
Agindu honen xedea da 2023ko eta 2025ko ekitaldietarako laguntza-programa bat ezartzea, nekazaritza-, basogintza-, arrantza-, elikadura- eta landa-garapeneko sektoreetako pertsona fisiko edo juridiko pribatuentzat, inbertsio-proiektuak finantzatzeko. Programa horren bidez, Finantzen Euskal Institutuak eta finantza-erakunde laguntzaileek eman beharreko maileguei bermeak emango zaizkie, eta mailegu horien finantza-kostua murrizteko interes-tasen hobariak emango dira.
Zehazki, laguntza-ildo hauek proposatzen dira:
- 1. ILDOA: Finantza-laguntzen lerro bat, bermeak ematearen bidez artikulatua, nekazaritzaren, basogintzaren, arrantzaren, elikagaien eta landa-garapenaren sektoreetako ETEek aurkeztutako arrisku-finantzaketako hasierako inbertsio-proiektuetarako.
- 2. ILDOA: Finantza-laguntzen lerro bat, bermeak ematearen bidez artikulatua, nekazaritza, basogintza, arrantza, elikadura eta landa-garapeneko sektoreetako enpresek aurkeztutako inbertsio-proiektuetarako. Laguntza horiek minimis araudien barruan daude.
- 3. ILDOA: Tipoen hobaria finantza-kostua murrizteko, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren kargura, nekazaritza, basogintza, arrantza, elikadura eta landa-garapeneko sektoreetako enpresak finantzatzeko lerroaren esparruan. Laguntza horiek minimis araudien barruan daude.
Pertsona onuradunak
1. lerroaren onuradunak enpresa pribatuak izango dira, pertsona fisikoak edo juridikoak, kotizatu gabeko ETEen kategoria dutenak, nekazaritza, basogintza, arrantza, elikadura eta landa-garapeneko sektoreetakoak, eta inbertsioa egiteko unean gutxienez baldintza hauetako bat betetzen dutenak:
-
inongo merkatutan aritu ez direnak;
- edozein merkatutan zazpi urte baino gutxiago daramatzatenak lanean, lehenengo salmenta komertzialetik aurrera;
- merkatu geografiko edo produktuen merkatu berri batean sartzeko egindako negozio-plan batean oinarrituta, arrisku-finantzaketako hasierako inbertsioa azken bost urteetako urteko batez besteko negozio-bolumenaren % 50 baino handiagoa izatea.
2. laguntza-lerrorako, nekazaritza, basogintza, arrantza, elikadura edo landa-garapeneko sektoreetako enpresa pribatuak izango dira onuradunak, pertsona fisikoak zein juridikoak izan.
3. laguntza-lerroaren onuradunak enpresa pribatuak izango dira, pertsona fisikoak nahiz juridikoak izan, baldin eta Aginduaren II. kapituluan araututako bermeak emateko laguntzen onuradunak izan badira.
Diru-laguntza jaso dezaketen jarduerak
1. eta 2. lerroetarako (FINANTZA-BERMEAK EMATEA): Kapital finkoko finantzaketa-beharrak estaltzea xede duten finantzaketa-eragiketak, Kontabilitate Plan Orokorraren 2. taldean sartutako aktibo finkoak eskuratzea eskatzen dutenak.
Inbertsioak ezin izango dira materialki burututa egon, eta ez dira oso-osorik burututa egongo eskabidea egiten den egunean.
- Eraikinak eta obra zibila.
- Proiektuaren eta obra-zuzendaritzaren ordainsariak.
- Makineria eta instalazioak.
- Ekipamendua, altzariak eta lanabesak.
1. eta 2. lerroetarako (FINANTZA BERMEEN PRESTAZIOA): mailegu bakoitzaren zenbatekoa, gehienez, eskaeran aurreikusitako inbertsioaren %80koa izango da.
3. lerrorako (FINANTZA-KOSTUA MURRIZTEA): hobariaren zenbatekoa bere interes-tasetan, finantza-kostua murriztuz, gehienez % 2,00eko interesera iritsi ahal izango da 10 urteko eperako eragiketetarako, eta gehienez % 1,75era 7 urtekoetarako.
Interes-hobari gisa eman beharreko gehieneko laguntza 100.000 eurokoa izanen da proiektuko.
Gauzatze epea
1. eta 2. lerroetarako (FINANTZA BERMEEN PRESTAZIOA): ebazpen honetan aurreikusitako jarduerak kudeatzeko gehieneko epea bost (5) hilabetekoa izango da, eskaera aurkezten den egunetik kontatzen hasita.
Beste Dokumentu Batzuk