• Hasiera
  • Taldea
  • Zerbitzuak
    • Enpresa berrien sorrera
    • Enpresei zerbitzuak
    • Behatokia
  • Programak
  • Lea-Artibai
    • Lea-Artibai
    • Enpresa ehuna
    • Eskualde estrategia
  • Bezeroak
  • Kontaktua
  • Berriak
  • Dirulaguntzak
    • Industria & B2B dirulaguntzak
    • Txikizkako merkataritza dirulaguntzak
    • Turismoa dirulaguntzak
    • Ekintzailetza dirulaguntzak
    • Udalen dirulaguntzak
  • es
Denak ikusi
Hazinnova laguntza programa_2023
Dirulaguntza mota:
Berrikuntza eta lehiakortasuna
Eskatzeko epea:
2023/04/18 - 2023/10/26
Araudia:
Minimis

Oinarri hauen helburua da euskal enpresaren berrikuntza ez-teknologikoa bultzatzeko gauzazko laguntzak arautzea, produktuetan eta negozio-prozesuetan berrikuntza txikiak sortzen dituzten mikroproiektuak eginez, eragin handikoak eta konpainietan epe motzeko emaitzetan gauzatzen direnak.

Erakunde onuradunak:

  • Eskaera egiteko unean gutxienez 5 langileko plantilla duten EAEko enpresak, jarduera industrialak, industriarekin lotutako zerbitzuak, informazioaren eta komunikazioen gizartea, logistika eta handizkako merkataritza egiten dituztenak.

Diruz lagun daitezkeen jarduerak:

Programa honen xede den gauzazko laguntza enpresa onuradunaren aholkularitza espezializatu eta indibidualizatua jasotzea izango da, produktuetan eta/edo negozio-prozesuetan berrikuntza txikiak sortzen dituzten mikroproiektuak egiteko, inpaktu handikoak eta konpainian epe laburreko emaitzetan gauzatzen direnak. Proiektu horiek honako arlo hauetakoren batean kokatu beharko dira:

  • Ekonomia eta Finantzak
  • Barne-prozesu administratiboak
  • Ekoizpena
  • Logistika
  • Pertsonak
  • Bezeroak
  • Merkatu berriak
  • Produktua

Enpresa bakoitzak gehienez bi Hazinnova proiektu egin ahal izango ditu deialdi honetan.

Gauzatzeko epea:

  • Horiek egiteko gehieneko iraupena eta dedikazioa 90 egun naturalekoa izango da, eta kanpoko aholkularitza espezializatuak 50 lanordukoa in situ, ebazpena ematen den unetik aurrera, eta inola ere ez 2024ko martxoaren 31ko egikaritze-data gainditu gabe.

Laguntzen zenbatekoa:

  • Ekonomiko-finantzarioa: 4.500 €
  • Barneko administrazio-prozesuak: 4.375 €
  • Ekoizpena: 4.550 €
  • Logistika: 4.450 €
  • Pertsonak: 3.480 €
  • Bezeroak: 4.524 €
  • Merkatu berriak: 4.468 €
  • Produktua: 4.375 €
Enpresaren tamaina
5 - >250
Sektore ekonomikoa
Industria sektorea
Industriari lotutako zerbitzuak
Handizkako merkataritza
Elikagaigintza
Eraikuntza
Garraioa
Kultura eta sormen industriak
Gizarte ekonomiako enpresak
Erakundea
SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentzia
Buletina ikusi
Gurekin hitzegitea gustatuko litzaizuke?
Xemein Etorbidea, 12-A
Lea-Artibai Berrikuntza Gunea
Markina Xemein (BIZKAIA)
946169172
kaixo@leartibaifundazioa.eus
© Leartibai Fundazioa 2025 | All Rights Reserved