Agindu honen xedea da 2023ko ekitaldian, Euskal Autonomia Erkidegoko merkataritza-establezimenduak eta zenbait zerbitzu modernizatzea sustatzeko.
Entitate onuradunak:
Beren konturako langileak edo autonomoak, legez eratutako sozietate zibilak eta ondasun-erkidegoak, eta mikroenpresak eta enpresa txikiak, baldin eta jarduera nagusia, negozio-bolumenari dagokionez, merkataritza-jarduera edo merkataritza-jarduerarekin lotutako zerbitzuak badira, eta jarduera Euskal Autonomia Erkidegoko merkataritza-establezimenduetan eta zerbitzu jakin batzuetan egiten badute, eta honako hauek biltzen badituzte:
- Enpresa-jarduerak egoitza soziala eta fiskala EAEn izan beharko du, eta bertan egon beharko du laguntzaren xede den merkataritza- edo zerbitzu-establezimenduak.
- Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda egotea Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren aginduan onartutako talde edo/eta epigraferen batean sartuta dagoen jarduera batean.
Diruz lagundu daitezkeen inbertsioak:
1.– Merkataritza-establezimenduko azpiegitura eta ekipamendua berritzea: merkataritza- edo zerbitzu establezimendua eraberritzeko eta modernizatzeko inbertsioak, obrak eginez, eta inbertsioak altzarietan eta merkataritza-jarduera gauzatzeko behar diren ekipamenduetan, gehi kanpoko zein barneko elementuetan, zuzen funtzionatzeko beharrezkoak badira.
- Merkataritza-establezimenduaren edo merkataritza-jarduerarekin lotutako zerbitzu jakin batzuetako establezimenduaren barrualdea edo kanpoaldea egokitzeko, berritzeko edo handitzeko obrak eta instalazioak, betiere eragina baldin badute establezimenduaren egokitzapenean, merkataritza-azaleraren banaketan edo itxura hobetzeko orduan.
- Energia-aurrezpen edo -efizientziarako neurriak ezartzeko obrak eta instalazioak (ate automatikoak, argiak aldatu eta LED motakoak jartzea, okupazio-sentsoreak, isolamenduak…), oinarri teknologiko eta eko-efizienteko prozesuak ezarriz.
- Oztopo arkitektonikoak kentzeko egindako berrikuntzak, mugikortasun murriztua duten pertsonen irisgarritasuna hobetzeko.
- Errotuluak eskuratu eta instalatzea merkataritza-establezimenduaren edo merkataritza-jarduerarekin lotutako zerbitzu jakin batzuetako establezimenduaren kanpoaldean; izen komertziala, marka, logotipoa edo antzekoak identifikatzea; eta toldoak eskuratu eta instalatzea.
- Makinak (labe elektrikoak eta hotz-ganberak barne) eskuratu, instalatu eta muntatzea, betiere energia-efizientzia altuko ziurtagiri energetikoa badute (A, B, C); eta gauza bera egitea merkataritza-jarduera nagusiarekin edo merkataritza-jarduerari lotutako zerbitzu jakin batzuen jarduerarekin erlazionatutako altzariekin ere.
- Produktuak erakusteko ekipamendua eta altzariak eskuratzea: erakusleihoak, erakusmahaiak, panelak, apalak, beira-arasak eta erakusketa-euskarriak (hoztutakoak barne), tarimak, kakotegiak eta antzekoak.
- Alarmak eta segurtasun-sistemak. Diruz lagun daitekeen inbertsioaren gehieneko zenbatekoa ezin izango da 6.000 euro baino handiagoa izan, BEZik gabe.
- Lokala girotzeko ekipamenduak, betiere energia-efizientzia altuko ziurtagiri energetikoa badute (A, B, C).
- Merkataritza-establezimenduarekin eta merkataritza-jarduerari lotutako zerbitzu jakin batzuetako establezimenduarekin zuzenean erlazionatutako espazioak eta elementu komunak hobetzeko eta modernizatzeko inbertsioak, merkataritza-gune batean integratuta badaude; besteak beste, korridoreak, instalazio teknikoak, estalkiak, kanpoko fatxada, zerbitzuak edota sarbideak, betiere espazio horiek merkataritza-establezimenduetan edo merkataritza-jarduerarekin lotutako zerbitzu jakin batzuetako establezimenduetan garatutako jardueraren titularrek kudeatzen badituzte, jabekide-erkidegoko araubidean. Merkataritza-establezimenduetako edo merkataritza-jarduerarekin lotutako zerbitzu jakin batzuetako establezimenduetako titular bakoitzak, jabekide-erkidegoko partaide izanik, aipatutako espazio komunean egindako inbertsioen gaineko bere partaidetzatik eratorritako gastuen zatiari dagokion laguntza eskatu ahal izango du (zati alikuota).
- Proiektua idaztetik, obra zuzentzetik edo arkitekto, ingeniari edo instalatzaile baimenduek egindako proiektuetatik eratorritako gastuak, betiere obrak eta instalazioak egiteko beharrezkoak badira.
2.– Teknologia berriak eta berrikuntza txertatzea: ekipamendu eta aplikazio informatikoak, enpresa-kudeaketa hobetzeko, zerga-araudira egokitzeko eta produktuak webguneen bidez merkaturatzea sustatzeko.
- Ekipamendu informatikoak, aplikazio informatikoak eta kudeaketa-softwarea, merkataritza-establezimenduaren edo merkataritza-jarduerarekin lotutako zerbitzu jakin batzuetako establezimenduaren kudeaketa hobetzera zuzendutakoak, betiere merkaturatze-prozesuetan integratuta edo enpresa-kudeaketara bideratuta badaude. Kasu horretan, funtzio nagusien deskribapena eta garatutako jarduerarekiko duen lotura aurkeztu behar da. (Ekipamendu informatiko bat eta periferiko mota bakoitzeko unitate bat baizik ez dira diruz lagunduko inbertsioa gauzatzen den establezimenduko.)
- Webgunearen eta online motako salmentaren garapen bidezko merkaturatze-sistemak (ecommerce, scommerce, mcommerce eta antzekoak) edo merkataritza-establezimendua edo merkataritza-jarduerarekin lotutako zerbitzu jakin batzuetako establezimendua kudeatzeko sistemak (bezeroak, hornitzaileak eta abar) sortu, garatu eta ezartzea, horiek abiarazi edo hobetzeko.
- Salmenta-puntuen terminalak eta produktuen irakurgailu optiko eta kodeketa-sistemak.
- Salgaien balantza elektronikoak.
- Kutxa-erregistratzaileak.
- TicketBAI (TBAI) sistemarako fakturazio-softwarea ezartzea.
Gutxieneko inbertsioa:
- 3.000 euro (BEZik gabe), 8. oinarriko 1. puntuan jasotako inbertsioetarako.
- 1.000 euro (BEZik gabe), 8. oinarriko 2. puntuan jasotako inbertsioetarako.
Diruz lagundu daitezkeen inbertsioen aldia: 01/10/2022-30/09/2023
Laguntzaren zenbatekoa: Gehieneko zenbatekoa: 9.000 euro. Diru-laguntzaren ehunekoa, gehikuntza-puntuak barne, ez da inola ere izango onartutako inbertsio osoaren % 42 baino handiagoa.
ESKAERA EGITEKO: https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2023/mec_2023/web01-tramite/eu/