
Sakondu programak bat egiten du Eusko Jaurlaritzaren Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailaren helburuekin (XIII. legegintzaldiko gobernu-programan jasota daude), eta nazioarteko merkataritza-trukeei eragiten dien aldakortasun eta ziurgabetasun handieneko testuingurura egokituta dago. Programa horren helburua da nazioartekotasun handiko enpresei laguntzea, esportazio-jarduera hasiberria duten merkatuetan sar daitezen.
Enpresa onuradunak
Programaren onuradun izan ahalko dira berezko nortasun juridikoa duten enpresa txiki eta ertainak eta Euskal Autonomia Erkidegoan ekoizpen-instalazioak, baldin eta deialdi honen aurretik eratu badira, guztizko fakturazioaren % 50etik gorako esportazio-jarduera badute eta 2024an esportatutako guztizkoaren % 25etik beherako fakturazioa duten merkatuetan duten lehia-posizioa hobetu nahi badute.
Oinarri hauetan araututako laguntzetatik kanpo geratzen dira nekazaritza-, elikagai-, arrantza- eta basogintza-sektoreetan diharduten enpresak.
Enpresa emergenteak (startupak) ere onuradun izan daitezke, baldin eta Sortzen ari diren enpresen ekosistema sustatzeko abenduaren 21eko 28/2022 Legearen 3. artikuluan ezarritako ezaugarriak betetzen badituzte.
Diruz lagun daitezkeen ekintzak eta gastuak
- Nazioartekotzeko enpresaren plangintza estrategikoa eta egokitzapena (enpresa onuradun bakoitzeko nazioartekotze-estrategia bakarra babestuko da):
- Gutxienez honako epigrafe hauek landuko dituen nazioartekotze-estrategia bat egiteari lotutako gastuak:
- Enpresan nazioartekotze-prozesuari ekiteko dauden gaitasunak – giza gaitasuna, finantzarioa, produktiboa, logistikoa, kapital erlazionala eta aurrekoekin lotutako beste gaitasun batzuk –.
- AMIA analisia kanpoko merkatuetan.
- Jorratu beharreko merkatuak: alternatiben, arriskuen eta aukeren analisia, helburu diren sektore/nitxoak eta bezeroak, helmugako lehia eta hornitzaileak.
- Sartzeko moduak aztertzea eta hautatzea.
- Produktua/zerbitzua: eskariaren analisia, erosteko arrazoiak, produktu/zerbitzuaren beharrezko egokitzapena, muga-zergen hesiak eta teknikak eta prezio-politika.
- Sustapen-politika: garatu beharreko merkataritza-ekintzak, erabili beharreko bitartekoak eta merkatuaren/jorratu beharreko merkatuen berezitasunetara egokitzeko beharra.
- Jabetza industrialari eta homologazioei lotutako gastuak:
- Patenteen eta marken erregistroa: kudeaketa-gastuak diruz lagunduko dira, bai eta helmugako herrialdeko erregistro ofizialetako inskripzio-tasak ere.
- Homologazioa eta ziurtapena: erakunde egiaztatuek helmugako herrialdean eskatutako homologazioen ondoriozko gastuak diruz lagunduko dira, bai eta atzerrian bezero handien aurrean egindako ziurtagiriak eta aurrekalifikazioak ere.
- Gutxienez honako epigrafe hauek landuko dituen nazioartekotze-estrategia bat egiteari lotutako gastuak:
- Nazioarteko sustapenaren gastuak:
- Azoka, foro espezializatu eta nazioarteko kongresuei lotutako gastuak:
- Nazioarteko azoketan erakusketari gisa parte hartzea.
- Azoketan, foro espezializatuetan eta/edo nazioarteko kongresuetan bisitari gisa parte hartzea.
- Online formatuko azoka, foro espezializatu eta/edo nazioarteko kongresuetan parte hartzea.
- Bidaiengatiko gastuak:
- Merkatuak aztertzeko eta/edo balizko bezero, bazkide, banatzaile eta/edo eragileekin harremanetan jartzeko prospekzio-bidaiak.
- Alderantzizko misioak: bezero eta/edo bazkide potentzialentzako gonbidapenak.
- Komunikazio- eta marketin-gastuak:
- Marketin-plana egitea, merkatu jakin batean edo merkatu-multzo batean garatu beharreko ekintza zehatzak identifikatuta.
- Zabalkunde- eta sustapen-materiala helmugako herrialdera egokitzea, hizkuntza ofizialean edo ingelesez.
