• Hasiera
  • Taldea
  • Zerbitzuak
    • Enpresa berrien sorrera
    • Enpresei zerbitzuak
    • Behatokia
  • Programak
  • Lea-Artibai
    • Lea-Artibai
    • Enpresa ehuna
    • Eskualde estrategia
  • Bezeroak
  • Kontaktua
  • Berriak
  • Dirulaguntzak
    • Industria & B2B dirulaguntzak
    • Txikizkako merkataritza dirulaguntzak
    • Turismoa dirulaguntzak
    • Ekintzailetza dirulaguntzak
    • Udalen dirulaguntzak
  • es
Denak ikusi
Laneko arriskuen prebentzioaren arloko jarduerak egiteko dirulaguntzak 2026
Dirulaguntza mota:
Bestelako laguntzak
Eskatzeko epea:
2025/12/30 - 2026/01/30

Oinarri hauen xedea da Osalanek, lehiaketa bidez, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko azaroaren 8ko 31/1995 Legearen arabera, sektore arteko ekintzak edo ekintza sektorialak egiteko emango dituen dirulaguntzak arautzea. Dirulaguntza horien azken hartzaileak EAEn kokatutako lantokietan zerbitzuak ematen dituzten enpresak eta langileak izango dira.

Erakunde onuradunak

Honako hauek izan daitezke dirulaguntzen erakunde onuradunak:

  • Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko azaroaren 8ko 31/1995 Legearen 12. artikuluan aipatzen diren erakundeak,
  • dagokien sektore- eta lurralde-eremuan ordezkaritza duten enpresa-erakundeak eta erakunde sindikalak.
  • aurreko bi azpiataletan jasotako fundazio, elkartze edo bestelako erakundeek beren helburuetako edozein lortzeko eratutakoak.

Diruz lagundu daitezkeen jarduerak

Diruz lagundu daitezkeen jarduerek honako ekintza-mota hauek barne hartuko dituzte:

  • Informazio-ekintzak.
  • Laguntza teknikoko ekintzak.
  • Prestakuntza-ekintzak.
  • Laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia betetzea sustatzeko ekintzak.

Diruz lagundu daitezkeen gastuak

  • Langile-gastuak
  • Gauzatze-gastuak
    • Dibulgazioko aparatuak, ekipoak eta materiala.
    • Hirugarrenak kontratatzeko gastuak.
    • Funts bibliografikoak eta proiektuan zuzenean erabiltzeko material suntsikorrak eskuratzeagatiko gastuak.
    • Jardueraren lantaldeko langileekin edo proiekturako kontratatutako laguntza-teknikariekin soilik lotutako bidaiak, joan-etorriak eta mantenua.
  • Zeharkako gastuak

Dirulaguntzaren zenbatekoa

Sektorearteko ekintzek 100.000 eurorainoko dirulaguntza jaso dezakete proiektu bakoitzeko, eta sektorekako ekintzek 50.000 eurorainokoa proiektu bakoitzeko.

Dirulaguntzaren ordainketa

Dirulaguntza horren zenbatekoa honela ordainduko da:

  • Lehenengo ordainketa: % 50eko aurrerakina, jarduerak egiteko aldez aurreko ordainketa gisa, ebazpena eman ondoren.
  • Bigarren ordainketa: gainerako % 50a aurreikusitako jarduerak amaitu ondoren ordainduko da, aldez aurretik frogagiriak 2026ko abenduaren 1a baino lehen aurkeztuta.

Gauzatzeko epea

Dirulaguntza jaso dezaketen jarduerak ebazpen hau aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik 2026ko azaroaren 30era bitartean gauzatuko dira.

Justifikatzeko epea

Eskatutako ekintza amaitu eta 15 eguneko epean, eta onartutako jardueraren kostua ordaindu aurretik eta 2026ko abenduaren 1a baino lehen.

Enpresaren tamaina
1 - >250
Sektore ekonomikoa
Industria sektorea
Industriari lotutako zerbitzuak
Handizkako merkataritza
Elikagaigintza
Eraikuntza
Garraioa
Buletina ikusi
Gurekin hitzegitea gustatuko litzaizuke?
Xemein Etorbidea, 12-A
Lea-Artibai Berrikuntza Gunea
Markina Xemein (BIZKAIA)
946169172
kaixo@leartibaifundazioa.eus
© Leartibai Fundazioa 2026 | All Rights Reserved