
Deialdi honen xedea da urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Langileen Estatutuaren Legearen testu bateginaren 12.7 artikuluan aipatutako txanda kontratuak egiteko laguntzak arautzea.
Euskal Autonomia Erkidegoan dauden lantokietan zerbitzuak emateko izenpetzen diren kontratuei aplikatuko zaizkie deialdi honetan aurreikusitako laguntzak, 2023ko urriaren 21etik aurrera hasitakoei, hain zuzen.
Entitate Onuradunak
Deialdian araututako laguntzen onuradunak izan daitezke deialdian bertan ezarritakoaren araberako txanda-kontratuak egiten dituzten pertsona fisikoak eta juridikoak.
Diruz Lagundu Daitezkeen Jarduerak
Diruz lagunduko dira lanaldi osoko eta muga gabeko txanda-kontratuak, edo iraupen mugatukoak baldin eta behin amaituta edo amaitu baino lehenago mugagabe bihurtzeko konpromisoa jasotzen bada.
Txanda-kontratuak eskakizun hauek betetzen dituzten pertsonek sinatuko dituzte:
- 30 urtetik beherakoak edo 45 urtetik gorakoak izatea.
- Hauetariko egoeraren batean egotea:
- Kontratua hasi aurreko egunean, langabeak izatea, nor dagokion enplegu-zerbitzu publikoan inskribatuta eta alta emanda.
- Enpresarekin iraupen mugatuko kontratua hitzartuta izatea. Kasu horretan, enpresak, txanda-kontratuaz gain, kontratazio gehigarri bat egin beharko du, aldi baterako kontratua amaitzeko falta den denbora betetzeko bestekoa, gutxienez. Kontratazio gehigarria hauetariko egoeraren batean dauden pertsonei egingo zaie:
- 45 urtetik gorakoei edo 30 urtetik beherakoei, baldin eta kontratua hasi aurreko egunean langabeak badira eta enplegu-zerbitzu publikoan inskribatuta eta alta emanda badaude.
- 30 urtetik beherakoei, baldin eta enpresa berean prestakuntzako edozein kontratu mota badaukate hitzartuta.
- 30 urtetik beherakoak izanez gero, batetik, enpresa berean prestakuntzako edozein kontratu mota edukitzea hitzartuta do Enpresetan egiten diren eta lan-arlokoak ez diren praktikak arautzen dituen urriaren 31ko 1543/2011 Errege Dekretuan araututako praktikaldian egotea, eta, bestetik, kontratuen edo lan-arlotik kanpoko praktikaldien indarraldian zehar edo amaieran txanda-hartzaile bihurtzea.
Dirulaguntzaren Zenbatekoa
Txanda-hartzailea 4. artikuluko arauen arabera kontratatuz gero, 8.400 euroko dirulaguntza emango da. Txanda-hartzailea emakumea bada, zenbateko hori % 10 handiagoa izango da.
Ordaintzeko Modua
Deialdi honen babesean emandako dirulaguntzak honela ordainduko dira:
- % 60 eskaera baiesten den unean.
- Gainerako % 40a laguntza eman eta urtebetera ordainduko da.
Aurkezteko Epea
Honako hauek izango dira dirulaguntza-eskabideak aurkezteko epeak:
- Deialdi hau EHAAn argitaratu aurretik hasitako kontratuak: hiru hilabete, argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera (2024ko martxoaren 4a, gutxi gorabehera).
- Egun berean edo deialdia EHAAn argitaratu ondoren hasitako kontratuak: hiru hilabete, txanda-kontratua hasten den egunetik zenbatzen hasita.
Beste Dokumentu Interesgarri Batzuk
“Minimis” Araudi Berria: 2400910e.pdf (euskadi.eus)
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren Erabakia: 2404834e.pdf