• Hasiera
  • Taldea
  • Zerbitzuak
    • Enpresa berrien sorrera
    • Enpresei zerbitzuak
    • Behatokia
  • Programak
  • Lea-Artibai
    • Lea-Artibai
    • Enpresa ehuna
    • Eskualde estrategia
  • Bezeroak
  • Kontaktua
  • Berriak
  • Dirulaguntzak
    • Industria & B2B dirulaguntzak
    • Txikizkako merkataritza dirulaguntzak
    • Turismoa dirulaguntzak
    • Ekintzailetza dirulaguntzak
    • Udalen dirulaguntzak
  • es
Denak ikusi
Gizarte-Ekonomian Ekiteko Laguntzak 2024
Dirulaguntza mota:
Kontratazioa/ formazioa
Eskatzeko epea:
2024/09/13 - 2024/10/13
Araudia:
Minimis

Agindu honen xedea da Eusko Jaurlaritzak, Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailaren bitartez, Gizarte Ekonomian Ekiteko Laguntzak emateko deialdia egiteko oinarriak onartzea, bai eta 2024rako deialdia egitea ere.

Agindu honetan aurreikusitako laguntzak hiru kapitulutan banatzen dira:

  • II. Kapitulua: Gizarte Ekonomiako enpresak sortzen lagunduko duen ekosistema sortzeko laguntzak.
  • III. Kapitulua: Gizarte-ekonomiako enpresak eratzeko eta sustatzeko laguntzak.
  • IV. Kapitulua: Duela gutxi eratutako gizarte-ekonomiako enpresak sendotzeko laguntzak.

II. KAPITULUA: GIZARTE-EKONOMIAKO ENPRESAK SORTZEN LAGUNDUKO DUEN EKOSISTEMA SORTZEKO LAGUNTZAK

Diruz Lagun daitezkeen Jarduerak

Kapitulu honen ondorioetarako, honako hauek hartuko dira diruz laguntzeko moduko jardueratzat:

  • Ideia-lehiaketak diseinatzea eta egitea, gizarte-ekonomian espiritu ekintzailea sustatzeko eta gizarte-ekonomian enpresa-kultura zabaltzeko.
  • Gizarte Ekonomiaren ereduko preskriptoreen sarea optimizatzea eta osatzea.
  • Gizarte-ekonomiako enpresen lurralde-sustapen planifikaturako urteko jarduera-plan bat egitea, garatzea eta gauzatzea.
  • Gizarte-ekonomiako enpresa gehiago sortzea eta eraldatzea eragozten duten oztopo juridikoak aztertzea.

Erakunde Onuradunak

Agindu honetan aurreikusitako laguntzak jaso ahal izango dituzte honako hauek:

  • Gizarte-ekonomiako enpresa-elkarteak eta gizarte-ekonomiako enpresa-lankidetzako egiturak edo taldeak, baldin eta beren helburu sozialean gizarte-ekonomiako enpresak sustatzea eta sortzea sartzen badute, eta jarduera horietan gutxienez bi urteko esperientzia badute: 13.a), 13.b) eta 13.d) oinarrietako jardueretarako.
  • Helburu soziala enpresak sustatzea duten pertsona juridikoak, ahal dela Kooperatibak edo Lan Sozietateak eratzea, irabazi-asmorik gabekoak badira edo haien jabetza, gehienbat, irabazi-asmorik gabeko erakundeena bada: 13.a) eta 13.c) artikuluetako jardueretarako.

