• Hasiera
  • Taldea
  • Zerbitzuak
    • Enpresa berrien sorrera
    • Enpresei zerbitzuak
    • Behatokia
  • Programak
  • Lea-Artibai
    • Lea-Artibai
    • Enpresa ehuna
    • Eskualde estrategia
  • Bezeroak
  • Kontaktua
  • Berriak
  • Dirulaguntzak
    • Industria & B2B dirulaguntzak
    • Txikizkako merkataritza dirulaguntzak
    • Turismoa dirulaguntzak
    • Ekintzailetza dirulaguntzak
    • Udalen dirulaguntzak
  • es
Denak ikusi
Renove Smart Industry 2026
Dirulaguntza mota:
Inbertsioetarako laguntzak
Eskatzeko epea:
2026/03/06 - 2026/04/17
Araudia:
Minimis

Oinarri hauen xedea da laguntza-programa bat arautzea Euskal Autonomia Erkidegoko industria-enpresetan eta produktu-prozesu industrialari lotutako zerbitzu-enpresetan inbertsioak sustatzeko makineria eta/edo ekipamendu aurreratuan (hardwarea eta softwarea), 4.0 Industriako proiektuak ezartzeko, industria adimendunaren esparruan teknologiak aplikatzeko eta ekoizpen-ingurune automatizatuagoak sustatzeko.

Erakunde onuradunak

Deialdiaren xede diren dirulaguntzak eskuratu ahal izango dituzte enpresa txiki edo ertain (ETE) industrialek eta produktu-prozesu industrialari lotutako zerbitzuetakoek, baldin eta makineria eta ekipamendu aurreratua (hardwarea eta softwarea) eskuratzeko proiektuak aurkezten badituzte, 4.0 Industriako proiektuak inplementatzeko, betiere:

  • ETE izaera dutenak.
  • Jarduera-zentro bat badute Euskal Autonomia Erkidegoan, eta zentro horretan instalatu beharko da laguntzaren xede den ekipamendua.
  • Euskadiko Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren dagokion epigrafean alta emanda badaude.

Diruz lagundu daitezkeen jarduerak

4.0 Industriako proiektuak inplementatzeko makineria eta/edo ekipamendu aurreratua (hardwarea eta softwarea) erostea.

Makineria eta/edo ekipamendu aurreratu hori (hardwarea eta softwarea) erosi beharko da, teknologia hauek erabiltzen dituzten proiektuei ekiteko:

  • Fabrikazio aurreratuko proiektuak, makineria eta/edo ekipamendu aurreratuarekin (hardwarea eta softwarea), Big Data eta Analitika aurreratuko teknikak dituztenak.
  • Fabrikazio gehigarriko proiektuak.
  • Robotika aurreratuko eta lankidetzako proiektuak.
  • IIoT proiektuak (Internet of Things industriala).
  • Industria-ingurunera zuzendutako adimen artifizialeko proiektuak.
  • Sistema ziberfisikoen proiektuak.
  • Errealitate birtualeko proiektuak.
  • Errealitate areagotuko proiektuak.
  • Biki digitalen proiektuak (Digital Twins).

Gastu hautagarria

  • Gastu hautagarritzat hartuko dira makineria eta/edo ekipamendu aurreratua (hardwarea eta softwarea) eskuratzetik eratorritakoak, bai eta aurreko artikuluan deskribatutako 4.0 industria-proiektuak inplementatzeko sortutako aholkularitza- eta ingeniaritza-gastuak ere.
  • Gastu hautagarria alderdiek (laguntzaren eskatzailea eta fabrikatzailea/hornitzailea) onartutako eskaera edo kontratu bidez egiaztatuko da, eta aurkeztutako proiektuaren aurrekontuaren % 10 ordainduko da gutxienez.
  • Proiektuak 50.000 euro izan beharko ditu gutxienez.
  • Aholkularitza/ingeniaritzako gastuek ezingo dute proiektuaren aurrekontu osoaren % 25 gainditu.

Laguntzen zenbatekoa

Makineria eta/edo ekipamendu aurreratua (hardwarea eta softwarea) eta aholkularitzako/ingeniaritzako gastuak erosteko laguntza-eskaera bakoitzeko gehieneko dirulaguntza gastu hautagarrien % 20koa izango da, gehienez 75.000 eurokoa.

Eskaera bat edo gehiago onartuko dira enpresa bakoitzeko. Nolanahi ere, enpresa bakoitzeko gehieneko dirulaguntza 75.000 eurokoa izango da.

Gauzatzeko epea

Erositako makineria berria eta/edo ekipamendu aurreratua (hardwarea eta softwarea) 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera entregatu eta martxan jarri beharko da, eta, nolanahi ere, eskaera aurkeztu eta hurrengo 12 hilabeteetan.

Justifikatzeko epea

Diruz lagundu daitekeen jarduera amaitu ondoren (erositako makineria eta/edo ekipamendu aurreratua instalatzea/ezartzea), eta gehienez ere hilabeteko epean, erakunde onuradunek jarduera hori justifikatu beharko dute, SPRIren web-orrian ezarritako likidazio-eskaeraren inprimakiak erabiliz.

Enpresaren tamaina
1 - 250
Sektore ekonomikoa
Buletina ikusi
Gurekin hitzegitea gustatuko litzaizuke?
Xemein Etorbidea, 12-A
Lea-Artibai Berrikuntza Gunea
Markina Xemein (BIZKAIA)
946169172
kaixo@leartibaifundazioa.eus
© Leartibai Fundazioa 2026 | All Rights Reserved