Agindu honen xedea da merkataritza-sektorearen eraldaketa digital eta jasangarriaren bidez lehiakortasuna eta modernizazioa sustatu eta bultzatzeko dirulaguntzen oinarri arautzaileak onartzea, bai eta 2023ko deialdia egitea ere, Merkataritza Modernizatzeko Programaren (Funts Teknologikoa) esparruan.
Onuradunak:
1. lerroa. Egoitza soziala eta fiskala Euskal Autonomia Erkidegoan duten eta negozioaren jarduera nagusia 2009ko Jarduera Ekonomikoen Sailkapen Nazionalaren (JESN-2009) 45., 46. edo 47. kodeetako jardueraren bat duten mikroenpresak, merkataritza-sektoreko enpresa txiki eta ertainak. Merkataritza-jarduerak eta halakotzat hartzen ez diren beste batzuk aldi berean egiten badira, proiektua diruz lagundu ahal izango da, baldin eta jarduera nagusia merkataritzakoa bada, fakturazio-ehunekoaren arabera.
Inbertsioak egiteko epea 2023ko urtarrilaren 1etik irailaren 30era bitartekoa izango da, biak barne.
Gutxieneko inbertsioa 1.500 eurokoa izango da (BEZik gabe). Soilik onartuko dira 500 euro edo gehiagoko fakturak (BEZik gabe), diruz lagundu daitezkeen azalpenen deskribapena ondo identifikatuta dutenak.
Diruz lagundu daitezkeen proiektuak:
Laguntza horien helburua da eduki teknologiko, berritzaile eta jasangarria duten proiektuen garapena finantzatzea. Plan eta proiektu horiek merkataritzako mikroenpresek eta enpresa txiki eta ertainek aurkeztuko dituzte, banaka edo elkarteen bidez. Plan eta proiektuok merkataritza-jardueraren kudeaketan eta negozio-ereduan eragingo dute, enpresak kontsumo-ohitura berrietara, salmenta-modalitateetara, posizionamenduetara eta banaketara egokitzen direla bermatuz, eta lehiakorrago eta erresilienteago bihurtuz.
Diruz lagundu daitezkeen gastuak: 1. LERROA. MIKROENPRESAK, ENPRESA TXIKI ETA ERTAINAK:
a) Eraldaketa digitalera bideratutako gastuak:
Online merkataritza-estrategiaren eta komunikazio-estrategiaren, negozio-ereduaren eta erosketa-esperientziaren hainbat eremu hobetzeko teknologia berrien proiektuak izango dira:
1. Bezero-arreta, harekiko harremana eta haren gaineko ezagutza hobetzea, eta fidelizatzea, teknologia berriak eta analitika aurreratuko teknikak erabiliz.
2. Merkataritza-establezimenduen eraldaketa digitalean inbertitzea, salmenta-funtzionaltasunak txertatu, mantendu edo hobetzeko, negozio-ereduen omnikanalitatea sustatzen duten eta bezeroen ingurune digitaleko erosketa-esperientzia hobetzen duten kanal digitalen bidez.
3. Zibersegurtasuneko soluzioak.
4. Negozio baten barruan barne-komunikazioa hobetzeko plataformak, edo negozioen artean edo intereseko beste figura batzuen artean, elkarrekiko ekintzak abiarazteko, elkarren mesedetan eta lan egiteko modua hobetzeko, bai eta bezero-arreta hobetzeko eta kopurua handitzeko ere.
5. Produktuak estandarizatzea eta informazioa sortzea.
6. Aplikazio informatikoak garatzea, telefono mugikor adimendunetarako edo produktuak eta zerbitzuak sustatzeko balio duten bestelako gailu edo bitarteko digitaletarako.
b) Salmenta-puntua eraldatzeko gastuak:
Salmenta-espazio fisikoa kontsumitzaileen behar eta ohitura berrietara nahiz kudeaketa-eredu berrietara egokitzeko teknologia berrien proiektuak izango dira:
1. Saltokiko kudeaketa digitalizatzea, negozioaren barne-kudeaketako eragiketa bat edo batzuk optimizatuz, integratuz edo automatizatuz, hornitzaileekiko eta azken bezeroarekiko harremana barne.