Dirulaguntzen Zenbatekoa

Dirulaguntzaren zenbatekoa eta muga aplikagarriak honako hauek izango dira:

  • 13.a) oinarriko diruz lagun daitezkeen jardueretarako: jardueraren kostuaren % 75, erakunde onuradun bakoitzeko 35.000 euroko mugarekin.
  • 13.b) oinarriko diruz lagun daitezkeen jardueretarako: jardueraren kostuaren % 85, diruz lagun daitekeen jarduera bakoitzeko 10.000 euroko mugarekin.
  • 13.c) oinarriko diruz lagun daitezkeen jardueretarako: jardueraren kostuaren % 85, diruz lagun daitekeen jarduera bakoitzeko 60.000 euroko mugarekin.
  • 13.d) oinarriko diruz lagun daitezkeen jardueretarako: jardueraren kostuaren % 75, erakunde onuradun bakoitzeko 30.000 euroko mugarekin.

III. KAPITULUA: GIZARTE-EKONOMIAKO ENPRESAK ERATZEKO ETA SUSTATZEKO LAGUNTZAK

Diruz Lagun daitezkeen Jarduerak

Kapitulu honen ondorioetarako, honako hauek hartuko dira diruz laguntzeko moduko jardueratzat:

  • Gizarte Ekonomiako enpresak eratzea.
  • Gizarte-ekonomiako enpresa bat eratzearekin zuzenean lotutako sustapen-ekintzak egitea.
  • 2024an, Gizarte Ekonomiako enpresa bat sustatzeko, honako azterlan hauek egitea:
    • Sozietate anonimoen edo mugatuen bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioaren azterketa.
    • Langileek beren zerbitzuak ematen dituzten enpresan belaunaldi-erreleborik gabe jabetzan hartzearen bideragarritasunari buruzko azterketa juridikoa eta ekonomiko-finantzarioa.

Erakunde Onuradunak

Honako hauek jaso ahal izango dituzte kapitulu honetan jasotako laguntzak:

  • 18.a) oinarriko jardueretarako: Kooperatiben Erregistroan edo Merkataritza Erregistroan inskribatutako kooperatibak eta lan-sozietateak.
  • 18.b) oinarriko jardueretarako: Kooperatibak edo Lan Sozietateak eratzeko mozioaren xede soziala duten pertsona juridikoak, irabazi-asmorik gabekoak badira edo haien jabetza gehienbat irabazi-asmorik gabeko erakundeena bada.

Dirulaguntzen Zenbatekoa

Dirulaguntzaren zenbatekoa eta muga aplikagarriak honako hauek izango dira:

  • 4.000 euro bazkide langile edo lan-bazkide mugagabe bakoitzeko.
  • Zehaztutako zenbatekoari 1.000 euro gehituko zaizkio oinarri arautzaileetan deskribatutako kasu bakoitzeko.

Dirulaguntzak ezingo du gainditu sozietateko bazkide langileek harpidetutako kapital osoa, ezta 30.000 eurotik gorakoa izan ere.

III. KAPITULUA: DUELA GUTXI ERATUTAKO GIZARTE-EKONOMIAKO ENPRESAK SENDOTZEKO LAGUNTZAK

Diruz Lagun daitekeen Jarduketa

Diruz lagundu daitekeen jardueratzat hartuko da enpresa-kudeaketako tresnak inplementatzea, bazkide langileak tresna mota horietan prestatzea barne.

Erakunde Onuradunak

Gizarte Ekonomiako enpresa-elkarteak izan daitezke onuradun.

Dirulaguntzaren Zenbatekoa

Dirulaguntzaren zenbatekoa aholkularitza-enpresaren jardueraren kostuaren % 75 izango da, eta gehienez ere hiru mila (3.000) euro izango dira ezarritako tresna bakoitzeko.

Enpresaren tamaina
1 - >250
Sektore ekonomikoa
Gizarte ekonomiako enpresak
Erakundea
Eusko Jaurlaritza
Buletina ikusi
Gurekin hitzegitea gustatuko litzaizuke?
Xemein Etorbidea, 12-A
Lea-Artibai Berrikuntza Gunea
Markina Xemein (BIZKAIA)
946169172
kaixo@leartibaifundazioa.eus
© Leartibai Fundazioa 2025 | All Rights Reserved