
Agindu honen xedea da oinarri teknologikoko ETEak eta/edo berritzaileak sortzea eta garatzea sustatzeko aurrerakin itzulgarriak arautzea eta deialdia egitea 2025eko ekitaldirako.
Aldaketen mende dagoen informazioa, dagokion araudia argitaratzeke dagoena.
Gauzatu Industria programaren aurrebaldintzari esker, programaren deialdia egin aurretik hasitako inbertsioak diruz laguntzeko modukotzat jo daitezke 2025. urterako.
Horrela, aurreeskabidea aurkeztu eta eskabide formala egin arteko epean egindako inbertsioak diruz laguntzeko modukoak izango dira, programaren deialdia argitaratu ondoren. Beraz, 2025eko urtarrilaren 2tik aurrera, aurreeskabidea aurkez daiteke.
Erakunde Onuradunak
Enpresa txiki eta ertainak (ETEak), erauzketa-, transformazio-, ekoizpen- eta produktu-prozesu industrialari lotutako zerbitzu-industrialak direnak, eta jarduera nagusia IT/OT inguruneetarako zibererasoen aurreko babes-sistemen konbergentzia eta integrazioa dutenak (Information Technology/Operational Technology) enpresa industrialetan (BCSC Segurtasuneko Euskal Zentroaren zibersegurtasun-katalogoan erregistratuta), oinarri teknologiko eta/edo berritzailekotzat jotzen direnak.
Diruz Lagun daitekeen Inbertsioa
- Kategoria hauetakoren bat izatea:
- (203) Jabetza Industriala eta PatenteaK
- (206) Informatika-Aplikazioak
- (210) Lurrak eta Ondasun Naturalak
- (211) Eraikuntzak
- (212) Instalazio Teknikoak
- (213) Makineria
- (214) Tresneria
- (215) Bestelako Instalazioak
- (217) Informazio-Prozesuetarako Ekipoak
- Lehen aldiz erabiltzea edo martxan jartzea.
- Gutxienez hiru urteko amortizazio-aldia ezarrita izatea.
- Finantza-errentamenduaren bidez finantzatutako inbertsioak berariaz jasotzea erosteko aukera kontratuaren amaieran.
- Hirugarrenei lagata ez egotea, kontraprestazioarekin edo gabe.
- Enpresa eskatzaileak berak edo enpresa elkartuek edo lotuek fabrikatu ez dituztenak.
- Diruz lagundu daitezkeen aktibo ez-materialak, oro har, enpresa onuradunaren establezimenduan ustiatu beharko dira.
Laguntzen Zenbatekoak
Diruz lagundu daitekeen inbertsioaren intentsitateak enpresaren tamainaren eta oinarri teknologiko edota berritzailearen arabera kalkulatuko dira:
- Enpresa Txiki Teknologikoa: % 35
- Enpresa Txiki Berritzailea: % 30
- Enpresa Ertain Teknologikoa: % 30
- Enpresa Ertain Berritzailea: % 25