2. Negozioaren bideragarritasunari, erabakiak hartzeari, transmisio potentzialari edo belaunaldi-erreleboari buruzko autodiagnostikoak egiteko tresna teknologikoak eskuratzea.
3. Merkataritza ibiltariaren eraldaketa digitala eta merkaturatzeko bide laburrak.
4. Salmenta-prozesua hobetzea, establezimenduan edo merkataritza-eremuan formula omnikanalen bidez eskaerak jasotzea erraztuko duten teknologia berriak txertatuz.
5. Teknologia berriak aplikatzea salmenta-puntuan, erositako produktuen ordainketa-prozesua hobetzeko eta eguneratzeko, bai eta merkataritza-establezimenduetan ilarak eta pilaketak saihesteko, txanden kudeaketa hobetzeko eta aldez aurreko bisita erreserbatzeko ere.
6. Establezimendu fisikoan erosketa-esperientzia hobetuko duten altzari teknologikoak erostea.
7. Bezeroekiko harremanetan marketin erlazionaleko edo harreman-hobekuntzako teknikak txertatzea.
c) Jasangarritasunari eta ekonomia zirkularrari lotutako gastuak:
Energiaren eta baliabideen kontsumoaren efizientzia hobetzeko irtenbide teknologikoak aplikatzeko proiektuak izango dira:
1. Saltokiek eta kontsumitzaileek beren establezimenduetan sargaien kontsumoa murrizteko inbertsioak, eta horien ordez ingurumena gehiago errespetatzen duten beste aukera batzuk ezartzea.
2. Produktuak edo, hala dagokionean, hondakinak banatzeko, entregatzeko eta itzultzeko eragiketak optimizatzea, kostuak eta ingurumen-inpaktua murriztuko dituzten teknologia eta lankidetza-ekosistema berriak erabiliz, eta, horretarako, azken miliari arreta berezia eskainiz.
3. Merkataritza-establezimenduetan energia-kontsumoaren eta bestelako horniduren efizientzia hobetzeko irtenbide teknologikoak, oinarri teknologikoko prozesuak, ekoefizienteak edo hondakinak (biohondakinak, papera, plastikoa, beira, etab.) behar bezala bereizteko prozesuak ezartzea, ondoren birziklatzeko eta balorizatzeko.
4. Entrega-puntu adimendunak instalatzea.
5. Energia-iturri berriztagarriak instalatzea eta berotzeko potentzial handiko gas hozgarri fluordunak erabiltzen dituzten teknologiak atmosfera berotzeko ahalmen gutxiko edo txikiko teknologiekin ordeztea merkataritza-erabilerako establezimenduen klimatizazioan.
6. Jasangarritasuna, klima-aldaketara egokitzea eta efizientzia areagotzera bideratutako beste proiektu eta irtenbide batzuk, ekonomia erresiliente eta karbono gutxikorantz bideratuak, baita hondakin-ekoizpena murriztera eta produktu-berrerabilpena, ekonomia zirkularra eta hondakinak zero izatea sustatzera bideratuak ere.
d) Hornidura-kateari eta trazabilitateari dagozkien gastuak:
Konponbide teknologikoen proiektuak izango dira, hornidura-katean, trazabilitatean eta ekonomia zirkularrean azken miliako entregaren efizientzia eta jasangarritasuna hobetzeko eginak:
1. Tokiko ekoizleen, merkataritzako ETEen eta banatzaileen arteko elkarreragina eta elkarlana bermatzeko lankidetza-plataformak.
2. Banatzaileen merkataritza elektronikoko webguneetan tokiko edo kilometro zeroko hornitzaileak integratzea bultzatzeko gastuak.
3. Teknologia berrietan egindako inbertsioak, banaketa-kanal osoan produktuaren trazabilitatea edo beste ezaugarri batzuk ezagutzeko, bai linealean, bai bidalketan eta banaketan.
4. Lineal fisikoan eta online linealean eskainitako aukera optimizatzea.
Zalantzetarako:
Email: ayudas_fondotecnologico@euskadi.eus
Telefonoa: 945067732 / 945011854
Beste Dokumentu Batzuk
Funtsen Agortzea: 2305124a.pdf (euskadi.eus)