Programa honen helburua euskal ekintzailetza ekosistema sustatzeko eta hobetzeko proiektuei laguntzea da, ekimenak dinamizatu eta bateratzeko, bertako eragileak elkartu daitezen eta parte har dezaten, eta, sinkronizazio eta koordinazio handiagoa lor dadin.
Diruz Lagundu Daitezkeen Jarduerak
- KULTURA ETA BALIO EKINTZAILEAK
- Inkonformismo-, proaktibitate- eta sormen balioak sustatzea, ekonomia- eta gizarte-sarea berreskuratzeko eta iraunarazteko mekanismo gisa.
- Jarrera eta balio desiragarrien adibide diren ekintzailetza-ereduak bistaratzea, adibide positiboen hedapena, porroten normalizazioa eta desinformazioaren aurkako borroka bultzatzeko.
- GIZA KAPITALA
- Enpresek, startupek, ZTB eragileek eta eragile publikoek ekosisteman eskatzen dituzten profil profesional berrien eskaintza eta eskaria konektatzea, profesionalak erakartzea barne, bereziki RIS3 eremuetan.
- Belaunaldi-erreleboa bultzatzea, ekintzailetzarako eta ekonomia-sarea gaztetzeko palanka gisa.
- EKINTZAILETZA-ITURRIAK ETA -IDEIAK
- OTEBBei (oinarri teknologikoko ekintzailetza berritzailea) laguntzearen aldeko apustua egiten jarraitzea, batez ere RIS3 sektoreetan, eta EAEn egiteke dagoen trantsizio hirukoitza bultzatzea maila teknologikoan (digital-energetikoa – ingurumenekoa eta demografiko eta soziala), enpresa, produktu eta zerbitzu berrien iturri gisa.
- Berdintasunezko ekintzailetza homogeneoaren aldeko apustua, eta arreta berezia jartzea emakumeen ekintzailetzari.
- MERKATUETARAKO SARBIDEA
- Elkarlaneko ekintzailetza sustatzea (ekintzaileen, enpresa berrien, enpresa finkatuen artean), merkaturako sarbidea eta jasangarritasuna ahalbidetzeko.
- Ekintzaileek eta erretiratutako edo aurrez erretiratutako enpresaburuek/zuzendariek proiektu ekintzaileei merkatuan sartzeko ematen zaien laguntzan parte hartzea.
- AZPIEGITURA ADIMENDUNAK
- Gutxiegi erabiltzen diren azpiegiturak baliatzea, azpiegitura horien (eta haien proiektuen) arteko lotura sustatzea.
- Datozen urteetan aurreikus daitezkeen azpiegitura espezializatu berriak ekosisteman modu harmonikoan txertatzea.
- EKOSISTEMA
- Ekintzailetzarako lurralde erakargarri eta ekintzailetza industrial-teknologikoko ekosistema erakargarri izatea indartzea.
- Euskal ekosistemaren nazioartekotzea eta kanpoan ikusgarri izatea (haren eragileak, jarduera).
Laguntzen Modalitateak eta Zenbatekoak
Deialdi honen xede diren laguntzak dirulaguntza gisa egituratuko dira diruz lagundu daitezkeen gastuen ehuneko hauetan, onuradun-tipologiaren arabera, eta, nolanahi ere, onuradun bakoitzeko gehienez ere 15.000 euro:
- Pertsona Fisikoa, Elkartea, Fundazioa eta Unibertsitatea: % 100
- ETEak: % 80
- Enpresa Handia: % 60
Oinarri hauen xedea da arautzea zer laguntza emango zaien produktu-prozesuari lotutako enpresa-proiektu berritzaile edo teknologia-oinarrikoei, industria-proiektu edo zerbitzu berriei eta ezagutza intentsiboko enpresa-proiektu berriei Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), 2023an, enpresa abian jartzeko fasean.
Entidades Beneficiarias y Requisitos
Laguntzaren onuradun izan ahalko dira EAEn gutxienez jarduera-zentro bat duten pertsona juridikoak, «Business Innovation Center» (BIC) baten tutoretzapean egin den Enpresa Plan bat dutenak edo BIC baten oniritzia jaso dutenak Euskal Autonomia Erkidegoan garatzen den oinarri teknologikoko edo industria-arloko proiektu berritzaile bat dutelako, edota produktu-prozesuari lotutako zerbitzuen edo ezagutzan trinkoa den enpresa-proiektu berritzaile bat dutelako, baldin eta honako betekizun hauek betetzen badituzte:
- Sortu berriak izatea, hau da, 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera eratu, eta –derrigorrezkoa izanez gero– Merkataritza Erregistroan (edo antzeko erregistroan) inskribatutako enpresak izatea.
