
Agindu honen xedea da Ezkerralde Zabalduan eta Euskal Autonomia Erkidegoko urteko batez bestekoaren % 5etik gorako langabezia-tasa duten beste udalerri batzuetan produkzio-gaitasuna sortu eta/edo handitzeko inbertsio produktiboa egiten duten enpresentzako dirulaguntzetarako deialdia egitea 2024ko ekitaldirako, honako oinarri hauetan jasotako baldintzetan.
Aldaketen mende dagoen informazioa, dagokion araudia argitaratzeke dagoena.
Indartu programaren aurrebaldintzari esker, programaren deialdia egin aurretik hasitako inbertsioak diruz laguntzeko modukotzat jo daitezke 2025. urterako.
Horrela, aurreeskabidea aurkeztu eta eskabide formala egin arteko epean egindako inbertsioak diruz laguntzeko modukoak izango dira, programaren deialdia argitaratu ondoren. Beraz, 2025eko urtarrilaren 2tik aurrera, aurreeskabidea aurkez daiteke.
Erakunde Onuradunak
-
Enpresa Handiak eta Enpresa Txiki eta Ertainak (ETE), erauzketa-, transformazio-, produkzio- eta produktu-prozesu industrialari lotutako zerbitzuak eskaintzen dituztenak, bai eta azpiegitura digitalei lotutako zerbitzuak eta zerbitzu logistikoak eskaintzen dituztenak ere. Euskal Autonomia Erkidegoko Ezkerralde Zabalduan egin behar dira inbertsioak (Abanto Zierbena, Alonsotegi, Artzentales, Balmaseda, Erandio, Galdames, Gueñes, Karrantza Harana, Muskiz, Ortuella, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Sopuerta, Trucios-Turtzioz, Trapagaran, Zierbena).
- EAEko urteko batez bestekoaren % 5etik gorako langabezia-tasa duten udalerrietan kokatutako enpresa txiki eta ertainak: Arakaldo, Barakaldo, Basauri, Bermeo, Bilbo, Elantxobe, Ermua, Ibarrangelu, Iurreta, Lanestosa, Ondarroa, Urduña, Sukarrieta, Ubide, Zalla eta Zaratamo.
Diruz Lagun daitezkeen Gastuak
- Diruz lagundu daitezkeen inbertsioak honako kategoria hauek dira:
- (203) Jabetza Industriala eta Patenteak
- (206) Aplikazio Informatikoak
- (210) Lurrak eta Ondasun Naturalak
- (211) Eraikuntzak
- (212) Instalazio Teknikoak
- (213) Makineria
- (214) Tresneria
- (215) Beste instalazio batzuk
- (217) Informazio-Prozesuetarako Ekipoak
- «Lurrak eta ondasun naturalak» eta «Eraikuntzak» ataletan egindako inbertsioa diruz lagundu daitezkeen gainerako aktiboen zenbateko berekoa izango da gehienez.
- Logistikako biltegiak aktibo diruz lagungarritzat hartuko dira.
- Ordezkapen-inbertsioa ez da inola ere diruz lagunduko.
- Egindako gastutzat hartuko da justifikazio-aldia amaitu aurretik benetan ordaindu dena.
Enplegua mantentzeari eta sortzeari dagokionez:
- Onartutako gutxieneko inbertsioetara ez iristeagatik enpresak enplegua sortzeko betebeharra badu, onartutako denbora-muga amaitu eta hurrengo 6 hilabeteetan gauzatu beharko du, gehienez ere.
- Sortutako enpleguari gutxienez hiru urtez eutsi beharko zaio enpresa onuradunean, enplegua sortuta dagoen unetik edo denbora-muga amaitzen denetik, luzapenak barne.
- Enpresak hasierako plantillari eusteko betebeharra badu, onartutako gutxieneko inbertsioak bete dituelako, hasierako plantillari eutsi beharko dio enpresa onuradunak, gutxienez hiru urtez, hasierako plantillara iristen den unetik aurrera, luzapenak barne.
Laguntzaren Zenbatekoa
Laguntzaren ehunekoa:
- Enpresa handientzat, laguntza jaso dezakeen inbertsioaren % 10.
- ETEentzat, laguntza jaso dezakeen inbertsioaren % 15.
Dirulaguntzek gehienez ere 3.000.000,00 euroko muga izango dute enpresa bakoitzeko.
Dirulaguntza Ordaintzea
- % 5 Onarpenean
- % 95 Justifikazioan
Justifikazio Epea
Inbertsioak egiteko ezarritako epea amaituta, enpresak bi hilabete izango ditu inbertsioen azken aitorpena aurkezteko.