REACTIVATE PROGRAMA: Belaunaldi-erreleboa_2023

Dirulaguntza mota:
Kontratazioa/ formazioa
Eskatzeko epea:
2023/06/07 - 2023/12/31
Gazteen enplegagarritasuna hobetzea, EAEko enpresen belaunaldi-erreleboaren erronkari helduz, erronka demografikoaren testuinguruan, NSFren esku-hartze metodologiarekin, eta gazteak epe labur eta ertainean errelebo-beharra duten arloak identifikatzen dituzten enpresekin harremanetan jarriz.
PROGRAMAREN HELBURUA
- EAEko enpresei eta erakundeei aukera ematea belaunaldi-erreleboko arloetan talentu gaztea txertatzeko eta garatzeko, eta, horrekin batera, eraldaketako eta etorkizuneko erronka estrategikoei erantzuten laguntzea (digitala, ekologikoa eta demografikoa), eta, aldi berean, enplegatua hobetzeko egoeran dauden gazteekin konpromisoa hartzea.
ERAKUNDE ONURADUNAK
- Eskaera egiten den unean EEEn edo ERTEn ez dauden EAEko enpresek parte hartu ahal izango dute, baldin eta epe labur eta ertainean belaunaldi-errelebua behar badute
- Lehentasuna izango dute:
- Eskatzen den gazte-profilerako banakako prestakuntza-planak proposatzen dituzten enpresak.
- Proposatutako helburuen aurrerabidea tutorizatzeko konpromisoa hartzea, eta helburu horiek doitzen eta azken ebaluatzen laguntzea.
- 2030eko Enpleguaren Euskal Estrategian definitutako trantsizio ekologiko, digital, sozial eta sanitarioak hartuko dira kontuan. Kalitatezko enplegu inklusibo baten aldeko ituna, Euskadiren garapen ekonomiko eta sozialari lagunduko diona, ekonomia eta lan-merkatua suspertzeko funtsezko palankak diren trantsizioak.
- EAEko enpresen lurralde-kapilaritatea hartuko da kontuan.
- Gizartean arduratsuak diren enpresak, kultura berritzailea dutenak, talentu gaztea prestatzeko erakunde bihurtu nahi dutenak, beren inguruneko garapen ekonomiko, sozial eta ingurumenekoan lagunduz.
LANBIDE-PRAKTIKAREN IRAUPENA
- Praktikak 5 hilabeteko iraupena izango du, gehienez 35 ordu eta gutxienez 25 ordu astean (azken kasu horretan, ahal dela 5 orduko lanaldi mota batean, astelehenetik ostiralera, baina beste antolaketa-modalitate batzuk aztertu ahal izango dira sektore eta kasuistika partikularren arabera). Inola ere ez dira kontuan hartuko aparteko orduak, gaueko lana edo txandakako lana.
5 hilabeteko epe hori amaitzean, kasuak segmentazioaren arabera aztertuko dira, eta beka 2 – 3 hilabetez luzatu ahal izango da, Novia Salcedoren babespean eta enpresek finantzatuta.
LAGUNTZA EKONOMIKOA
- Parte-hartzaileen zuzkidura eta Gizarte Segurantza % 100ean finantzatzen ditu Eusko Jaurlaritzak.
- Praktikak honako zenbateko hau izango du hilean: 771,43 €gordin (asteko 25 orduko dedikazioagatik), 925,71 €gordin (asteko 30 orduko dedikazioagatik) eta 1.080 €gordin (asteko 35 orduko dedikazioagatik).
- Praktikaren zuzkidura Novia Salcedo Fundazioak ordainduko dio hilero onuradunari, banku-helbideratzearen bidez.
- Praktikaren zuzkidurari PFEZaren eta indarreko gizarte-segurantzaren kotizazioaren % 2ko atxikipena aplikatzen zaio (10,18 euro hilean une honetan). Onuradunari alta ematen zaio Gizarte Segurantzaren
- Araubide Orokorrean (urriaren 24ko 1493/2011 Errege Dekretua) eta Fundazioaren Istripuen Mutualitatean.
Enpresaren tamaina
1 - >250
Sektore ekonomikoa
Industria sektorea
Industriari lotutako zerbitzuak
Handizkako merkataritza
Elikagaigintza
Eraikuntza
Garraioa
Kultura eta sormen industriak
Gizarte ekonomiako enpresak
Erakundea
SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentzia