• Hasiera
  • Taldea
  • Zerbitzuak
    • Enpresa berrien sorrera
    • Enpresei zerbitzuak
    • Behatokia
  • Programak
  • Lea-Artibai
    • Lea-Artibai
    • Enpresa ehuna
    • Eskualde estrategia
  • Bezeroak
  • Kontaktua
  • Berriak
  • Dirulaguntzak
    • Industria & B2B dirulaguntzak
    • Txikizkako merkataritza dirulaguntzak
    • Turismoa dirulaguntzak
    • Ekintzailetza dirulaguntzak
    • Udalen dirulaguntzak
  • es
Denak ikusi
ICEX Next programa, esportazioaren hastapena_2023
Dirulaguntza mota:
Nazioartekotzea
Eskatzeko epea:
2023/02/01 - 2023/02/20
Araudia:
Minimis

1. Deialdi honen xedea da Espainiako enpresa txiki eta ertainen (ETE) nazioarteko hazkundea hasteko eta/edo sendotzeko dirulaguntzak ematea, baldin eta enpresa horiek proiektu lehiakor bat badute ICEX Next programan parte hartuz eta/edo beren ohiko merkatuen baldintzetan izandako aldaketek eragindako enpresei nazioarteko estrategiaren berrikuspena errazteko.

2. ICEX Next programaren helburua da kultura esportatzailea sartzea eta sendotzea Espainiako ETEetan, enpresa hori bere enpresa-estrategian sar dadin. Horretarako, aholkularitza espezializatua eskaintzen dio enpresari, aholkulari adituen bitartez, bere kanpo-estrategia garatzeko eta nazioarteko lehiakortasuna hobetzeko, eta dirulaguntza ematen dio
nazioarteko estrategiaren diseinua eta inplementazioa.

ONURADUNAK

  • Esportatzeko ahalmena duten Espainiako ETEak, nazioarteko estrategia birbideratu, hasi edo sendotu nahi dutenak eta nazioartean merkaturatu daitekeen eta marka propioa izan dezakeen produktu edo zerbitzu propioa dutenak. Enpresa horiek ez dute atzerriko enpresen filial komertzial edo produktiboak izan behar, eta 200.000 eurotik gorako fakturazioa izan behar dute.
  • Onuradun izateko, ETEak ez du parte hartu behar ICEX hastapen-programetan (PIPE edo ICEX Next)

Diruz lagundu daitezkeen gastuak:

– 1. multzoa: ICEX Next aholkularitza pertsonalizatua. ICEX Next enpresak aholkularitza pertsonalizatuko 50 orduko poltsa bat ematen die enpresei nazioartekotzearen arloan, nazioartekotzearen hainbat arlotan adituak diren aholkulariek eskainia.
a) off-line zein online Nazioarteko Negozioaren Plan Estrategikoa egiteko edo berrikusteko aholkularitza estrategikoa eta operatiboa;
b) plan operatibo digital bat egiteko aholkularitza (marketin digitaleko plana, kanal digitalak, nazioartekotzeko funtsezko prozesuen digitalizazioa, eta
plan horretan txertatutako beste jarduera batzuk);
c) Erresuma Batuan brexit-a dela-eta Kontingentzia/Jarraipen Plan bat egiteko aholkularitza, merkatu britainiarrean presentzia duten enpresentzat;
d) enpresa parte-hartzaileen nazioarteko lehiakortasuna hobetzera bideratutako gai espezifikoagoei buruzko aholkularitza, haien ezaugarri berezien arabera;

– 2. multzoa: Nazioarteko prospekzio- eta sustapen-gastuak, kanpoko merkataritza-sarea garatzeko gastuak, nazioarteko saileko langileak kontratatzeko gastuak.
a) Nazioarteko merkatuei buruzko prospekzio- eta azterketa-gastuak
b) Nazioarteko merkatuei buruzko prospekzio- eta azterketa-gastuak:
c) Kanpoko merkataritza-sarea garatzeko gastuak
d) Nazioarteko Saila indartzeko langileak kontratatzeko gastuak

Dirulaguntzaren zenbatekoa:

  • Enpresa onuradun bakoitzeko gehieneko dirulaguntza 24.000 eurokoa da, deialdi honetako laugarren atalean zehaztutako gastuen ICEXen kofinantzaketaren % 60ari dagokiona. Beraz, enpresak 40.000 euroko gastua aurkeztu ahal izango du gehienez, eta % 60 aplikatuko zaio ICEXen dirulaguntza zehazteko.
  • 1. multzoa: gehienez 4.500 €-ko gastua eta gehienez 2.700 €-ko dirulaguntza
  • 2. multzoa: gehienez 35.500 €-ko gastua eta gehienez 21.300 €-ko dirulaguntza

Eskaera egiteko epea:

  • 1. prozedura – 2023ko maiatzaren 11tik 31ra
  • 2. prozedura – 2023ko irailaren 1etik 20ra
  • 3. prozedura – 2023ko azaroaren 28tik abenduaren 20ra

Dokumentuak:

  • Convocatoria-ICEX-Next-2022.pdf (icexnext.es)
  • Anuncio 37837 del BOE núm. 289 de 2022
  • Anuncio 37837 del BOE núm. 289 de 2022
  • Anuncio 13202 del BOE núm. 108 de 2023

Enpresaren tamaina
1 - 250
Sektore ekonomikoa
Industria sektorea
Industriari lotutako zerbitzuak
Handizkako merkataritza
Elikagaigintza
Garraioa
Kultura eta sormen industriak
Buletina ikusi
Gurekin hitzegitea gustatuko litzaizuke?
Xemein Etorbidea, 12-A
Lea-Artibai Berrikuntza Gunea
Markina Xemein (BIZKAIA)
946169172
kaixo@leartibaifundazioa.eus
© Leartibai Fundazioa 2025 | All Rights Reserved