• Hasiera
  • Taldea
  • Zerbitzuak
    • Enpresa berrien sorrera
    • Enpresei zerbitzuak
    • Behatokia
  • Programak
  • Lea-Artibai
    • Lea-Artibai
    • Enpresa ehuna
    • Eskualde estrategia
  • Bezeroak
  • Kontaktua
  • Berriak
  • Dirulaguntzak
    • Industria & B2B dirulaguntzak
    • Txikizkako merkataritza dirulaguntzak
    • Turismoa dirulaguntzak
    • Ekintzailetza dirulaguntzak
    • Udalen dirulaguntzak
  • es
Denak ikusi
“Gaitasun Digital Profesionalak” Laguntza-Programa 2024
Dirulaguntza mota:
Eraldaketa digitala
Eskatzeko epea:
-
Araudia:
Minimis

Oinarri hauen helburua da Euskal Autonomia Erkidegoko enpresetan «Gaitasun Digital Profesionalen» Ikanos Sistema ezartzeko proiektuak bultzatzera bideratutako espezieko laguntzak emateko baldintzak definitzea, enpresaren lehiakortasuna eta pertsonen garapen profesionala hobetzeko.

Programa honen xede den gauzazko laguntza enpresa onuradunari aholkularitza espezializatu eta indibidualizatua ematea izango da, diruz lagundutako proiektua egin dezan. Aholkularitza hori «Gaitasun Digital Profesionalen» Ikanos sistema ezartzea izango da.

Laguntzen onuradunak

Enpresa-jarduera gauzatzen duten pertsona fisiko eta juridikoek jaso ahal izango dituzte programa honetan jasotako laguntzak, enpresaren tamaina edozein dela ere. Hori guztia, baldin eta:

  • Euskal Autonomia Erkidegoan jarduera-zentro bat izatea; zentro horretan, aurkeztutako proiektuak eragina izan beharko du, eta bertan egingo da diruz lagundu daitekeen jarduera.
  • Euskadiko Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda badaude.

Diruz lagun daitezkeen jarduerak

Diruz lagundu ahal izango da enpresa onuradunari aholkularitza espezializatua eta indibidualizatua ematea, «Enpresa onuradunaren plantillako 27 langileren gaitasun digitalak diagnostikatzeko eta ebaluatzeko proiektuak, gehienez, egiteko, enpresan identifikatzen diren profil profesionaletan oinarrituta eta Ikanos ereduaren arabera».

Enpresa bakoitzak laguntza-eskaera bakarra aurkeztu ahal izango du, eta Gaitasun Digital Profesionalen proiektu bakarra egin ahal izango du deialdi honen kargura.

Laguntzen zenbatekoa

Honela kalkulatuko da laguntzaren zenbatekoa: 300 euroko zenbatekoa, gaitasun digital profesionalen diagnostiko bakoitzaren gauzatze-zenbatekoari dagokiona, bider enpresa eskatzaileak bere eskabidean proposatzen duen eta diruz lagun daitekeen proiektua gauzatzen parte hartzen duen plantillako pertsona-kopurua.

Espezietan emandako laguntzaren gehieneko zenbatekoa 8.100 eurokoa izango da, diruz lagun daitekeen proiektu bat gauzatzeari dagokiona. Proiektu horrek, gehienez, enpresa onuraduneko plantillako 27 pertsonaren parte-hartzea ekarriko du.

Gauzatzeko epea

Proiektuak gauzatzeko gehieneko epea 6 hilabetekoa izango da, ebazpena ematen den egunetik zenbatzen hasita, eta epe hori beste 6 hilabetez luzatu ahal izango da.

Enpresaren tamaina
1 - >250
Sektore ekonomikoa
Industria sektorea
Industriari lotutako zerbitzuak
Handizkako merkataritza
Elikagaigintza
Eraikuntza
Garraioa
Erakundea
SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentzia
Eusko Jaurlaritza
Buletina ikusi
Gurekin hitzegitea gustatuko litzaizuke?
Xemein Etorbidea, 12-A
Lea-Artibai Berrikuntza Gunea
Markina Xemein (BIZKAIA)
946169172
kaixo@leartibaifundazioa.eus
© Leartibai Fundazioa 2025 | All Rights Reserved