- Aurreikustea gutxienez 3 enplegu sortuko dituztela 3 urteko epean.
- Enpresa txikia izatea.
- Altan emanda egotea EAEko Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergari dagokion enpresa jardueraren epigrafean.
- Enpresak gutxieneko kapital soziala izatea, edo kapital soziala gehi jaulkipen- edo bereganatze prima, 30.000 eurokoa, osorik ordainduta izatea eta eskabidea aurkeztu aurretik dagokion erregistroan erabat inskribatuta egotea.
- Enpresak ez kotizatzea balore-poltsa batean.
- Enpresak etekinik banatu ez izana, ezta banatzea ere, harik eta laguntzak likidatu arte.
- Enpresak bere gain hartu ez izana beste enpresa baten jarduera.
- Konpromisoa hartzea bere enpresa-plana gauzatzeko.
Laguntzen Zenbatekoa
Deialdi honen xede diren laguntzak dirulaguntza gisa bideratuko dira, eta diruz lagundu daitezkeen gastuen % 70era arte hartuko dira kontuan. Kontzeptu guztiengatik metatutako laguntzaren gehieneko zenbatekoa 100.000 eurokoa izango da.
Langile berriak kontratatzeagatiko langile-gastuei dagokienez, gehienez 35.000 euro lanaldi oso baliokideko enplegu bakoitzeko, eta gehienez 70.000 euro guztira.
Xedea:
Agindu honen xedea da turismo-jarduera egokitu, berreskuratu eta berrabiarazteko laguntza-programaren deialdia egitea.
Euskal Autonomia Erkidegoan tokiko garapena erraztuko duten turismo-negozio berriak sortzea bultzatuko da, bai eta euskal turismo-enpresen lehiakortasuna hobetzera bideratutako jarduerak ere, berrikuntza teknologikoa bultzatuz, turismo-eskaintza hobetu eta optimizatuz eta/edo turismo seguru, iraunkor, arduratsu eta irisgarri baterantz egokituz, betiere honako laguntza-ildo hauetan sartzen badira:
– Turismo-negozio berriak sortzeko ekintzailetza.
– Turismo-enpresen lehiakortasuna hobetzea.
Onuradunak:
Pertsona fisiko eta juridikoak, bai eta ondasun-erkidegoak eta sozietate zibilak ere, Euskal Autonomia Erkidegoan turismo-jarduera gauzatzeko legez eska daitezkeen baldintzak betetzen badituzte:
a) ostatu-enpresa turistikoak,
b) bitartekaritzako turismo-enpresak,
c) jatetxe-arloko enpresak,
d) turismo-garraioko enpresak,
e) turismo aktiboko enpresak,
f) kongresuen antolatzaile profesionalak (OPCak),
g) turismo-gidak,
h) autokarabanentzako harrera-eremu berezien titularrak.
Diruz lagun daitezkeen jarduerak:
a) Negozio turistiko berriak sortzeko ekintzailetza, I. eranskinean garatzen direnak.
b) Turismo-enpresen lehiakortasuna hobetzea. Horien ezaugarriak II. eranskinean garatzen dira:
– Enpresa-berrikuntza eta turismo-zerbitzuen berrikuntza, konponbide teknologikoen bidez.
– Enpresen turismo-eskaintza hobetzea eta optimizatzea.
– Eskaintza turismo seguru, iraunkor, arduratsu eta irisgarri batera egokitzea.
2. – Bi lerroak baztertzaileak dira.
3. – Laguntzaren xede diren inbertsioak EAEn kokatu beharko dira.
Laguntzen zenbatekoa:
1. – I. eranskinean jasotako negozio berriak sortzeko ekintzailetzari buruzko proiektuetarako gehieneko dirulaguntza diruz lagun daitekeen gastuaren % 40koa izango da, 18.000 eurora arte.
2. – II. eranskinean jasotako turismo-enpresen lehiakortasuna hobetzeko proiektuetarako gehieneko dirulaguntza diruz lagundu daitekeen gastuaren % 30 izango da, 15.000 eurora arte.