
XEDEA:
Agindu honen xedea da turismo-sektoreko enpresentzako laguntzak erregulatzea eta deitzea, produktu berriak garatu eta merkatura ditzaten, bai eta espiritu ekintzailea eta berrikuntzaren kultura sustatzea eta Euskadi Basque Country marka turistikoaren posizionamendua sendotzen eta ostatu-gauen kopurua handitzen laguntzen duten ekitaldiak babestea ere.
Hauek dituzten jarduketak lagunduko dira diruz:
A) Euskadin garatzen diren turismo-produktuak sortzen, martxan jartzen, sustatzen eta merkaturatzen laguntzea. Produktu horien zer-nolakoak II. eranskinean azaltzen dira.
B) Euskadin egin eta mundu mailan ere zabaltzen diren diren kultura-, gastronomia- eta kirol-ekitaldiei laguntzea, hain zuzen, Euskadiren irudia eta posizionamendu turistikoa sendotzen eta ostatu-gauen kopurua handitzen laguntzen dutenak. Ekitaldion zer-nolakoak III. eranskinean garatzen dira.
2.– Eskatzaile bakoitzak eskabide bakarra eta proiektu bakarra aurkez dezake.
3.- Itzuli beharrik gabeko dirulaguntzen bidez gauzatuko dira laguntzak.
ONURADUNAK:
1) Mikroenpresak eta enpresa txiki eta ertainak (ETE) edo horien batasuna, turismo-zerbitzuak ematen dituztenak eta Euskadiko Turismo Enpresen eta Jardueren Erregistroan (REATE) inskribatuta daudenak, bai eta turismo-jarduera osagarriak egiten dituztenak ere.
2) Irabazi-asmorik gabeko elkarte, fundazio eta erakundeak, baldin eta haien helburu sozialean turismoa sustatzeko eta merkaturatzeko jarduerak sartuta badaude.
Honako hauek ezin izango dira laguntza hauen onuradun izan:
a) Udalaren, eskualdearen edo eskualdeaz gaindiko turismo-lankidetzako erakunde gisa jarduten duten erakunde publiko edo pribatuak eta sozietate publikoak eta zuzenbide publikoko erakundeak, edo kapitalean edo gobernu-organoetan nagusiki administrazio publikoek edo horien mendeko erakundeek dituzten beste alderdi batzuk .
b) Kirol-federazioak, kirol-klubak eta kirol-elkarteak.
LAGUNTZEN ZENBATEKOA:
1.– Euskadin garatzen diren turismo-produktuak sortzen, martxan jartzen, sustatzen eta merkaturatzen laguntzeko proiektuetarako (II. eranskina) gehieneko dirulaguntza onartutako gastuaren % 60 izango da, eta, gehienez ere, 20.000 euro onuradun bakoitzeko. Lurralde Historikoan edo Euskal Autonomia Erkidegoan bertan jarduten duten turismo-enpresa elkarteen kasuan, 40.000 eurokoa izango da gehieneko zenbatekoa.
2.– Euskadin egindako eta Espainian eta nazioartean oihartzun mediatikoa duten kultura-, gastronomia- eta kirol-ekitaldiei laguntzeko proiektuetarako gehieneko dirulaguntza, baldin eta III. eranskinean jasotako Euskadiren irudia eta turismo-posizionamendua sendotzen
eta ostatu-gauen kopurua handitzen laguntzen badute, onartutako gastuaren % 50ekoa izango da, eta, gehienez ere, 7.500 eurokoa, onuradun bakoitzeko. Ekitaldiak aurten gutxienez 5. edizioa betetzen badu eta/edo ondoz ondoko hiru egun edo gehiago badirau, gehieneko zenbatekoa 15.000 euro izango da
Antzinatasunaren eta/edo iraupenaren baldintzak betetzeaz gain, eta bidaia-agentzia batekin amaierako publikoari zuzendutako ekitaldiari lotutako pakete turistiko bat egin eta merkaturatzeko lankidetza-hitzarmen bat dagoela egiaztatzen bada, gehieneko dirulaguntza 10.000 euro handituko da, eta gehieneko zenbatekoa 25.000 euro izango da.