• Hasiera
  • Taldea
  • Zerbitzuak
    • Enpresa berrien sorrera
    • Enpresei zerbitzuak
    • Behatokia
  • Programak
  • Lea-Artibai
    • Lea-Artibai
    • Enpresa ehuna
    • Eskualde estrategia
  • Bezeroak
  • Kontaktua
  • Berriak
  • Dirulaguntzak
    • Industria & B2B dirulaguntzak
    • Txikizkako merkataritza dirulaguntzak
    • Turismoa dirulaguntzak
    • Ekintzailetza dirulaguntzak
    • Udalen dirulaguntzak
  • es
Denak ikusi
Pilotu Laguntza-Programa_2024
Dirulaguntza mota:
Nazioartekotzea
Eskatzeko epea:
2024/10/01 - 2024/10/31
Araudia:
Minimis

Pilotu programak bat egiten du Eusko Jaurlaritzaren Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailaren helburuekin (XII. legegintzaldiko Gobernu Programan eta 2021-2024 aldirako Garapen Ekonomiko eta Nazioartekotze Planean jasota daude), eta bere helburua da nazioarteko inbertsio publikoko proiektu pilotuen diseinuan eta gauzatzean parte hartu nahi duten eta nazioartekotze-prozesuan garapen iraunkorra sustatu nahi duten Euskal Autonomia Erkidegoko enpresentzako laguntza ez-itzulgarrien programa bat arautzea eta deitzea 2024ko ekitaldirako.

Erakunde Onuradunak

Honako hauek jaso ahal izango dituzte oinarri hauetan jasotako laguntzak:

  • Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta dauden edo ekoizpen-instalazioak dituzten enpresak, oinarri hauek argitaratu aurretik eratu direnak. Enpresa handiak, mikroenpresak eta enpresa txiki eta ertainak (ETEak) aurkeztu ahal izango dira.
  • Nazioarteko inbertsio publikoko proiektu pilotu bat izatea.

Diruz Lagun daitezkeen Gastuak

Diruz lagundu daitezkeen gastutzat hartuko dira honako hauek:

  • Langileen zuzeneko kostuak, proiekturako diren neurrian.
  • Egitura-kostuak, zeharkako kostu gisa zenbatuko direnak, diruz lagun daitezkeen langileen zuzeneko kostuen % 15.
  • Proiektuarekin zuzenean lotutako materialen eta horniduren kostuak.
  • Proiektua garatzeko bakarrik erabiltzen diren kanpo-aholkularitzaren kostuak.
  • Proiektuaren jarduerarekin lotutako bidaiak.
  • Makineria eta/edo osagaiak garraiatzearen eta instalatzearen kostuak.
  • Ziurtapen-kostuak proiektua amaitzean.

Laguntzaren Zenbatekoa

Diruz lagundu beharreko proiektuaren zenbateko osoa ezin da 250.000 eurotik gorakoa izan, eta proiektua garatzeko eskumena duen atzerriko erakunde publikoak proiektuaren kostuaren % 49 jarri beharko du, gutxienez.

Enpresa onuradunentzako laguntzek muga hauek izango dituzte: onartutako aurrekontuaren % 51 gehienez ere, 50.000 euroko dirulaguntzarekin.

Eskabideak baloratzeko, ezarritako irizpideak hartuko dira kontuan, eta adierazitako zenbatekoaren ehuneko hauek kalkulatuko dira:

  • 50 eta 59 puntu arteko balorazioa, onartutako aurrekontuaren % 35 esleituko zaie.
  • 60 eta 69 puntu arteko balorazioa, onartutako aurrekontuaren % 40 esleituko zaie.
  • 70 eta 79 puntu arteko balorazioa, onartutako aurrekontuaren % 45 esleituko zaie.
  • 79 puntutik gorako balorazioa, onartutako aurrekontuaren % 51 esleituko zaie.

Proiektuek gutxienez 50 puntu lortu beharko dituzte dirulaguntza jaso ahal izateko.

Laguntzaren Ordainketa

SPRIk ordainketa bakar baten bidez ordainduko dizkio dirulaguntzak erakunde onuradunari, likidazio-eskabidea eta eskatutako justifikazio-dokumentazioa aurkeztu ondoren.

Gauzatze Epea

Dirulaguntza emateko ebazpena eman eta gehienez ere hamabi (12) hilabeteko epean egindako gastuak lagunduko dira.

Justifikatzeko Epea

Justifikazioa erakunde onuradunaren legezko ordezkariaren sinadurarekin aurkeztu beharko da, proiektua amaitu ondoren eta egikaritzeko epea amaitu eta bi (2) hilabetera arte.

Enpresaren tamaina
1 - >250
Sektore ekonomikoa
Industria sektorea
Industriari lotutako zerbitzuak
Handizkako merkataritza
Elikagaigintza
Eraikuntza
Garraioa
Erakundea
SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentzia
Eusko Jaurlaritza
Buletina ikusi
Gurekin hitzegitea gustatuko litzaizuke?
Xemein Etorbidea, 12-A
Lea-Artibai Berrikuntza Gunea
Markina Xemein (BIZKAIA)
946169172
kaixo@leartibaifundazioa.eus
© Leartibai Fundazioa 2025 | All Rights Reserved