioartekotzea.

Proiektu batek dirulaguntza jaso ahal izateko, gutxienez 10.000 euroko aurrekontua aurkeztu beharko du.

Diruz Lagun Daitezkeen Gastuak

1. Lerroaren kasuan:

  • Langile-kostuak.
  • Tresnen eta ekipoen kostuak.
  • Patenteen kostuak.
  • Gastu orokorrak eta beste ustiapen-gastu gehigarri batzuk.
  • Berrikuntzarako aholkularitza- eta laguntza-zerbitzuen kostuak.
  • Bidalketa-kostuak zerbitzu-eginkizunetan.
  • Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileak azpikontratatzearen kostuak.

2. Lerroaren kasuan:

  • Berrikuntzarako aholkularitza- eta laguntza-zerbitzuen kostuak.

Laguntzen Zenbatekoa

Onuradun bakoitzari bi ildoetan ematen zaizkion laguntzak diruz lagun daitezkeen gastuen aurrekontuetatik gastu hautagarrien % 50eraino iritsi ahal izango dira.

1. lerroaren kasuan, dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa 250.000 eurokoa izango da onuradun eta deialdi bakoitzeko, aurkeztutako proiektu guztietarako.

2. lerroaren kasuan, dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa 25.000 eurokoa izango da onuradun eta deialdi bakoitzeko, aurkeztutako proiektu guztietarako.

Nolanahi ere, bi lerroetarako dirulaguntzen gehieneko zenbatekoa ezingo da izan onuradun bakoitzeko 250.000 eurotik gorakoa deialdi honetan.

Gauzatze Epea

Diruz lagundu daitezkeen jarduerak laguntza-eskaera elektronikoki aurkeztu ondoren hasi beharko dira, deialdiaren urte naturalaren barruan, eta gehienez ere 12 hilabeteko epean ezarri beharko dira, laguntza-eskaeran aitortutako proiektua hasten den egunetik zenbatzen hasita, eta, nolanahi ere, 2025eko irailaren 25a baino lehen.

Justifikatzeko Epea

Likidazio-eskaera aurkezteko epea bi (2) hilabetekoa izango da, laguntza-eskaeran adierazitako proiektua gauzatzen amaitzen den egunetik zenbatzen hasita, gehienez ere 2025eko azaroaren 25ean.

Beste Dokumentu Batzuk

Ebazpena: 2404494e.pdf (euskadi.eus)

Enpresaren tamaina
1 - 250
Sektore ekonomikoa
Industria sektorea
Industriari lotutako zerbitzuak
Erakundea
Eusko Jaurlaritza
Buletina ikusi
Gurekin hitzegitea gustatuko litzaizuke?
Xemein Etorbidea, 12-A
Lea-Artibai Berrikuntza Gunea
Markina Xemein (BIZKAIA)
946169172
kaixo@leartibaifundazioa.eus
© Leartibai Fundazioa 2025 | All Rights Reserved