
Agindu honen xedea da EAEko sektore pribatuko lantokietan (Lanhitz) 2025. urtean euskararen erabilera eta presentzia sustatzeko dirulaguntzak arautzea eta emateko deialdia egitea.
Erakunde onuradunak
Europar Batasuneko edozein estatu kidetan edo Europako Esparru Ekonomikoari buruzko Akordioa sinatu duten estatuetan nazionalitatea edo egoitza soziala duten pertsona fisiko edo juridiko pribatu guztiak, baldin eta gaitasun juridiko eta jarduteko gaitasun osoa badute eta indarrean dagoen legediaren arabera legez eratuta badaude eta, forma juridikoa edozein dela ere, Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako lantokien titularrak badira edo, hala badagokio, lantokiak kudeatzen badituzte. Era berean, elkargo profesionalak izan daitezke deialdi honen onuradun, beren eginkizun pribatuak betez.
Diruz lagun daitezkeen jarduerak
Lau talde hauei dagozkien jarduerak diruz lagunduko dira:
- Lehenengo taldea: erakundean euskararen erabilera eta presentzia sustatzeko jarduerak, euskara planik gabe. Gehienez bost urtez jaso ahal izango da dirulaguntza talde horretan, betiere 2021eko Lanhitz deialdira arte dirulaguntzarik jaso ez bada edo ondorengo deialdietan 2., 3. edo 4. taldean dirulaguntzarik jaso ez bada.
- Bigarren taldea: erakundeak duen euskararen egoeraren diagnostikoa egitea eta euskara-plana diseinatzea eta, nahi izanez gero, ekintza solteak eginez abian jartzea. Talde horren jarduerak urte bakar batean lagunduko dira diruz, betiere 2021eko Lanhitz deialdira arte dirulaguntzarik jaso ez bada edo ondorengo deialdietan 2., 3. edo 4. taldean dirulaguntzarik jaso ez bada.
- Hirugarren taldea: erakundearen euskara-planetik eta urteko kudeaketa-planetik abiatuta, euskararen erabilera eta presentzia sustatzeko jarduerak. Ezin izango dira talde honen onuradun izan Lanhitzek 18 urtez edo gehiagoz diruz lagundutako pertsonak edo erakundeak.
- Laugarren taldea: erakundearen euskara-planetik haratago dauden hizkuntza-proiektu estrategikoak garatzea, bertan ibilbide luzea edo euskararen kudeaketan maila aurreratua dutenak. Lanhitzen dirulaguntza 18 urtez edo gehiagoz jaso dutenek talde honetan egin beharko dute eskabidea.
Laguntzen zenbatekoa
13.2 artikuluan jasotako aurrekontu araztuaren % 80tik gorakoa ez den dirulaguntza eman ahal izango da lehenengo eta bigarren taldeetan, eta % 60tik gorakoa hirugarren eta laugarren taldeetan.
Talde bakoitzean eman daitezkeen dirulaguntzen mugak honako hauek dira:
- Lehenengo taldean, eskabidea aurkezten duen pertsonak edo erakundeak 6.000 euro jaso ahal izango ditu gehienez.
- Bigarren taldean, eskaera aurkezten duen pertsonak edo erakundeak 14.000 euro jasoko ditu gehienez.
- Hirugarren eta laugarren taldeetan: 12 urte baino gehiagoz euskara-planak kudeatzeko HPSren dirulaguntza jaso duen pertsona edo erakunde bakoitzak 25.000 euro jaso ahal izango ditu gehienez, eta gainerakoa, 35.000 euro.
Dirulaguntzaren ordainketa
Lehenengo ordainketan dirulaguntza osoaren ehuneko hirurogeita bost ( % 65) ordainduko da, dirulaguntza emateko ebazpena eman eta 10 eguneko epea igaro ondoren.
Bigarren ordainketan, hala badagokio, gainerako ehuneko hogeita hamabosta ( % 35) ordainduko da hilabeteko epean, dirulaguntza justifikatzeko dokumentazio osoa jaso eta onartzen den egunetik zenbatzen hasita. Ordainketa hori 2026ko aurrekontuen kontura egingo da.
Gauzatze epea
Dirulaguntza justifikatzeko aurkezten diren gastuek 2025eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra arteko epea izan beharko dute, eta gastu horien frogagiriak 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera eta justifikatzeko epea amaitu aurretik aurkeztu beharko dira.
Justifikatzeko epea
Emandako laguntza justifikatzeko agiriak 2026ko martxoaren 31ra arte aurkeztu ahal izango dira.