
Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak helburu nagusi bat du enpleguaren arloan: langabezian dauden pertsonak laneratu daitezen lortzea eta, aldi berean, Bizkaiko enpresetan askotariko talentua sar dadin erraztea. Horretarako, lan-aukerak sustatzeko jarduera-ildo zenbait ezartzen dira, langabeziaren gizarte kostu handiena jasaten duten langabeentzat (denbora luzeko langabeak, 45 urtetik gorakoak, emakumeak, gizartean bazterturik daudenak edo horren arriskua dutenak, eta gazteak) eta Bizkaiko enpresentzat, horrela modua izan dezaten behar dituzten profilak berenga natzeko (kontrataziorako pizgarriak) eta laneratzea mesedetu dadin, zeina gauza egingarriagoa eta iraunkorragoa baita kasu batzuetan, enpresari autonomoaren edo enpresa kolektibo txikiaren formulen bitartez, autoenplegua sustatuz.
I. TITULUA: LANERATZEN LAGUNTZEKO PROGRAMA, LANGABEZIAN DAUDEN PERTSONEI ZUZENDUTA: 45 URTETIK GORAKOAK, IRAUPEN LUZEKO LANGABEZIAKOAK, DESGAITASUNEN BAT DUTEN PERTSONAK ETA BAZTERKERIA-ARRISKUAN DAUDENAK
Parte-Hartzaileak
Titulu honetan jasotako laguntza kolektibo edo talde hauei zuzenduta daude:
- 45 urtetik gorako pertsonak, hau da, 45 urteak beteak dituztenak.
- Iraupen luzeko langabeak, hau da, aurreko 13 hilabeteetan hilabete batean baino gehiago lan egin ez duela egiaztatzen duena, prestakuntzaren hasieratik zenbatuta.
- Desgaitasunen bat duten pertsonak, hau da, % 33ko edo hortik gorako desgaitasun-portzentajearen balorazioa egiaztatzen dutenak.
- Bazterkeriako arrisku-egoeran dauden pertsonak, eta pertsona hauek joko dira halakotzat:
- Bizkaian inklusioa sustatzeko dauden gizarte zerbitzu foralen mendeko edozein zentro eta programa publikotan dauden pertsonak; ekainaren 30eko 66/2020 Foru Dekretuaren 15. 1 a) artikuluan definitzen dira zerbitzuok.
- Bizkaiko Lurralde Historikoko udalen baten oinarrizko gizarte-zerbitzuen arabera baztertuta egoteko arriskuan dauden pertsonak, betiere ebaluazio eta diagnostikorako legez onetsitako ohiko tresna teknikoak erabilita hala baloratu bada eta oinarrizko gizarte-zerbitzu eskudunak txosten bidez egoera hori egiaztatu badu.
- Guraso bakarreko familiako aita edo ama, baldin eta egiaztatzen badu ordaindutako jarduerarik egiten ez duen ondorengo bat edo batzuk dituela bere kargupean.
- Gizarteratzeko eta Diru-sarrerak Bermatzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legean ezartzen diren prestazio ekonomikoen onuradun izaera eskuratu duten pertsonak, edo martxoaren 22ko 60/2011 Foru Dekretuak arautzen dituen gizarte-inklusiorako laguntza berezien onuradun izaera dutenak (abenduaren 13ko 207/2011 Foru Dekretuan egindako idazkeran), bai eta haien bizikidetza-unitateko kideak eta abenduaren 20ko 19/2021 Legeak arautzen duen bizitzeko gutxieneko diru-sarreraren onuradunak ere.
- Toxikomano izandako pertsonak (alkoholiko eta drogazale izandakoak).
- Genero-indarkeriaren biktimak.
- Preso ohiak, integrazio-prozesuetan dauden errefuxiatuak eta etxerik gabeko bizimodua uzteko prozesuak gainditu dituzten pertsonak.
- Sexu-esplotaziorako salerosketaren biktima gisa detektatutako emakumeak.
Erakunde Onuradunak
Honako hauek izan daitezke erakunde onuradunak:
- Laneratzeko zailtasun handiak dituzten pertsonak laneratzen diharduten Bizkaiko Lurralde Historikoko elkarteak, fundazioak eta irabazteko asmorik gabeko beste erakunde batzuk, baldin eta horrela egiaztatzen badute. Gutxienez hiru urteko esperientzia kontrastatua egiaztatu beharko dute laneratzeko edo/eta beste lanpostu bat lortzeko programetan.
- Udalak, Bizkaiko Lurralde Historikoko udal izaerako enplegu eta tokiko garapenerako zentroak, edo erakunde autonomiadunak, enpresa publikoak edo haien mendeko edo haiekin lotutako bestelako erakundeak.
II. TITULUA: PERTSONA GAZTEEI LANERATZEN LAGUNTZEKO PROGRAMA
Parte-Hartzaileak
Titulu honetan jasotako laguntzak 30 urtera arteko gazteentzat dira.
Parte-hartzaileak izateko, gazteek, prestakuntza hasten den egunean, edo, bestela, haiek prestakuntzarekin hasten diren egunean (baldin eta beranduago bada):
- Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan izena emanda egon behar dute, langabezia edo enplegu hobekuntzako egoeran, baldin eta lan-kontratuak ez badu gainditzen aplikatu beharreko hitzarmenean ezarritako lanaldiaren % 50.
- Bizkaiko Lurralde Historikoan erroldatuta egon behar dute.
III. TITULUA: 3R GAZTEA PROGRAMA
Parte-Hartzaileak
Titulu honetan jasotako laguntzak 30 urtera arteko gazte kualifikatuentzat dira, baldin eta 3R Gaztea programa hastean langabezia-egoeran edo enplegu-hobekuntzakoan badaude.
Aurreko paragrafoan aipatutako pertsonak, parte-hartzaile izateko, 3R Gaztea programa hasten den egunean, hau da, hautaketaren unean:
- Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan izena emanda egon behar dute, langabezia-egoeran edo enplegu hobekuntzakoan.
- Bizkaiko Lurralde Historikoan erroldatuta egon behar dute.
Erakunde Onuradunak
Honako hauek izan daitezke erakunde onuradunak:
- Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateak.
- Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako zentroen elkarteak.
BESTE DOKUMENTU INTERESGARRI BATZUK
Deialdiaren Ebazpena: I-644_eus.pdf (bizkaia.eus)
Emandako Dirulaguntzen Laburpena: I-115_eus.pdf