
Agindu honen xedea da Eusko Jaurlaritzak, Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailaren bitartez, gizarte-ekonomiako erakundeek enpresa-lankidetzako ekintzak egiteko emango dituen laguntzen deialdia egitea 2025eko ekitaldirako, honako oinarri hauetan jasotzen diren baldintzetan.
Pertsona Onuradunak
Agindu honetan aurreikusitako laguntzak honako erakunde eta pertsona hauek jaso ahal izango dituzte, betiere beren jarduera nagusiki Euskal Autonomia Erkidegoan garatzen badute:
- Kooperatiba-sozietate edo lan-sozietate forma duten gizarte-ekonomiako enpresak.
- Gizarte-ekonomiako enpresen eta erakundeen elkarteak eta elkarte-egiturak.
- Gizarte-ekonomiako enpresa-lankidetzarako egiturak eta gizarte-ekonomiako enpresek osatutako erakundeak.
- Gizarte-ekonomiako enpresak batzeko prozesuan xurgatzen diren erakundeetako bazkideak.
Diruz lagun daitezkeen jarduerak
Agindu honetan aurreikusitako laguntzak dirulaguntzatzat hartuko dira, eta horien gastuak honako jarduera hauek finantzatzera bideratuko dira:
- Lankidetza-proiektu bat egitea eta ezartzea.
- Elkartekideen arteko estrategia bateratuak diseinatzea, jarduerak berritzeko edo dibertsifikatzeko; sinergietatik, eskala-ekonomietatik eta lotutako arloetako aukeretatik eratorriak
- Akordioak egitea eta formalizatzea, eta enpresak edo enpresen arteko lankidetzarako egiturak sortzea.
- Gizarte-ekonomiako enpresen bat-egitea prestatzea eta formalizatzea.
- Gizarte-ekonomiako enpresen bat-egiteen kasuan, xurgatutako sozietateko bazkideek sozietate xurgatzailearen kapital sozialerako ekarpen berriak harpidetzea.
- Euskadin gizarte-ekonomia ordezkatzen duten erakunde gorenek elkartekideentzat egindako lankidetzako jarduerak.
- Lankidetzako jarduerak, familia guztiek partekatzen dituzten erronkak identifikatzeko eta gizarte-ekonomiako familiek gizartean duten eragin positiboa ezagutarazteko mezuen hedapena programatzeko.
- Gizarte-ekonomiako enpresek edo erakundeek kontratazio publikoaren esparru guztietan parte har dezaten errazteko neurriak aplikatzea.
Dirulaguntzen zenbatekoa
- 2.1.a), 2.1.b), 2.1.f) eta 2.1.h) oinarriko jarduerak: jardueraren kostuaren % 50, 12.000 euroko mugarekin erakunde onuradun bakoitzeko.
- 2.1.c) oinarriko jarduerak: jardueraren kostuaren % 50, erakunde onuradun bakoitzeko 30.000 euroko mugarekin.
- 2.1.d) oinarriko jarduerak: jardueraren kostuaren % 50, erakunde onuradun bakoitzeko 30.000 euroko mugarekin.
- 2.1.e) oinarriko jarduerak: harpidetutako kapitalaren % 100, gehienez 3.000 euro bazkide sartu bakoitzeko.
- 2.1.g) oinarriko jarduerak: jardueraren kostuaren % 100, erakunde onuradun bakoitzeko 80.000 euroko mugarekin.
Diruz lagun daitezkeen gastuak
- 2.1.b) oinarriko kasuetarako, diruz lagundu daitezkeen gastutzat hartuko dira integrazio-erakundearen koordinazio-gastuak, integrazio-erakundearen lan-orduak, hau da, lan-bazkideen orduak, eta ez bazkideenak, diseinu grafikoaren prozesua garatzeko gastuak, hala nola material-gastuak, alokairuak eta antzeko beste batzuk, eta integrazio-erakundeak emandako kanpo-aholkularitzako gastuak, beharrezkoa denean.
- 2.1.c) eta 2.1.d) oinarrien kasuetan, diruz lagundu daitezkeen gastutzat hartuko dira.
lege-aholkularitzako eta/edo aholkularitza ekonomikoko minutari dagozkionak, akordioak formalizatzeko notario- eta erregistro-kostuak; lehen diruz lagundutako eta artikulu horretan jasotako egiturak eta akordioak finkatzeari dagokionez, kontsolidazio hori egiteko beharrezkoak diren gastuak izango dira diruz lagun daitezkeenak. - 2.1.e) oinarriaren kasuetarako, diruz lagundu daitekeen gastutzat hartuko da sozietate xurgatzaileari emandako kapital harpidetu berria, bat egindako sozietatearen kapitaletik ez datorrena. Harpidetza 2025eko abenduaren 31 baino lehen egin beharko da.
- 2.1.f) oinarriko kasuetarako, hura gauzatzeko beharrezkoak direnak, diruz lagundutako ekintza egiteko barne-kostuak barne.
- 2.1.g) oinarriko kasuetarako, partekatutako erronkak identifikatzeko eta mezuen hedapena programatzeko beharrezkoak direnak.
- 2.1.h) oinarriko kasuetarako, hartutako neurriak ezartzeko beharrezkoak diren gastuak.
Laguntzaren ordainketa
Deialdi honen babesean emandako dirulaguntzak honela ordainduko dira:
- Lehenengo ordainketa, dirulaguntza osoaren % 75erainokoa, dirulaguntza ematen den unean.
- Bigarren ordainketa, gainerako % 25era artekoa, diruz lagundutako jarduera amaitzen den egunean.
Justifikatzeko epea
Aipatutako dokumentazioa aurkezteko epea 3 hilabetekoa izango da, diruz lagundutako ekintzak amaitzen direnetik zenbatzen hasita.