
Agindu honen xedea da Eusko Jaurlaritzak, Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailaren bitartez, gizarte-ekonomian ekiteko eta gizarte-ekonomiako enpresetan bazkideak sartzeko emango dituen laguntzen deialdia egiteko oinarriak onartzea, eta 2025erako deialdia egitea.
Agindu honetan aurreikusitako laguntzak 7 laguntza-ildotan banatzen dira, hiru kapitulutan banatuta.
- II. kapitulua: gizarte-ekonomiako enpresak sortzen lagunduko duen ekosistema mantentzeko laguntzak (ekintzailetza kolektiboa sustatzea):
- 1. lerroa. Ideia-lehiaketa.
- 2. lerroa. Preskriptore-sarea.
- 3. lerroa. Planifikatutako lurralde-sustapena.
- III. kapitulua: gizarte-ekonomiako enpresak eratzeko eta sustatzeko laguntzak.
- 4. lerroa. Gizarte-ekonomiako enpresak eratzea.
- 5. lerroa. Gizarte-ekonomiako enpresak eratzea helburu duten sustatzaileak.
- 6. lerroa. Krisialdian/belaunaldi-erreleboan dauden enpresentzako bideragarritasun-azterlanak.
- IV. kapitulua: gizarte-ekonomiako enpresetan bazkideak sartzeko laguntzak.
- 7. lerroa. Sozietate kooperatibo edo lan-sozietateko forma juridikoa duten enpresak iraupen mugagabeko bazkide langile edo lan-bazkide gisa sartzea, lau taldetan:
- Langabetuak.
- Besteren konturako bazkide ez diren langileak.
- Desgaitasuna duten pertsonak.
- Nekazaritzako elikagaien kooperatibetan bazkide bihurtzen diren pertsonak.
- 7. lerroa. Sozietate kooperatibo edo lan-sozietateko forma juridikoa duten enpresak iraupen mugagabeko bazkide langile edo lan-bazkide gisa sartzea, lau taldetan:
Pertsona onuradunak
Agindu honetako II. eta III. kapituluetan aurreikusitako laguntzak jaso ahal izango dituzte beren jarduera nagusiki Euskal Autonomia Erkidegoan garatzen duten erakundeek.
Agindu honetako IV. kapituluan aurreikusitako laguntzak jaso ahal izango dituzte 2023ko uztailaren 1etik agindu honetako eskabideak aurkezteko epea amaitu arteko aldian bazkide mugagabe bihurtu direnek, bi egun horiek barne.
Ordaintzeko modua
Dirulaguntzak honela ordainduko dira:
- II. eta III. kapituluetako jardueretarako, lehenengo ordainketa dirulaguntza osoaren % 80 izango da, dirulaguntza eman ondoren, eta bigarren ordainketa, gainerako % 20a.
- IV. kapituluko diruz lagundu daitezkeen jarduketetarako, igorpen bakarra egingo da, onuradunak dirulaguntza onartu ondoren edo, hala badagokio, 15 eguneko epea igaro eta idatziz uko egin ez badio.
III. KAPITULUA: GIZARTE-EKONOMIAKO ENPRESAK ERATZEKO ETA SUSTATZEKO LAGUNTZAK
Diruz lagundu daitezkeen jarduerak
- 4. lerroa: Gizarte Ekonomiako enpresak eratzea 2024ko irailaren 16tik agindu honetako eskabideak aurkezteko epearen amaierara bitartean, bi egunak barne.
- 5. lerroa: Gizarte Ekonomiako enpresa bat eratzearekin zuzenean lotutako sustapen-ekintzak egitea, jarraipena eta aholkularitza barne.
- 6. lerroa: 2025. urtean, gizarte-ekonomiako enpresa bat sustatzeko, honako azterlan hauek egitea:
- Sozietate anonimoen edo mugatuen bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioaren azterketa.
- Langileek beren zerbitzuak ematen dituzten enpresan belaunaldi-erreleborik gabe jabetzan hartzearen bideragarritasunari buruzko azterketa juridikoa eta ekonomiko-finantzarioa.
Erakunde onuradunak
- 4. lerroko jardueretarako: kooperatibak eta lan-sozietateak.
- 5. lerroko jardueretarako: helburu soziala kooperatibak edo lan-sozietateak eratzea sustatzea duten pertsona juridikoak, baldin eta irabazi-asmorik gabekoak badira edo, nagusiki, irabazi-asmorik gabeko erakundeen jabetzapekoak badira.
- 18.c) oinarriko jardueretarako: enpresa-bideragarritasunari buruzko azterlanak egin ditzaketen kanpoko aholkularitza-enpresak.
IV. KAPITULUA: GIZARTE EKONOMIAKO ENPRESETAN BAZKIDEAK SARTZEKO LAGUNTZAK
Diruz lagundu daitezkeen jarduerak
- Langabetuak kooperatiba-sozietateko edo lan-sozietateko forma juridikoa duten enpresetan sartzea, bazkide langile gisa edo iraupen mugagabeko lan-bazkide gisa.
- Besteren konturako lan-kontratua duten eta jardunean dauden langile ez-bazkideak iraupen mugagabeko bazkide langile edo lan-bazkide gisa sartzea kooperatiba-sozietateko edo lan-sozietateko forma juridikoa duten enpresetan.
- Desgaituak iraupen mugagabeko bazkide langile edo lan-bazkide gisa sartzea kooperatiba-sozietateko edo lan-sozietateko forma juridikoa duten enpresetan.
- Nekazaritza-, abeltzaintza- eta basogintza-ustiategien eta ustiategi mistoen titularrak nekazaritza- eta elikagaigintza-kooperatibetan sartzea, iraupen mugagabeko bazkide gisa.
Dirulaguntzen zenbatekoa
Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailak dirulaguntza hauek emango ditu:
- Diruz laguntzeko moduko ekintza gisa aurreikusitako kasuengatik: 3.000 euro.
- Diruz laguntzeko moduko ekintza gisa aurreikusitako kasuengatik: 2.000 euro.
- Diruz laguntzeko moduko ekintza gisa aurreikusitako kasuengatik: 2.500 euro.
- Diruz laguntzeko moduko ekintza gisa aurreikusitako kasuengatik: 2.000 euro.
Zenbateko hori 300 eurotan handitu ahal izango da hurrengo ataletan adierazitako kontzeptu bakoitzeko, eta metagarriak izango dira:
- Emakumea izatea.
- Ezingabetasun egoera izatea.
- Guraso bakarreko familia bateko aita edo ama.
- Gizarteratze- eta laneratze-prozesua laneratze-enpresa batean amaitu duten pertsonak.
- Terrorismo-ekintzen biktima izan diren pertsonak.
- Toxikomano ohiak (alkoholiko eta drogazale ohiak).
Emandako dirulaguntzak ezin izango ditu, inola ere, ehuneko hauek gainditu:
- Diruz laguntzeko moduko ekintza gisa aurreikusitako kasuengatik: % 100.
- Diruz laguntzeko moduko ekintza gisa aurreikusitako kasuengatik: % 50.
- Diruz laguntzeko moduko ekintza gisa aurreikusitako kasuengatik: % 75.
- Diruz laguntzeko moduko ekintza gisa aurreikusitako kasuengatik: % 75. Lanaldi partzialeko dedikazioaren kasuan, ehuneko hori harpidetutako kapitalaren % 50era murriztuko da.