• Hasiera
  • Taldea
  • Zerbitzuak
    • Enpresa berrien sorrera
    • Enpresei zerbitzuak
    • Behatokia
  • Programak
  • Lea-Artibai
    • Lea-Artibai
    • Enpresa ehuna
    • Eskualde estrategia
  • Bezeroak
  • Kontaktua
  • Berriak
  • Dirulaguntzak
    • Industria & B2B dirulaguntzak
    • Txikizkako merkataritza dirulaguntzak
    • Turismoa dirulaguntzak
    • Ekintzailetza dirulaguntzak
    • Udalen dirulaguntzak
  • es
Denak ikusi
Ingurune digitalean euskararen presentzia sustatzen duten produktuak egiteko laguntzak 2026
Dirulaguntza mota:
Bestelako laguntzak
Eskatzeko epea:
2026/01/12 - 2026/02/09

Foru dekretu honen arabera diruz lagundu daitezkeen jarduerak ingurune digitalean euskararen presentzia sustatzen laguntzen duten proiektuak dira.

Erakunde onuradunak

Hitzarmen honen onuradun izan daitezke merkataritza-sozietateak, kooperatiba-sozietateak, irabazi-asmorik gabeko pertsona juridiko pribatuak, Bizkaiko enpresaburuak eta profesionalak, baldin eta:

  • Egoitza soziala Bizkaiko Lurralde Historikoan izatea.
  • Eta, hala badagokio, dagokion erregistroan inskribatuta badaude.

Diruz lagun daitezkeen jarduerak

Foru dekretu arautzaile honen bidez, honako proiektu hauek lagunduko dira diruz:

  • Euskarazko zerbitzu anitzeko webguneak sortzea, web-partaidetzarako eta komunikaziorako edukiak sortzea, komunitate birtualak sustatzea eta 2026a baino lehen sortutako webguneak eduki eta zerbitzu berriekin hornitzea helburu duten proiektuak.
  • Euskaraz dauden gailu mugikorretarako, bideojokoetarako eta ordenagailuetan erabiltzeko produktuetarako aplikazioak, edo, ordenagailu edo gailu mugikor batean erabiltzekoak izan gabe, euskaraz garatutako softwarea behar duten bestelako produktuak.
  • Euskarazko euskal kultura-ondareari buruzko informazioa digitalizatzea eta zabaltzea. Euskarazko multimedia-eduki berriak sortzea, euskarri fisiko batean argitaratzeko (CDa, DVDa, etab.) edo horiek zabaltzeko soilik sortutako webgune batean argitaratzeko.
  • Euskarazko softwarea garatzeko edo euskara lokalizatzeko proiektuak.

Laguntzaren zenbatekoa

Deialdi honetako dirulaguntzak emateko 2026an indarrean dagoen aurrekontu-muga berrehun mila (200.000,00) eurokoa da.

Dirulaguntzaren ordainketa

Ordainketa bakarrean egingo da, justifikazioan aurkeztutako dokumentazio guztia zuzena dela egiaztatu ondoren.

Gauzatzeko epea

Dirulaguntza eskatzea eragiten duten proiektuak 2026ko ekitaldian garatu beharko dira, eta publikoak eskuragarri edo merkatuan eskuragarri egon beharko dute urtea amaitu baino lehen.

Justifikatzeko epea

Laguntzaren justifikazioa 2027ko otsailaren 26a baino lehen egin beharko da.

Beste dokumentu batzuk

Laburpena: I-1359_eus.pdf

Enpresaren tamaina
1 - >250
Sektore ekonomikoa
Industria sektorea
Industriari lotutako zerbitzuak
Handizkako merkataritza
Elikagaigintza
Eraikuntza
Garraioa
Erakundea
Bizkaiko Foru Aldundia
Buletina ikusi
Gurekin hitzegitea gustatuko litzaizuke?
Xemein Etorbidea, 12-A
Lea-Artibai Berrikuntza Gunea
Markina Xemein (BIZKAIA)
946169172
kaixo@leartibaifundazioa.eus
© Leartibai Fundazioa 2025 | All Rights Reserved