• Hasiera
  • Taldea
  • Zerbitzuak
    • Enpresa berrien sorrera
    • Enpresei zerbitzuak
    • Behatokia
  • Programak
  • Lea-Artibai
    • Lea-Artibai
    • Enpresa ehuna
    • Eskualde estrategia
  • Bezeroak
  • Kontaktua
  • Berriak
  • Dirulaguntzak
    • Industria & B2B dirulaguntzak
    • Txikizkako merkataritza dirulaguntzak
    • Turismoa dirulaguntzak
    • Ekintzailetza dirulaguntzak
    • Udalen dirulaguntzak
  • es
Denak ikusi
Gizarte-ekonomiako enpresetan bazkideak sartzeko laguntzak_2023 (banakoentzako laguntza)
Dirulaguntza mota:
Kontratazioa/ formazioa
Eskatzeko epea:
2023/05/18 - 2023/07/17

Agindu honetan aurreikusitako laguntzak dirulaguntzatzat hartuko dira, eta honako jarduera hauek finantzatzera bideratuko dira:
a) Langabezian dauden pertsonak kooperatiba-sozietatearen edo lan-sozietatearen forma juridikoa duten enpresetan sartzea, iraupen mugagabeko bazkide langile edo lan-bazkide gisa.

b) Bazkide ez diren eta besteren konturako lan-kontratua duten langileak, jardunean daudenak, kooperatiba-sozietatearen edo lan-sozietatearen forma juridikoa duten enpresetan bazkide langile edo lan-bazkide mugagabe gisa sartzea.
c) Desgaitasuna duten pertsonak bazkide langile edo lan-bazkide mugagabe gisa sartzea kooperatiba-sozietatearen edo lan-sozietatearen forma juridikoa duten enpresetan.
d) Nekazaritza-, abeltzaintza- eta basogintza-ustiategien eta ustiategi mistoen titularrak nekazaritzako eta elikagaigintzako kooperatibetan bazkide mugagabe gisa sartzea.

Laguntzaren intentsitatea

  • Lan eta Enplegu Sailak zenbateko hauek emango ditu dirulaguntza gisa:
    • a) 1.a) artikuluan aurreikusitako kasuengatik: 2.500 euro.
    • b) 1.b) artikuluan aurreikusitako kasuengatik: 1.500 euro.
    • c) 1.c) artikuluan aurreikusitako kasuengatik: 2.000 euro.
    • d) 1.d) artikuluan aurreikusitako kasuengatik: 2.000 euro.
  • Zenbateko horri hirurehun (300) euro gehitu ahal izango zaizkio hurrengo ataletan adierazitako kontzeptuetako bakoitzarengatik. Kontzeptu horiek metatu egingo dira:
    • a) Emakumea izatea.
    • b) Desgaitua izatea, hau da, urritasun fisiko, psikiko eta/edo sentsorialen bat duen pertsona izatea, eta minusbaliotasunen bat aitortua izatea.gutxienez, % 45ekoa
    • c) Eusko Jaurlaritzaren eta Justizia Ministerioaren arteko espetxe-arloko esparru-hitzarmena kontuan hartuta, hirugarren graduko barneratuak eta liberatuak izatea, kooperatiba-sozietate edo lan-sozietate batean bazkide langile edo lan-bazkide gisa sartzen diren baldintzak.
    • d) Guraso bakarreko familia baten aita edo ama, hau da, ordaindutako jarduerarik egiten ez duen seme edo alaba bat edo batzuk ardurapean dituena.
    • e) Genero-indarkeriaren biktima izan diren pertsonak
    • f) Gizarteratze- eta laneratze-prozesua laneratze-enpresa batean amaitu duten pertsonak.
    • g) Terrorismo-ekintzen biktima izan diren pertsonak
    • h) Toxikomano ohiak (alkoholiko ohiak eta drogazale ohiak)
  • Emandako dirulaguntzak ezin izango ditu, inola ere, honako ehuneko hauek gainditu:
    • a) 1.a) artikuluan aurreikusitako kasuetan: % 100.
    • b) 1.b) artikuluan aurreikusitako kasuetan: % 50.
    • c) 1.c) artikuluan aurreikusitako kasuetan: % 75.
    • d) 1.d) artikuluan aurreikusitako kasuetan: % 75. Lanaldi partzialeko dedikazioaren kasuan, ehunekoa harpidetutako kapitalaren % 50era murriztuko da.
Enpresaren tamaina
1 - >250
Sektore ekonomikoa
Gizarte ekonomiako enpresak
Erakundea
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak
Buletina ikusi
Gurekin hitzegitea gustatuko litzaizuke?
Xemein Etorbidea, 12-A
Lea-Artibai Berrikuntza Gunea
Markina Xemein (BIZKAIA)
946169172
kaixo@leartibaifundazioa.eus
© Leartibai Fundazioa 2025 | All Rights Reserved