Bilbao Bizkaia helmugan turismo jasangarria bultzatzeko diru-laguntzak_2024
Dirulaguntza mota:
Turismoa
Eskatzeko epea:
2024/06/18 - 2024/07/01
Araudia:
Minimis
Xedea:
Dirulaguntzen deialdi honen helburua entitate pribatuek 2024an Bilbao Bizkaia helmuga turismo jasangarrira bideratutako proiektuak egin ditzaten laguntzea da.
Dirulaguntzaren onuradunak:
Dirulaguntzen onuraduntzat jo ahal izango dira turismo-enpresak eta izaera turistikoko nortasun juridiko propiorik gabeko erakundeak.
ZERTARAKO EMATEN DA DIRULAGUNTZA? Proiektuak hurrengo jardun-eremu batetan sartu beharko dira:
- arloa: Turismo-azpiegiturak hobetzea
- arloa: Prestakuntza eta sektorearen lehiakortasuna hobetzea
- arloa: Helmuga, produktuak edo jarduera turistikoak sustatzea
- arloa: Landa-ostatuak
Oro har, diruz lagun daitezkeen gastutzat joko dira proiektu edo jardueraren izaerari eta garapen normalari erantzuten dioten eta epearen barruan egin diren beharrezko gastu hauek, betiere indarreko arautegiaren arabera behar bezala justifikatu badira. Begiratu arlo bakoitzari buruzko informazioa zehatza.
Enpresaren tamaina
-
Erakundea
Bizkaiko Foru Aldundia