Ebazpen honen helburua 10 MW-rainoko minizentral hidroelektrikoen teknologia- eta ingurumen-berrikuntzan inbertsio-proiektuak bultzatzea da, Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan, C7.I1 eta C8.I1 osagaietarako aurreikusitako inbertsio-jardueren barruan.
ERAKUNDE ONURADUNAK
Pertsona juridiko, publiko edo pribatuak; pertsona fisiko edo juridikoen partzuergoak edo enpresa-taldeak, publikoak edo pribatuak, nortasun juridiko propioa dutenak; legez eta balio osoz eratuak, egoitza fiskala Espainian dutenak, baldin eta merkatuan ondasunak eta/edo zerbitzuak eskaintzeko jarduera ekonomikoren bat egiten badute eta inbertsioa egiten badute edo jarduera pizgarriari dagokion gastua ordaintzen badute.
EKINTZAK GAUZATZEKO EPEA
Instalazioak erabat amaituta egon beharko dira 2026ko urtarrilaren 15a baino lehen, oinarri arautzaileen 21. artikuluan ezarritakoaren arabera.
GUTXIENEKO INBERTSIOA
2. programako proiektuetarako 50.000 eurotik gorako gutxieneko inbertsioa ezartzen da proiektu bakoitzeko. Ondorio horietarako, inbertsiotzat hartuko da jarduketaren kostu hautagarritzat hartzen diren partiden batura.