Xedea:
Turismo-negozio berriak sortzeko eta sektorea modernizatzeko eta berritzeko laguntza-programaren deialdia egitea da Agindu honen xedea.
Helburu horrekin bat, Euskal Autonomia Erkidegoan toki-garapenari lagunduko dioten turismo-negozio berriak sortzen lagunduko da, baita turismo-enpresen lehiakortasuna hobetzen laguntzera bideratutako jarduketak ere, guztia ere berrikuntza teknologikoaren babesarekin; halaber, haien kalitatea hobetu nahi da, eta turismo seguru, jasangarriko eta irisgarriko eredu baterantz bideratu, baldin eta diruz laguntzeko honako lerro hauetan sartzen badira:
– Ekintzailetza, negozio turistiko berriak sortzeko.
– Turismo-enpresen lehiakortasuna hobetzea.
Onuradunak.
1.– Agindu honetan bildutako laguntzak eskuratu ahal izango dituzte enpresaburu indibidual edo autonomoak eta pertsona juridikoak (aurrerantzean, pertsonak) ondasun-erkidegoek eta sozietate zibilek, betiere Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) jarduteko eskatzen diren legezko baldintzak betetzen badituzte. Ondoren zerrendaturiko tipologiaren batean biltzen badira turismo-jarduera horiek:
a) ostatu-enpresa turistikoak,
b) bitartekaritzako turismo-enpresak,
c) sukaldaritza-enpresak,
d) garraio turistikoko enpresak,
e) turismo aktiboko enpresak,
f) biltzarrak antolatzen dituzten enpresa profesionalak,
g) turismo-gidariak,
h) autokarabanak hartzeko eremu berezien titularrak.
2.– Kanpoan geratzen dira agindu honen 3. artikuluan jasotako definizioekin bat ez datorren jarduera ekonomikoren bat gauzatzen duten pertsonak, bai eta sozietate publikoak eta zuzenbide publikoko erakundeak ere; kanpoan geratzen dira, orobat, kapitalean edo gobernu-organoetan administrazio publikoen edo haien mendeko erakundeen partaidetza nagusia duten beste batzuk ere.
Diruz lagun daitezkeen jarduketak.
1.– Agindu honetan jasotako laguntzak lerro hauetakoren batean sarturiko jarduketak finantzatzera bideratuko dira:a) Turismo-negozio berriak sortzea, I. eranskinean zehaztutako ezaugarrien arabera.
b) Honako xede hauek bilatzen dituzten turismo-enpresen lehiakortasuna hobetzea,
II. eranskinean zehaztutako ezaugarrien arabera:
– Turismo-enpresen eta -zerbitzuen berrikuntza, soluzio teknologikoen bitartez.
– Enpresen turismo-eskaintza hobetzea eta optimizatzea.
– Eskaintza turismo segurura, jasangarrira, arduratsura eta irisgarrira egokitzea.
2.– Lerroek elkar baztertzen dute.
3.– Laguntzaren xede diren inbertsioak EAEn kokatu beharko dira.
Dirulaguntzen zenbatekoa.
1.– Negozio berriak sortzera bideratutako ekintzailetza-proiektuetarako (I. eranskinean daude jasota) gehieneko dirulaguntza diruz lagun daitekeen gastuaren % 40 izango da, 18.000 eurora arte.
2.– Turismo-enpresen lehiakortasuna hobetzera bideratutako proiektuetarako (II. eranskinean daude jasota) gehieneko dirulaguntza diruz lagun daitekeen gastuaren % 30 izango da,
5.000 eurora arte.