• Hasiera
  • Taldea
  • Zerbitzuak
    • Enpresa berrien sorrera
    • Enpresei zerbitzuak
    • Behatokia
  • Programak
  • Lea-Artibai
    • Lea-Artibai
    • Enpresa ehuna
    • Eskualde estrategia
  • Bezeroak
  • Kontaktua
  • Berriak
  • Dirulaguntzak
    • Industria & B2B dirulaguntzak
    • Txikizkako merkataritza dirulaguntzak
    • Turismoa dirulaguntzak
    • Ekintzailetza dirulaguntzak
    • Udalen dirulaguntzak
  • es
Denak ikusi
Prestakuntza-ekintza estrategikoak egiteko laguntza ekonomikoak_2022
Dirulaguntza mota:
Bestelako laguntzak
Eskatzeko epea:
2022/08/30 - 2022/09/30

Deialdi honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko enpresek beren langileen gaitasunak eta kualifikazioak hobetzeko programatutako prestakuntza-ekintzak (prestakuntzako ekintza estrategikoak) garatzeko 2022. urterako diru-laguntzen oinarriak ezartzea.

Erakunde onuradunak:

Enpresak eta enpresa-taldeak izan daitezke laguntzen onuradun, deialdi honetan jasotako baldintzetan, eta langileek parte har dezakete prestakuntza-ekintzetan.

Prestakuntza-ekintzak:

Deialdi honen ondorioetarako, prestakuntza-ekintzatzat hartuko da enpresaren prestakuntza-proiektuaren (Prestakuntza Plana) barruko irakaskuntza-ikaskuntza prozesua, parte-hartzaile guztientzat komunak diren helburu, eduki eta iraupen sistematizatuekin.
Oro har, prestakuntza-ekintzek, banakakoek zein taldekoek, gutxienez 6 orduko iraupena izango dute parte-hartzaile bakoitzeko, eta gehienez 270 ordukoa. Muga hori salbuetsi ahal izango da, baldin eta beharrezkoa dela justifikatzen bada.

Diruz lagun daitezkeen gastuak:

  • Enpresatik kanpoko prestakuntza-zerbitzuen kontratazioari dagozkion kostuak.
  • Barneko prestatzaileen kostua.
  • Material suntsikorraren kostua, babes- eta segurtasun-materiala barne. «Teleprestakuntzaren» kasuan, prestatzaileen eta parte-hartzaileen artean erabilitako komunikabideei egotz dakizkiekeen kostuak finantzatu ahal izango dira, ekintzaren kostu osoaren ehuneko 10 gehienez ere.
  • Material didaktikoen kostua.
  • Prestakuntzan ari diren langileen asegurua. Gastu horiek behar bezala banakatuta aurkeztu beharko dira prestakuntza-ekintzaren arabera, eta parte-hartzaile kopuruaren arabera egotziko dira.
  • Amortizazioak, prestakuntza-ekintza bakoitzari egotz dakiokeen proportzioan, eta prestakuntza-ekintzen garapenari egotz dakizkiokeen instalazioen eta ekipamenduen alokairuak.
Enpresaren tamaina
35 - >250
Sektore ekonomikoa
Industria sektorea
Industriari lotutako zerbitzuak
Handizkako merkataritza
Elikagaigintza
Eraikuntza
Garraioa
Kultura eta sormen industriak
Erakundea
Eusko Jaurlaritza
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak
Buletina ikusi
Gurekin hitzegitea gustatuko litzaizuke?
Xemein Etorbidea, 12-A
Lea-Artibai Berrikuntza Gunea
Markina Xemein (BIZKAIA)
946169172
kaixo@leartibaifundazioa.eus
© Leartibai Fundazioa 2025 | All Rights Reserved