- Katalogoak, liburuxkak eta kartelak egitea, web-orriak sortzea eta abian jartzea, eta, ondoren, nazioarteko merkatura egokitzea.
- Publizitatea: xede-herrialdean eragina duten komunikabide sektorialetan materiala sortzea eta publizitate-espazioak kontratatzea, bai eta produktua eta/edo zerbitzua merkaturatzeko publizitate digitalaren gastuak ere.
- Produktuen edo zerbitzuen aurkezpenak, sustapenak eta aldi baterako erakusketak helmugako herrialdeko merkataritza-guneetako korterretan.
- Harreman publikoak: xede-herrialdean produktuak eta/edo zerbitzuak merkaturatzeko publizitate-agentziak kontratatzeko gastuak.
- Sustapen-formatu berriak garatzea, merkatuetarako sarbidea birtualki hobetzeko.
- Paper zientifikoak argitaratzearen ondoriozko gastuak.
- Azoka, foro espezializatu eta nazioarteko kongresuei lotutako gastuak:
- Kanpoko ezarpenak:
- Eskaeraren ekitaldian eratutako kanpoko ezarpen komertzial eta/edo produktiboei lotutako gastuak.
- Kanpo-eragiketei lotutako destinoko langileak hautatzeko prozesuekin lotutako gastuak, eratze-datatik zenbatzen hasi eta lehenengo urtean, bai eta dagokion establezimenduarekin lotutako alokairu- eta hornidura-gastuak ere.
- Intereseko merkatuetan sartzeko edo posizionamendua hobetzeko aholkularitza operatiboko gastuak:
- Kanpo-aholkularitzako gastuak, hainbat azterlan eta txosten egiteko.
- Kanpo-aholkularitzako gastuak, prospekzio-jarduerekin lotutakoak – bezeroak, bazkideak, banatzaileak eta/edo merkataritza-agenteak bilatzea; xede-merkatuetan lan-agendak prestatzea, eta abar – eta merkatu batean sartzeko edo merkatu horretan posizionamendua hobetzeko beharrezkotzat jotzen diren beste batzuk.
- Barne-orduak, enpresa emergenteak (startupak).
Eskatzaileek eskabide bakarra aurkeztu ahal izango dute Sakondu programaren deialdi honetan, 2. Eranskinean jasotakoetatik bereizitako bi ekintzarekin, gehienez ere, eta bi herrialderekin, gutxienez.
Eskaeraren xede diren bi herrialdeetako fakturazio-bolumenak enpresak 2024an esportatutako guztizkoaren % 25 baino txikiagoa izan beharko du.
Laguntzaren muga
Enpresa eskatzaileak erakusketari gisa parte hartzen duen nazioarteko azoken kasuan, 40.000 euroko muga dago azoka bakoitzeko.
Azoka, foro espezializatu eta/edo nazioarteko kongresuetako online bisiten edo parte-hartzeen kasuan, muga 5.000 eurokoa izango da bisita eta/edo parte-hartze bakoitzeko.
Eskaerak prospekzio-bidaiak egitea barne hartzen duenean, diruz lagundu daitekeen gastutzat hartuko den bidaia-poltsen gehieneko kopurua enpresa bakoitzeko 4 izango da, gorabidean dauden enpresak direnean (startupak).
Laguntza-eskaerak alderantzizko misioak aurreikusten dituenean, diruz lagundu daitekeen gastutzat hartuko den bidaia-poltsen gehieneko kopurua enpresa bakoitzeko 4 izango da (6 enpresa emergenteak direnean [startupak]).
Laguntzaren zenbatekoa
Enpresa bakoitzeko gehieneko dirulaguntza 75.000 eurokoa da.
Dirulaguntzaren ehunekoak aldatu egingo dira enpresak eskatutako puntuazioaren arabera. Gehieneko puntuazioa % 60koa izango da eta gutxienekoa % 35ekoa.
Laguntzaren ordainketa
Dirulaguntza bi zatitan ordainduko da, honela:
- dirulaguntzaren % 25, emandako laguntza onartu ondoren.
- gainerako % 75a, lagundutako ekintzak egitean egindako gastuak justifikatu ondoren.
Gauzatzeko epea
Diruz lagunduko diren ekintzak 2025eko urtarrilaren 1etik 2025eko abenduaren 31ra bitartean egin beharko dira.
Justifikatzeko epea
Justifikazio-agiriak laguntza emateko ebazpena jasotzen den unetik 2026ko otsailaren 27ra arte aurkeztu ahal izango dira.