• Hasiera
  • Taldea
  • Zerbitzuak
    • Enpresa berrien sorrera
    • Enpresei zerbitzuak
    • Behatokia
  • Programak
  • Lea-Artibai
    • Lea-Artibai
    • Enpresa ehuna
    • Eskualde estrategia
  • Bezeroak
  • Kontaktua
  • Berriak
  • Dirulaguntzak
    • Industria & B2B dirulaguntzak
    • Txikizkako merkataritza dirulaguntzak
    • Turismoa dirulaguntzak
    • Ekintzailetza dirulaguntzak
    • Udalen dirulaguntzak
  • es
Denak ikusi
Langile autonomoen artean Laneko Arriskuen Prebentzioan prestakuntza sustatzeko dirulaguntzen deialdia_2023
Dirulaguntza mota:
Bestelako laguntzak
Eskatzeko epea:
2023/03/04 - 2023/11/01

Ebazpen honen xedea da Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak emango dituen dirulaguntzen deialdia egitea eta dirulaguntza horiek arautzea, 2023ko ekitaldian langile autonomoen artean Laneko Arriskuen Prebentzioaren arloko prestakuntza sustatzera bideratutako jarduerak garatzeko.

ENTITATE ONURADUNAK:

Langile autonomoen elkarte profesionalak, erakunde sindikalak eta irabazi-asmorik gabeko erakundeak.

DIRUZ LAGUNDUTAKO JARDUERAK

Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunaren eta 2023ko azaroaren 30aren artean garatu diren prestakuntza-jarduera guztiak kontuan hartuko dira,
eta nahitaez bideratu beharko dira Autonomoen Araubide Berezian alta emanda dauden langile

autonomoen artean laneko arriskuen prebentzioaren gaineko prestakuntza sustatzera, betiere lan
gile horien jarduera profesionalaren helbidea Euskal Autonomia Erkidegoan badago.

Diruz lagun daitezkeen jarduerak aurrez aurre edo online saioetan eman ahalko dira.

Prestakuntza-jarduera hauek gutxienez 10 irakastordu eta gehienez 30 irakastorduko ikastaroe–
tan egin beharko dira.

DIRUZ LAGUNDUTAKO GASTUAK:

  • Irakastordu-gastuak
  • Ikastaroaren kudeaketari dagozkion gastuak

DIRUZ LAGUNDUTAKOAREN ZENBATEKOA:

Gehienez 325 euroko dirulaguntza emango da prestatutako ikasle bakoitzeko, baina horrela kalkulatutako zenbatekoa (325 euro x ikastaroan prestatutako ikasleak) ezingo da izan ikastaroaren ordu kopurua bider 160 euro eginda ateratzen den emaitza baino altuagoa (160 euro x ikastaroaren ordu kopurua).

Inskripzio-epea irekita dagoen bitartean, erakunde eskatzaile bakoitzak eskabide bat baino
gehiago aurkeztu ahal izango du, erakunde eskatzaile bakoitzari emandako laguntzen guztizkoa

20.000 euro izan arte.

Enpresaren tamaina
-
Sektore ekonomikoa
Industria sektorea
Industriari lotutako zerbitzuak
Handizkako merkataritza
Elikagaigintza
Eraikuntza
Garraioa
Kultura eta sormen industriak
Gizarte ekonomiako enpresak
Erakundea
Eusko Jaurlaritza
Buletina ikusi
Gurekin hitzegitea gustatuko litzaizuke?
Xemein Etorbidea, 12-A
Lea-Artibai Berrikuntza Gunea
Markina Xemein (BIZKAIA)
946169172
kaixo@leartibaifundazioa.eus
© Leartibai Fundazioa 2025 | All Rights Reserved