
Sakondu programak bat egiten du Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren helburuekin, XII. legegintzaldiko gobernu-programan eta hura garatzen duten plangintza estrategikoko tresnetan jasotakoekin, eta helburu du nazioartekotasun handiko enpresei laguntzea jarduera esportatzaile hasiberria duten merkatuetan sartzen.
Eskatzaileek eskabide bakarra aurkeztu ahal izango dute Sakondu programaren deialdi honetan, gehienez bi herrialdetakoa eta gutxienez bi ekintza bereizikoa.
Enpresa Onuradunak
Programaren onuradun izan daitezke berezko nortasun juridikoa duten enpresa txiki eta ertainak (ETEak), Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta daudenak edo ekoizpen-instalazioak dituztenak, baldin eta deialdi honen aurretik eratu badira, guztizko fakturazioaren % 50etik gorako esportazio-jarduera badute eta 2023an esportatutako guztizkoaren % 25etik beherako fakturazioa duten merkatuetan duten lehia-posizioa hobetu nahi badute.
Enpresa emergenteak (startupak) ere onuradun izan daitezke, baldin eta Sortzen ari diren enpresen ekosistema sustatzeko abenduaren 21eko 28/2022 Legearen 3. artikuluan ezarritako ezaugarriak betetzen badituzte.
Diruz Lagun daitezkeen Gastuak
Laguntza jaso dezaketen enpresen ekintzak honela banatzen dira:
a) Enpresak nazioartekotzeko sustatzeko eta egokitzeko ekintzak.
- Nazioartekotze-estrategia bat egitea, kanpoko aholkularitza-enpresa batek egina.
- Jabetza industrialari eta homologazioei lotutako gastuak:
- Patenteen eta marken erregistroa.
- Homologazioa eta ziurtapena.
- Paper zientifikoak argitaratzearen ondoriozko gastuak, soilik sortzen ari diren enpresentzat (startupak).
- Azokei lotutako gastuak:
- Nazioarteko azoketan parte hartzea (bai estatuan, bai atzerrian) erakusketari gisa.
- Online formatuko kongresu, foro espezializatu eta nazioarteko azoketan parte hartzea.
- Bidaiak:
- Merkatuak aztertzeko eta/edo bezero izan daitezkeen enpresekin harremanetan jartzeko prospekzio-bidaiak.
- Alderantzizko misioak, bezero izan daitezkeen enpresentzako gonbidapenak.
- Komunikazio- eta marketin-gastuak:
- Zabalkunde- eta sustapen-materiala helmugako herrialdera egokitzea, hizkuntza ofizialean edo ingelesez.
- Katalogoak, liburuxkak eta kartelak egitea, web-orriak sortzea eta abian jartzea, eta, ondoren, nazioarteko merkatura egokitzea.
- Publizitatea.
- Produktu edo zerbitzuen aurkezpenak eta erakustaldiak, sustapenak eta aldi baterako erakusketak helmugako herrialdean.
- Harreman publikoak.
- Sustapen-formatu berriak garatzea, merkatuetarako sarbidea birtualki hobetzeko.
- Enpresak helmugako herrialdean duen eragina aztertzen duten iraunkortasun-txostenak, kanpoko aholkularitza-enpresa batek egindako 2030 Agendaren garapen jasangarriko helburuak kontuan hartuta.
- Eskaeraren ekitaldian eratutako kanpoko ezarpen komertzial eta/edo produktiboei lotutako gastuak.
- Talentua: kanpo-eragiketetarako langileak hautatzea.
b) Eragiketa- edo estrategia-aholkularitzan oinarritutako ekintzak, intereseko merkatuetan sartzea eta jardutea errazteko.
Sortzen ari diren enpresen kasuan (startupak), diruz lagunduko dira nazioartekotze-estrategia, nazioarteko marketin-planak eta/edo kanpoko ezarpen potentzialen bideragarritasun-azterketak egiten emandako barne-orduak.
Dirulaguntzen Zenbatekoa
Laguntzak onartutako aurrekontuaren % 50era irits daitezke, eta gehienez ere 45.000 euroko dirulaguntza emango da enpresa bakoitzeko.
Laguntzaren Ordainketa
Dirulaguntza bi zatitan ordainduko da, honela:
- Dirulaguntzaren % 25, emandako laguntza onartu ondoren.
- Gainerako % 75aren likidazioa, lagundutako ekintzak egitean egindako gastuak justifikatu ondoren.
Gauzatze Epea
2024ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean egindako ekintzek jasoko dute laguntza.
Justifikazio Epea
Laguntzaren justifikazioa ebazpena jasotzen den unetik 2025eko otsailaren 28ra arte aurkeztu beharko da.