• Hasiera
  • Taldea
  • Zerbitzuak
    • Enpresa berrien sorrera
    • Enpresei zerbitzuak
    • Behatokia
  • Programak
  • Lea-Artibai
    • Lea-Artibai
    • Enpresa ehuna
    • Eskualde estrategia
  • Bezeroak
  • Kontaktua
  • Berriak
  • Dirulaguntzak
    • Industria & B2B dirulaguntzak
    • Txikizkako merkataritza dirulaguntzak
    • Turismoa dirulaguntzak
    • Ekintzailetza dirulaguntzak
    • Udalen dirulaguntzak
  • es
Denak ikusi
Salgaien Errepideko Garraioa Modernizatzeko Programa 2025
Dirulaguntza mota:
Inbertsioetarako laguntzak
Eskatzeko epea:
2025/06/23 - 2025/09/30
Araudia:
Minimis

Dirulaguntzen programa honen helburua da salgaien errepideetako garraioaren sektoreak jasangarritasunaren, digitalizazioaren eta segurtasunaren gizarte-erronkei egiten dien ekarpena hobetzea, eta, aldi berean, lehiakortasuna areagotzea.

Dirulaguntzaren onuradunak

Langile autonomoak eta berezko nortasun juridikoa duten enpresak izan daitezke dirulaguntzen onuradun, baldin eta egoitza fiskala Bizkaian badute eta dagokion EJZn alta emanda badaude.

Dirulaguntza jaso dezakeen egitatea

Diruz laguntzeko moduko egitatetzat hartuko dira salgaien garraio publikoko ibilgailuak modernizatzeko jarduketak, baldin eta baimendutako gehieneko masa 3,5 tonatik gorakoa bada segurtasunaren, energia-eraginkortasunaren eta ingurune digitaletara egokitzearen arloan. Hona hemen jarduera horiek:

  • Gurpilak ordeztea.
  • Ibilgailuen aerodinamika hobetzen duten elementuak (spoilerrak, flapak, deflaktoreak, etab.).
  • Ibilgailuaren segurtasun-elementuak (gurpilen presioa detektatzeko sistemak, alkohol-lock, gidatze-sistemak, etab.).
  • Zamaketaren segurtasun-elementuak.
  • Ibilgailuaren kabinan ofimatika sartzea.

Laguntzen banakako zenbatekoa

Laguntzen zenbatekoa kalkulatzeko, diruz lagun daitekeen gastu-oinarriari % 70 aplikatuko zaio.

Ibilgailu bakoitzeko emandako laguntzak ez dira 4.000,00 eurotik gorakoak izango. Eskatzaile bakoitzak gehienez 20.000,00 euroko laguntzak emango ditu.

Ez da 500,00 eurotik beherako laguntzarik emango.

Dirulaguntzaren ordainketa

Pertsona edo erakunde onuradunak dirulaguntza onartu eta berehala ordainduko da dirulaguntza.

Gauzatze epea

Diruz lagundutako jarduerak 2025eko urtarrilaren 1etik dirulaguntza eskatzen den egunera arteko epean hasi eta amaitu beharko dira, biak barne.

Beste Dokumentu Batzuk

Akatsen Zuzenketa: I-729_eus.pdf

Enpresaren tamaina
1 - >250
Sektore ekonomikoa
Garraioa
Erakundea
Bizkaiko Foru Aldundia
Buletina ikusi
Gurekin hitzegitea gustatuko litzaizuke?
Xemein Etorbidea, 12-A
Lea-Artibai Berrikuntza Gunea
Markina Xemein (BIZKAIA)
946169172
kaixo@leartibaifundazioa.eus
© Leartibai Fundazioa 2025 | All Rights Reserved