• Hasiera
  • Taldea
  • Zerbitzuak
    • Enpresa berrien sorrera
    • Enpresei zerbitzuak
    • Behatokia
  • Programak
  • Lea-Artibai
    • Lea-Artibai
    • Enpresa ehuna
    • Eskualde estrategia
  • Bezeroak
  • Kontaktua
  • Berriak
  • Dirulaguntzak
    • Industria & B2B dirulaguntzak
    • Txikizkako merkataritza dirulaguntzak
    • Turismoa dirulaguntzak
    • Ekintzailetza dirulaguntzak
    • Udalen dirulaguntzak
  • es
Denak ikusi
Hedabideak Deialdia 2026
Dirulaguntza mota:
Bestelako laguntzak
Eskatzeko epea:
2026/01/12 - 2026/02/09

Foru dekretu honen arabera, dirulaguntzak jaso ahal izango dituzte komunikazio-proiektuek (paperean eta digitalean, digitalean eta telebistan), baldin eta xede nagusia tokiko, eskualdeko edo lurraldeko informazioa zabaltzea badute, azken eremu hori Bizkaiko Lurralde Historikoari dagokiola ulertuta, eta 2026ko ekitaldian euskara hutsez egiten badira.

Erakunde onuradunak

Foru dekretu honek arautzen dituen dirulaguntzen onuradun izan daitezke Bizkaiko Lurralde Historikoko merkataritza-sozietateak, kooperatiba-sozietateak, banakako enpresaburuak, profesionalak eta irabazi-asmorik gabeko pertsona juridiko pribatuak, baldin eta euskarazko komunikazio-proiektuak garatzen badituzte lurralde horretan.

Diruz lagundu daitekeen jarduera

  • Informazio orokorreko edo diziplina anitzeko euskara hutsezko komunikazio-proiektuak, toki-, eskualde- edo lurralde-mailakoak.
  • Komunikazio-proiektuek ekoizpen propioa garatu beharko dute eta originalak izan beharko dute.
  • Komunikazio-proiekturako proposatutako erredakzio-taldeak kazetaritza-lana egingo duen pertsona bat izan beharko du.
  • Informazio-edukiak kazetaritza-estiloan nabarmendu beharko dira, gaurkotasuneko gaiei lotuta egon beharko dute eta argitalpen-data erakutsi beharko dute.
  • Publizitate-edukia ez da izango eduki osoaren % 50 baino handiagoa, eta publizitate horretan euskara erabili beharko da.

Gauzatzeko epea

2026ko urtarrilaren 1etik 2026ko abenduaren 31ra arte, laguntza honetara aurkezten den komunikazio-proiektuak kalean egon behar du, ohiko maiztasunarekin edo jarduerarekin.

Justifikatzeko epea

Justifikazioa 2027ko otsailaren 26a baino lehen egin beharko da.

Beste batzuk

Oinarri arautzaileen laburpena eta 2026ko deialdia: I-1386_EUS.pdf

Enpresaren tamaina
1 - >250
Sektore ekonomikoa
Erakundea
Bizkaiko Foru Aldundia
Buletina ikusi
Gurekin hitzegitea gustatuko litzaizuke?
Xemein Etorbidea, 12-A
Lea-Artibai Berrikuntza Gunea
Markina Xemein (BIZKAIA)
946169172
kaixo@leartibaifundazioa.eus
© Leartibai Fundazioa 2026 | All Rights Reserved