
Dirulaguntzen programa honen bidez, langabezian dauden pertsonak laneratzea lortu nahi da, eta, aldi berean, Bizkaiko enpresetan talentu askotarikoa txertatzen laguntzea.
Programa hiru dirulaguntza lerroren bidez gauzatuko da:
- 1. Arloa: Laneratzen laguntzea langabeei, batez ere, iraupen luzeko 45 urtetik gorako pertsonei, desgaitasunen bat dutenei eta bazterkeria arriskuan daudenei.
- 2. Arloa: Gazteak laneratzen laguntzea.
- 3. Arloa: Programa 3R Gaztea.
Erakunde Onuradunak
1. eta 2. Arloetarako:
- Bizkaiko elkarteak, fundazioak eta irabazi asmorik gabeko beste erakunde batzuk.
- Udalak, bai eta Bizkaiko udal-izaerako enpleguko eta toki-garapeneko zentroak ere, edo erakunde autonomoak, enpresa publikoak edo mendeko edo lotutako beste erakunde batzuk.
3. Arlorako:
- Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateak.
- Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako ikastetxeen elkarteak.
Dirulaguntza jaso dezakeen egitatea
- 1. Arloa: Diruz lagundu daitekeen egitatetzat hartuko da langabeak laneratzen laguntzea, batez ere 45 urtetik gorakoak, iraupen luzeko langabeak, ezinduak eta gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan daudenak.
- 2. Arlorako: Diruz lagundu daitekeen egitatetzat hartuko da 30 urte arteko gazteei lan-merkatuan sartzen laguntzea.
- 3. Arloa: Diruz lagundu daitekeen egitatetzat hartuko da orientazioko, aktibazioko, lan bitartekaritzako eta, hala badagokio, gazteen kualifikazioko programa integralak egitea. Programak 30 urte arteko gazteei, kualifikatuei, langabezian daudenei edo enplegua hobetzen ari direnei zuzenduta egon behar dute, dirulaguntza jasotzeko aurkeztutako 3R Gaztea programa hastean.
Dirulaguntzaren Zenbatekoa eta Muga
1. eta 2. Arloetarako:
- Laneratzeko ibilbide bakoitzeko lor daitekeen gehieneko dirulaguntza 90.000,00 eurokoa izango da.
- Arlo honetan erakunde eskatzaile bakoitzak gehienez lor dezakeen dirulaguntza 120.000,00 eurokoa izango da.
- Prestakuntzan parte hartzen duten pertsonen artean laugarren laneratzea aurreikusten bada, 3.000 euro esleituko dira, eta horrela, laneratzea aurreikusten den pertsona bakoitzeko 3.000 euro esleituko dira hurrenez hurren, 9.000 euro gehienez ere.
3. Arlorako: Gehienez lor daitekeen dirulaguntza 90.000,00 eurokoa izango da erakunde eskatzaile bakoitzeko.
Gauzatze Epea
Bizkaiko Lurralde Historikoan garatu eta kokatu behar da, 2025eko irailaren 1etik 2026ko urriaren 31ra bitartean.
Justifikatzeko Epea
Honen justifikazioa 2026ko urriaren 31 baino lehen aurkeztu beharko da.
Beste Batzuk
1 Laburpena: I-422_cas.pdf
2 Laburpena: I-446_eus.pdf